34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Kalifikazio juridikoaren behin betiko aldaketa

Leitzako Udalak, 2014ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2. poligonoko 738 eta 184 eta 182. lurzatiak banatzen dituen bideko jabari publikoko lurraren (443,92 m²) kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea.

Aldaketaren xedea: aipatu bidea ez da existitzen eta katastroan dagoen beste bide bat erabiltzen da. Horren truke, Udalak bereganatuko ditu ur deposituaren eta ur tratamenduko plantaren inguruko lurrak.

2014ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an, eman zen argitara hari buruzko iragarkia.

Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik, erreklamaziorik edo kexarik aurkeztu, hasierako onespenean adierazten zen bezala, behin betikoz onetsirik dago aipatu ondasunaren kalifikazio juridikoaren aldaketa, Udalak nahi duen lur trukea egin dadin.

Leitzan, 2015eko otsailaren 9an.–Alkatea, Arantxa Iparragirre Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1502218