34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUKIN

Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Lukingo Udalaren bulegoetan ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugapeak: Barbaringo eta Lukingo udal mugapeak, Iguzkitzako Kontzejuaren mugapea, 31. fazeria (Olexua eta Barbarin), 67. fazeriaren 80 hektarea (Villamayor de Monjardingo Udala, Azketako Kontzejua eta Urbiolako Kontzejua).

Lukinen, 2015eko otsailaren 5ean.–Ehiza barrutiaren titularra, Aurelio Ramón Pardo Gil, Lukingo Udaleko Kudeaketa Batzordeko burua, Lukingo Udalaren izenean eta ukitutako gainerako toki entitateak ordezkatuz.

Iragarkiaren kodea: L1502059