34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FIGAROL

2015eko ekitaldiko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betez, Figarolgo Kontzejuak, urtarrilaren 23an egin bilkura arruntean, erabaki zuen onestea 2015eko ekitaldiko tasak eta prezio publikoak. Hona hemen:

–Errezeten joan-etorrietarako tasak: 13,65 euro.

–Horma-hilobiak: 24,10 euro.

–Herrilurrak: legeak ezartzen dituen tarifak.

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren itzulketa: 0,2660.

–Herrilurrak: 0,2629.

1.–Kontzejuaren etxebizitzen errentamendua:

1. motako etxebizitza: 185,23 euro.

2. motako etxebizitza: 149,22 euro.

3. motako etxebizitza: 92,62 euro.

4. motako etxebizitza: 74,10 euro.

Zahar-etxea: 166,73 euro.

Denda: 100,00 euro.

Encierro karrikako 7ko etxebizitza: 110,00 euro.

El Ciervo karrikako 4ko etxebizitza: 100,00 euro.

Aragón karrikako 1eko etxebizitza: 125,00 euro.

Estella/Lizarra karrikako 17ko etxebizitza: 100,00 euro.

Perituaren etxebizitza: 274,52 euro.

2.–Zerbitzuak:

Traktorea, atoiarekin eta gidariarekin (euro/ordua): 30 euro.

Sega-makina, gidariarekin (euro/ordua): 30 euro.

Sorgailua (euro/eguna) - gasolinarik gabe: 30 euro.

Sorgailua (euro/egun erdia) - gasolinarik gabe: 15 euro.

Hormigoi-makina, eguna, edo atoia: 25 euro.

Hormigoi-makina, egun erdia, edo atoia: 15 euro.

Eskuzko sega-makina x ordua: 20 euro.

Erradiala, soldagailua, mailua (egun erdia): 20 euro.

Aldamioak eta eskailerak, doan.

3.–Udalaren instalazioak erabiltzeagatik:

Igerilekuak:

–Helduen abonamenduak: 50 euro.

–7tik 16 urte bitartekoen abonamenduak: 30 euro.

–Erretiratuen eta pentsiodunen abonamenduak: 20 euro.

–Hamabostaldiko abonamenduak: 25 euro.

–Helduen sarrerak: 6 euro.

–Haurren sarrerak (7-16 urte): 4 euro.

–Erretiratuen sarrerak: 4 euro.

Zerga-tasa eta tasa berriek 2015eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, eta onespenaren erabakiaren kontra errekurtso hauek para daitezke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Figarolen, 2015eko otsailaren 4an.–Batzarreko burua, Javier Piérola García.

Iragarkiaren kodea: L1501973