34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Aldaketa Gimnasioko instalazioen erabilera arautzen duen ordenantza fiskalean.
Behin betiko onespena

Otsagabiako Udalak, 2014ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Gimnasioko instalazioen erabilera arautzen duen ordenantza fiskalean.

Iragarkia 2014ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 22an, baita iragarki oholean ere, eta horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamazioa, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betiko onetsitzat jo da eta ondotik ematen da argitara.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326 artikuluan ezarritakoa betetzeko, argitara ematen da orok jakin dezan.

Otsagabian, 2015eko otsailaren 6an.–Alkate udalburua, María Luisa Sáez García-Falces.

GIMNASIOKO INSTALAZIOEN ERABILERA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

Tarifen eranskina

Honela finkatu da inskripzio kuota:

1.–14 urtetik beheitikoak: debekatuta.

2.–14 urtetik 16 urtera bitartekoak: gurasoen, tutoreen edo guraso-ahala dutenen baimenarekin: doan.

3.–16 urtetik goiti:

–Hileko kuota: 20,00 euro hilabetean.

–Urteko kuota: 140,00 euro urtean.

Iragarkiaren kodea: L1502229