34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

2015eko lan egutegiaren onespena eta egun baliogabeen deklarazioa

Olaztiko Udalak, 2015eko urtarrilaren 29an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen, han ziren zinegotzi guztiak bat etorrita:

Ikusirik 311/2014 Ebazpena, uztailaren 3koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2015eko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 29an emandako 237/2014 Foru Aginduaren edukia ikusi da. Haren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2015eko lan egutegia onetsi zen.

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.–Olaztiko Udalaren zerbitzuko langileen 2015eko jaiegunen egutegia onestea. Hona hemen, beraz, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiak, 2015erako:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 2a: Ortzegun Saindua.

–Apirilaren 3a: Ortzirale Saindua.

–Apirilaren 6a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 24, 25, 26 eta 27a: Olaztiko bestak.

–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

–Irailaren 29a: San Migel.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako jaiegunetan, horiek ere kontuan hartu baitira 2015eko lan egutegian.

Bulegoetan, jendea hartzeko ordutegia 10:00etatik 14:00ak arte izanen da.

Baliogabeak izanen dira, 2015ean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta arestian aipatutako egunak, udal bulegoetako jaiegunak baitira.

Bigarrena.–Udaleko langileendako, lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 izanen da eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da. Nahitaez lan egin beharko da 8:00etatik 15:00ak arte; gainerako 20 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 07:40tik 08:00ak arte eta 15:00etatik 15:20 arte.

Abenduaren 24an eta 31n ordu eta erdiko murrizketa izanen da lanaldiaren bukaeran.

Langile bakoitzak 18 ordu eta 20 minutuko poltsa bat izanen du urte guztian erabiltzeko, zerbitzuaren beharren arabera.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Olaztiko Udaleko iragarki oholean argitara dadila agintzea eta Udal honetako langileen ordezkariei igortzea.

Olaztin, 2015eko otsailaren 3an.–Alkatea, Gurutze Rodríguez Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L1501786