34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

2015eko ekitaldiko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak Onespena

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betez, Zarrakazteluko Udalak, abenduaren 23an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea 2015eko ekitaldiko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Hona hemen:

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 0,266.

–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 0,449.

–Ibilgailuen gaineko zerga: legeak ezartzen dituen tarifak.

–Eraikuntzen gaineko zerga:

  • %3,25, proiektua duten lizentzia eskaerak.
  • %4,80, proiekturik gabeko lizentzia eskaerak.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: %37.

–Lurren balio igoeraren gaineko zerga: %13,48.

–Ordenantzak:

1. Udalaren instalazioak erabiltzeagatik:

  • Igerilekuak:
  • Helduen abonamenduak: 56 euro.
  • Abonamenduak, 12 urtetik beheitikoendako: 29 euro.
  • Abonamenduak, 12tik 16 urte bitartekoendako: 40 euro.
  • Abonamenduak, 65 urtetik goitiko erretiratuendako: 29 euro.
  • Hamabostaldiko abonamenduak: 35 euro.
  • Sarrerak, helduendako: 5 euro.
  • Sarrerak, txikiendako: 3 euro.
  • Sarrerak, erretiratuendako: 3 euro.
  • Familia larriak, pentsiodunak eta desgaitasunak dituztenak: %20ko deskontua.

Denboraldiko abonamendu bat baino gehiago eskuratzen dituzten familia unitateetan, lehenbizikoa ezarritako prezioan izanen da; bigarrena %10 merkeagoa izanen da; hirugarrena, %20 merkeagoa, eta laugarrena %30, eta horrela gainerakoak.

Familia unitatean, eskuratu –eta merkatu– beharreko lehen abonamenduak helduenak izanen dira; familia unitatearen abonamendu guztiak aldi berean eskuratu beharko dira gero merkatzeak aplikatu ahal izateko.

Familia ugariek hautara izanen dute bi aukeren artean komenigarriena zaiena.

  • Kiroldegia:
  • Futbitoa, 16 urtetik goitikoak: 18,40 euro orduko.
  • Futbitoa, 11tik 16 urte bitartekoak: 6,60 euro orduko.
  • Futbitoa, 11 urtetik beheitikoak: 3,85 euro orduko.
  • Badmintona:
  • 16 urtetik goitikoak: 1,45 euro laguneko.
  • 16 urte bitarte: 0,78 euro laguneko.
  • Eskubaloiko eta saskibaloiko entrenamendua, 16 urtetik goitikoak: 18,40 euro orduko.
  • Eskubaloiko eta saskibaloiko entrenamendua, 11tik 16 urte bitartekoak: 6,60 euro orduko.
  • Eskubaloiko eta saskibaloiko entrenamendua, 11 urtetik beheitikoak: 3,85 euro orduko.
  • Lehen solairuko aretoak: 3,85 euro orduko.
  • Mojen ikastetxea:
  • Lehen solairuko aretoak: 3,85 euro orduko.
  • Liburutegia:
  • Erakusketa aretoa: 3,85 euro orduko.
  • Gizarte etxea:
  • Lehen solairua: 3,85 euro orduko.

Ez dituzte udal instalazioak erabiltzeko tasak ordaindu beharko lehiaketetan parte hartzen duten herriko talde federatuek, ez eta tokiko elkarteek, mankomunitateek edo erakunde ofizialek antolatutako ikastaroek ere.

Tokiko elkarteek antolatutako ikastaro edo jardueretan, horiek dohainik ematen dituzten monitore edo irakasleak bakarrik egonen dira salbuetsita. Antolatzaileek Kirol Mankomunitateak jartzen dituen norbanakoen prezioak ezarriko dituzte, gehienez.

2. Erabilera publikoko lurretan zangak egiteagatik edo zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteagatik:

  • Zangak irekitzea: merkatuko balioak une bakoitzean duen prezioa.

3. Zoruko, hegalkineko eta zorupeko aprobetxamendu bereziengatik:

  • Zoruko aprobetxamendua:
  • Merkatu txikiak, metro lineala: 1,60 euro.
  • Azoka txikiak: 2,75 euro.
  • Ostatu-ibilgailuak: 12,25 euro.
  • Salmentako ibilgailuak: 12,25 euro.
  • Zorupeko aprobetxamendua:
  • Paraturiko biltontzi bakoitzeko: 320 euro.
  • Gasa banatzeko sare nagusien instalazio eta aprobetxamenduengatik izanen den gutxieneko kuota, metro lineal bakoitza eta urtean: 6,35 euro.
  • Kaleak okupatzea, obra hondakinak eta bestelakoak, obrak egiteko:
  • Lehenbiziko hilabetean: 0,32 euro/m².
  • Lehenbiziko hilabetetik aurrera: 0,43 euro/m².
  • Kalea moztea:
  • 6,38 euro eguneko.

4. Zinema.

  • Helduen sarrerak: 4 euro.
  • 10 sarrerako abonamendua: 35 euro.
  • Haurren sarrerak: 3,50 euro.
  • 10 sarrerako abonamendua: 30 euro.

5. Tarifak, Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalarenak.

  • Ziurtagiriak luzatzea: euro 1,00.
  • Fotokopia konpultsatua: 1,50 euro.
  • Konpultsa: euro 1,00.
  • Udal erroldatik kentzea (espediente bat tramitatu behar da Erroldatze Kontseiluan): 5 euro.
  • Artxiboko kontsulta: gehienez ere 15 egunean.
  • Jarduera sailkaturako lizentziak:

1.–Unitatea. Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 4D eranskinean deskribaturiko jarduera sailkatuen proiektuen aldeko txostena edo errekerimendua: Namainsak erabakitzen duena.

2.–Unitatea. Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 4D eranskinean deskribatzen diren jarduera sailkatuen proiektuak irekitzeko lizentzia emateko aldeko txostena edo errekerimendua: Namainsak erabakitzen duena.

3.–Unitatea. Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 4A, 4B eta 4C eranskinetan deskribatzen diren jarduera sailkatuen proiektuak irekitzeko lizentzia emateko aldeko txostena edo errekerimendua: Namainsak erabakitzen duena.

4.–Unitatea. Udalak eskatzen dituen kontsulta edo salaketen gaineko txostena: Namainsak erabakitzen duena.

5.–Unitatea. Teknikariaren ikustaldia, behar den txostena prestatzeko: Namainsak erabakitzen duena.

6.–Unitatea. Txostenak, jarduera kaltegaberako lizentzia lortzeko 4/2005 Foru Legean agertzen den prozeduraren arlokoak: Namainsak erabakitzen duena.

7.–Unitatea. Txostenak, jarduera kaltegabea irekitzeko lizentzia lortzeko 4/2005 Foru Legean agertzen den prozeduraren arlokoak: Namainsak erabakitzen duena.

8.–Unitatea. Teknikariaren ikustaldia, jarduera kaltegabearen txostena prestatzeko: Namainsak erabakitzen duena.

  • Espedienteen tramitazioak egunkarietan eta aldizkarietan argitaratzea: argitalpen horren kostua.

Zerga-tasa eta tasa berriek 2015eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, eta onespenaren erabakiaren kontra errekurtso hauek jar daitezke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zarrakaztelun, 2015eko otsailaren 3an.–Alkate udalburua, Constantino Alfaro Cortes.

Iragarkiaren kodea: L1501892