34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAURRIETA

Jaurrieta-Orontzen ehiza barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea eta hura garatzeko ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuak onetsi zuen Erregelamendua betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Jaurrietako eta Orontzeko Udaletako bulegoetan tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko. Epe horren barrenean uko espresa aurkezten ez bada, lurrak ehiza barrutiaren barrenean geldituko dira.

Barrutian sartu beharreko mugapeak: Jaurrieta eta Orontze.

Jaurrietan, 2015eko otsailaren 6an.–Alkate udalburua, José Ángel Cambra Burgaleta.

Iragarkiaren kodea: L1502063