34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2014ko ekitaldiko aurrekontuko aldaketak. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2015eko otsailaren 4an egin osoko bilkuran, ontzat eman zuen Alkatetzaren 2014ko abenduaren 19ko Ebazpena, 2014ko ekitaldiko aurrekontuan aldaketak egiteko espedientea onetsi zuena, Udalaren 2014ko aurrekontua betearazteko oinarrien 11.2 oinarrian aurreikusiaren arabera.

1.–Kreditu transferentzia, 5.109,83 eurokoa, gastuetako 2. kapituluko (“Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak”) kontu-sail batetik, gastuetako 6. kapituluko (“Inbertsio errealak”) beste kontu-sail batera, 5.109,83 euro.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2015eko otsailaren 5ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1502081