34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2015eko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 14an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1. aldaketa 2014ko aurrekontuan.

–Kreditu berezia.

Gastuak: 4.188,42 euro.

Diru-sarrerak: 4.188,42 euro.

Etxaurin, 2015eko otsailaren 2an.–Alkatea, Santiago Huarte Astiz.

Iragarkiaren kodea: L1502224