34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

1. aldaketa 2015eko aurrekontu luzatuan. Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2015eko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa (goranzko doikuntza) 2015eko aurrekontu luzatuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Castejonen, 2015eko otsailaren 9an.–Alkatea, Yolanda Manrique Albo.

Iragarkiaren kodea: L1502120