34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

1/2015 aldaketa 2015eko aurrekontu orokor eta bakarrean. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2015eko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa 2015eko aurrekontu orokor eta bakarrean (Nafarroako ondarearen plataformarendako diru-laguntza eta kreditu gerakina sartzea argiteria berritzeko obrarako).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Berriozarren, 2015eko otsailaren 2an.–Alkate udalburua, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: L1502113