34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Xehetasun azterlana U.C.-11 unitatean
(3. poligonoa, 153. lurzatitik 157.era).
Behin betiko onespena

Lodosako Udalak, 2015eko otsailaren 5ean egin osoko bilkuran, behar den aktan onetsiko dena ukatu gabe, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen legezko gehiengo osoa zuela:

“1. Xehetasun azterlana behin betiko onestea, Medianil kaleko 2an eta 4an, San Gregorio kaleko 1ean eta 3an eta Diputación etorbideko 14an dauden etxebizitzei dagokiena, María García Ruiz arkitektoak prestatua, 2014ko azaroaren 19ko data daramana, elkargoaren ikus-onespenik ez duena eta Lodosako Udalean 2662 sarrera zenbakia eman zitzaiona, 2014ko azaroaren 19an. Haren xedea da posible egitea igogailuak paratzea patio bera partekatzen duten atarietan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluak 74.ari dagokionez dionarekin bat.

2. Behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentuari horren berri ematea, eta sustatzaileari jakinaraztea.

3. Erabaki hau irmoa da bide administratiboan eta, haren kontra, errekurtso hauetakoren bat jartzen ahal da, hautara:

1.–Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 25eko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hura ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2.–Hilabeteko epean, jakinarazpenetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hori ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

3.–Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).”

Lodosan, 2015eko otsailaren 6an.–Alkate udalburua, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L1502105