34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Beriaingo Udalak enplegua eta autoenplegua sustatzeko kontrataziorako 2015ean emanen dituen diru-laguntzak. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen onespena

Beriaingo Udalak, 2015eko otsailaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Beriaingo Udalak enplegua eta autoenplegua sustatzeko kontrataziorako 2015ean emanen dituen diru-laguntzen deialdia eta deialdiaren oinarri arautzaileak. Gainera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua eman zuen.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Beriainen, 2015eko otsailaren 10ean.–Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

BERIAINGO UDALAK ENPLEGUA ETA AUTOENPLEGUA SUSTATZEKO KONTRATAZIORAKO 2015. URTEAN EMANEN DITUEN DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA

Oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

1. Oinarri arautzaile hauen xedea da enpleguaren egonkortasuna eta kontratazioa sustatzeko pizgarriak ezartzea, lanik gabe dauden langileen lan kontrataziorako diru-laguntzen bidez, Beriainen erroldaturik badaude gutxienez ere 2 urte lehenagotik, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan inskribaturik badaude.

2. Laguntza hauek aplikatuko dira Beriaingo lurralde, ekonomia eta gizarte pizgarrien Udal Planeko diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantzak indarra hartzen duenetik egiten diren ekintzetan, diruz laguntzen ahal badira, eta 2015eko abenduaren 31ra arte.

2. oinarria.–Finantzaketa.

1. 2015erako finantzaketa, oinarri hauetan arautzen diren diru-laguntzak emateko, 2015. urterako indarra duen aurrekontuko 1-3220 kontu-sailaren kargura eginen da (“Enplegua eta ekintzaileak sustatzeko laguntzak”).

2. Ematen diren diru-laguntzen zenbatekoa aipaturiko aurrekontu-aplikazioan erabilgarri dagoen kredituaren mugara bitartekoa izanen da. Eskaerak Beriaingo Udaleko Erregistro Orokorrean zein hurrenkeratan aurkezten diren, horren arabera ebatziko dira.

3. oinarria.–Laguntzen onuradunak.

Enpresak izan daitezke oinarri hauetan ezarritako laguntzen onuradun, forma juridikoa edozein dela ere, betiere kontratatzen dituzten langabeak Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan inskribaturik badaude, Beriainen erroldaturik badaude gutxienez ere 2 urte lehenagotik eta oinarri hauetan ezarritako beharkizun eta baldintzak betetzen badituzte.

Onuradun izan daitezke, halaber, autoenpleguko proiektu bati ekiten dioten pertsona fisikoak, horiek ere Beriainen erroldaturik badaude gutxienez ere 2 urte lehenagotik eta oinarri hauetan ezarritako beharkizun eta baldintzak betetzen badituzte.

Autoenpleguko proiektua pertsona fisiko batek baino gehiagok osatzen badute, proiektu osoa joko da laguntzen onuraduntzat, eta ez proiektuko pertsona fisiko bakoitza. Orobat, aurreko atalean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

4. oinarria.–Onuradunek bete beharreko baldintzak.

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradun diren enpresek eta pertsona fisikoek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Tributu arloko betekizunak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izatea.

b) Arau-hauste oso larrien ondorioz enplegu programen aplikazioaren onuretatik baztertuak ez izatea, Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginean xedatutakoari jarraikiz (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia).

c) Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean aurreikusitako debekuetako batean ere ez egotea.

Laguntzak jasotzen dituzten enpresen kasuan, gainera:

a) Aldi baterako edo iraupen jakineko kontratuaren bitartez kontratatuko dituzten langileak enplegu eskaintza baten bitartez eskatzea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan.

5. oinarria.–Bazterketak.

1. Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak ez zaizkie hauei aplikatuko:

a) Gizarteratzeko eta laneratzeko zentroak.

b) Estatuko Administrazio Orokorra eta Estatuko Administrazio Orokorraren Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzko apirilaren 14ko 6/1997 Legearen III. tituluan eta hamargarren xedapen gehigarrian araututako erakundeak, bai eta administrazio autonomikoak eta toki entitateak eta haien erakunde publikoak ere.

c) Aldi baterako laneko enpresak (ABLE).

d) Edozein motatako administrazio kontzesioak.

2. Honako hauek ez dira diru-laguntzen xede izanen:

a) Langileen Estatutuari buruzko Legeak (martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako testu bategina) 2. artikuluan aurreikusten dituen lan harreman bereziak eta legezko beste xedapen batzuetan aurreikusitakoak.

b) Kontratazioaren aurreko hogeita lau hilabetean enpresa, enpresa-talde edo entitate berean kontratu mugagabe baten bidez zerbitzuak eman dituzten langileekin egiten diren kontratazioak. Era berean, baldin eta langileak aurretik lan-harremanak izan baditu onuren eskatzaileak oinordetzan dituen enpresekin, Langileen Estatutuaren Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

c) Administrazio kontzesio bat dela-eta egindako kontratazioak.

6. oinarria.–Laguntzen metaketa, gehieneko zenbatekoa eta bateraezintasuna.

Diru-laguntzak, bakarrik zein beste diru-laguntza batzuk metatuta, ez du inoiz gaindituko lansarien kostu osoaren %100, gehi enplegu emailearen konturako karga sozialak.

Hori dela eta, diru-laguntzarako eskabidearekin batera konpromiso hau aurkeztu behar da: diruz laguntzen den kontratuaren indarraldian muga hori inoiz gainditzen bada horren berri emanen dela.

7. oinarria.–Diru-laguntza jaso dezaketen kontratuak.

Diru-laguntza jaso ahal izateko, enpresaren plantilla osoa handitu beharko da kontratazio berriaren dataren aitzineko 6 hilabetean zegoenaren aldean; haren hasiera data izan beharko da Beriaingo lurralde, ekonomia eta gizarte pizgarrien Udal Planeko diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantzak indarra hartu zuenetik 2015eko abenduaren 31ra bitarte.

a) Kontratu mugagabeak, aldizkako finkoak barne.

b) Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onetsi zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 15.1 artikuluaren a) eta b) ataletan ezarritako kontratuak, gutxienez ere 12 hilabete irauten dutenak, salbu eta b) atal horretako kontratuak, sektoreko hitzarmenak horretarako aukera ematen ez badu, orduan gutxieneko iraupena hitzarmen horretan ezartzen dena izanen baita; betiere, 6 hilabete iraunen du gutxienez.

Plantilla osoa kontatzean ez dira kontuan hartuko bitarte baterako kontratua duten langileak.

c) Desgaitasuna dutenendako enplegua sustatzeko aldi baterako kontratuak, Hazkundea eta Enplegua Hobetzeari buruzko abenduaren 29ko 43/2006 Legearen lehen xedapen gehigarrian arautzen direnak.

d) Prestakuntzarako kontratuak, enpresek enplegua eskatzen duten langabeei egiten dizkietenak, gutxienez ere urtebete irauten badute eta Langileen Estatutuaren 11.2 a) artikuluak ezartzen dituen baldintzak betetzen badituzte.

8. oinarria.–Laguntzen zenbatekoa.

1. Honako diru-laguntza hauek emanen dira, betiere lanaldia osoa bada:

–2.400 euro, 7. oinarriaren a) idatz-zatian aurreikusitako kontratu bakoitzeko. Autoenpleguko proiektu bati ekin diotenei ere kopuru bera emanen zaie.

–1.800 euro, 7. oinarriaren b) idatz-zatian aurreikusitako kontratu bakoitzeko, gutxienez ere urtebete irauten badu.

–900 euro, 7. oinarriaren b) idatz-zatian aurreikusitako kontratu bakoitzeko, gutxienez ere 6 hilabete irauten badu.

Kontratu horiek mugagabe bilakatzen badira, diru-laguntza igoko da, 2.400 euro bitarte.

–750 euro, 7. oinarriaren c) idatz-zatian aurreikusitako kontratu bakoitzeko.

–500 euro, prestakuntzarako kontratu edo praktiketako kontratu bakoitzeko.

2. Lanaldi partzialeko kontratuetan, betiere lanaldi osoko langile konparagarri baten lanaldiaren %50 irauten badute gutxienez, eta aldizkako kontratu finkoetan, pizgarriak proportzionalki kalkulatuko dira benetako lan denboraren arabera.

3. Kontratazioak kasuan kasuko hitzarmen kolektiboek markaturiko jarraibideen arabera eginen dira.

9. oinarria.–Epea, instrukzioa, tramitazioa eta ebazpena.

1. Prozedura alde batek eskaturik hasiko da; hala, interesdunak Beriaingo Udalera eskaera igorriko du eta entitate horretako erregistroan aurkeztuko da.

Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 384. artikuluan ezarritako moduluetako edozeinetan aurkezten ahalko da.

Diru-laguntzak emateko prozeduraren instrukzioa eta tramitazioa Udaleko Idazkaritzari dagozkio eta ebazpena, berriz, alkate udalburuari. Kasuan kasuko batzordeak jarraipena eginen du.

2. Eskabideak aurkezteko epea hilabete izanen da, lan-kontratua hasi edo kontratua mugagabe bihurtu eta biharamunetik hasita. Eskaera epez kanpo aurkeztuz gero ukatu eginen da diru-laguntza. 2013ko kontratuei dagozkien eskaeren kasuan hilabete izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik hasita.

Diru-laguntzak eskatzeko epea 2015eko abenduaren 31n bukatuko da.

3. Deialdi honetako eskabideak eta eranskinak Udalaren web orrian eskura daitezke: www.beriain.es.

4. Eskabideak eredu normalizatuetan aurkeztu beharko dira, eskabide orriaren atzeko aldean agertzen diren agiriekin batera.

5. Beriaingo Udalak aurkezten den eskaera behar bezala baloratu eta ebazteko behar dituen argibide osagarri guztiak eskatzen ahalko ditu.

6. Beriaingo alkate udalburuak ebatziko du diru-laguntza eman ala ukatzea. Ebazpen hori gehienez ere hiru hilabetean eman eta jakinaraziko da, eskaera, tramitatzeko, udal erregistroan sartzen denetik hasita. Epe hori ebazpen espresik jakinarazi gabe bukatzen bada, ulertuko da aurkeztutako eskaera administrazioaren isiltasunaren bidez ezetsi dela.

Beriaingo Udalak diru-laguntza eskatzeko funtsa den jarduketa egin dela egiaztatu ondoren, diru-laguntza eman eta ordainduko du.

Ebazpenak ez dio administrazio bideari amaiera emanen. Horregatik, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa edo gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzenduta, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

10. oinarria.–Laguntza emateko prozedura.

Deialdi honetan ezarritako diru-laguntzak tramitatzeko, banakako ebaluazioaren araubidea erabiliko da. Emateko prozedura, berriz, Beriaingo lurralde, ekonomia eta gizarte pizgarrien Udal Planeko diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantzaren aurreikuspenekin eta oinarri arautzaile hauetan ezarritakoarekin bat etorriko da.

11. oinarria.–Diru-laguntza emateko ebazpenaren aldaketa.

Diru-laguntzak emateko kontuan izan diren baldintzak aldatzen badira, edo Estatuko edo atzerriko beste administrazio edo erakunde publiko zein pribatu batzuek ematen dituzten diru-laguntzak edo laguntzak batera lortzen badira, diru-laguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da.

12. oinarria.–Onuradunaren betebeharrak.

1. Diru-laguntza jasotzen duen enpresa beharturik egonen da diruz lagundutako lan-kontratuen gutxieneko iraunaldia betetzera. Kontratu mugagabeen kasuan (kontratu mugagabe berriak nahiz mugagabe bilakatuak), gutxieneko iraunaldi hori bi urtekoa izanen da, kontratu mugagabea egin edo mugagabe bihurtzen den egunetik hasita.

2. Diruz lagundutako kontratua duen langileren batek enpresa uzten badu, enpresak haren lekuan beste langile bat jarri beharko du hilabeteko epean, deialdi honetako baldintzak betez, eta horren berri eman beharko dio Beriaingo Udalari, kontratu berria egiten duenetik hilabete iragan baino lehen. Bestela, jasotako diru-laguntza itzultzeko eskatuko zaio.

3. Autoenpleguko proiektuen kasuan, gutxienez ere bi urtez martxan eduki beharko du proiektua onuradunak. Hala ez bada, itzuli egin beharko du jasotako diru-laguntza.

4. Diruz lagundutako kontratuak irauten duen bitartean, enpresak enpresa mantendu beharko du kontratazio berriak ekarri bezain handi, langile finkoen kopurua mantendu ere; hori betetzen ez bada, hein berean murriztuko da laguntza edo besterik gabe baliogabetuko da.

13. oinarria.–Ordainketa.

8. oinarrian ezarritako diru-laguntza hainbanaturik ordainduko zaie enpresei, langile kontratatuen zerrenda izenduna (TC2) aurkeztu ondoan.

14. oinarria.–Diru-laguntzak itzultzea.

1. Diru-laguntza emateko ebazpena baliogabetzeko arrazoiek (ordenantza arautzailearen 40. artikuluan ageri direnek) berekin ekarriko dute jasotako zenbateko osoa edo zati bat itzuli beharra, baita berandutza interesak ordaintzea ere, diru-laguntzaren ordainketa egunetik itzuli beharra ezartzen den egunera bitarte.

2. Diru-laguntzak itzultzeko prozedura: Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen VI. tituluan ageri diren administrazio prozeduren xedapen orokorrek ezarritakoa.

15. oinarria.–“De minimis” araubidea.

Laguntza hauek “de minimis” araubidearen pean daude, Europako Batzordeak abenduaren 15ean emandako 1998/2006 Erregelamenduan xedaturiko baldintzetan (erregelamendu hori Itunaren 87. eta 88. artikuluak “de minimis” laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da) eta Batzordearen 2009/C16/01 Komunikazioan ezarritako baldintzetan (komunikazio horretan Estatuko laguntzei aplikatzen ahal zaien Europar Batasuneko aldi baterako esparrua ezartzen da, gaur egungo krisi ekonomiko eta finantzarioaren garaian finantziazioa lortzen laguntzeko). Horien ondorioz, enpresa batek gehienez ere 100.000,00 euroko laguntza jaso dezake hiru urtean, lehen aldiz eman zitzaionetik.

16. oinarria.–Publizitatea.

Onuradunek jarduketak sustatu eta zabaltzeko egiten dituzten adierazpen guztietan Beriaingo Udalak diruz lagundu dituela agertu beharko da.

Beriaingo Udalak, berriz, emandako diru-laguntzen zerrenda argitaratzen ahalko du bere web orrian.

17. oinarria.–Zehapen prozedura.

Dirua itzultzeko espedientearen tramitazioaren ondorioz sumatzen bada Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean zehazten diren arau-hausteetako bat izan dela, lege horretan ezarritako prozedurari jarraikiko zaio.

Orobat, enpresak aurkeztutako dokumentuetan funtsezko irregulartasuna dagoela antzematen baldin bada, emandako diru-laguntza ezeztatu eta kobratutako zenbatekoa itzultzeko eskatzen ahalko da.

18. oinarria.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri arautzaile hauetan arautu ez den orotan, Beriaingo lurralde, ekonomia eta gizarte pizgarrien Udal Planeko diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan eta Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean xedatutakoa aplikatuko da.

ENPLEGUA SUSTATZEKO KONTRATAZIORAKO DIRU-LAGUNTZAK ESKATZEKO ORRIA, BERIAINGO UDALAREN ENPLEGU PLANAREN BARNEAN

Entitate eskatzailearen edo autoenpleguko proiektuaren datuak

IFZ

Izena edo sozietatearen izena

EJSN (jarduera letraz)

EJSN ZK.

(-----)

Helbidea

Herria

Posta kodea

Telefonoa

Helbide elektronikoa

Gizarte Segurantzako kotizazio kontua

Legezko ordezkariaren edo ahalordearen datuak

Izen-deiturak

Telefonoa

Helbide elektronikoa

Eskaerari buruz zerbait argitu behar izanez gero, norekin

Izen-deiturak

Telefonoa

Helbide elektronikoa

Enpresako plantillaren edo autoenpleguko proiektua osatzen duten pertsonen datuak.

FINKOAK

EZ FINKOAK

BITARTEKOAK

GUZTIRA

Kontratua hasi aurreko hilabetean

Kontratua hastean,

kontratazio berria barne dela

Kontratu mota

Kodea

Izena

Lanaldiaren %

Kontratuaren erregistro zk.

Aplikatzen ahal den hitzarmena

Eskaintza generikoaren erregistro zk.

Langilearen edo autoenpleguko proiektuaren datuak

Lehen deitura

Bigarren deitura

Izena

IFZ

Kontratuaren data edo jardueraren hasiera data

Adina

Sexua (G/E)

Herria

Posta kodea

Enplegu agentziako inskripzio eguna

Enplegu agentzia

Oinarrizko errentaren hartzailea? (Bai/Ez)

Behean sinatzen duenak, ordezkatutako entitatearen izenean, eskaera aurkezten du Beriaingo Udalari zuzendua, egintza horren ondorio guztiak bere gain hartuz, eta ziurtatzen du emandako datu guztiak egiazkoak direla.

....................... (e)n, 2015......(e)ko ................... aren ........(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

1.–Beste laguntza batzuen aitorpena (I. eranskina).

2.–Deialdiaren 4. oinarriko b) eta c) ataletan onuradunei buruz ezarritako betebeharren gaineko aitorpena (II. eranskina).

3.–Deialdiaren 5. oinarrian ezarritako bazterketen gaineko aitorpena (III. eranskina).

4.–Eskatzaileak diru-laguntza kobratu aurretik zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak dituelako egiaztagiria.

5.–Enpresa Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda dagoela eta horri dagokion ordainketa egina duela frogatzen duen ziurtagiria.

6.–Diru-laguntza nor kontratatzeagatik eskatu den, horrexen kontratuaren kopia.

7.–Langileen izenen zerrenda (TC-2), diru-laguntza eskatu aurreko hilabetekoa.

8.–Kontratatuaren errolda agiria (Beriaingo Udalak eskatu beharrekoa).

9.–Hala baldin bada, kontratatuaren desgaitasuna frogatzeko agiria.

10.–Transferentzia bidez kobratzeko eskaera (eredu ofiziala).

Izena: ......................................, IFZ: ..............., kargua: ....................................., entitatea: “................................”,

ZIURTATZEN DUT:

Udalari aurkezten diodan dokumentazio fotokopiatua hitzez hitz dagokiola jatorrizkoari.

Kontratatu den langilearen beharrezko baimena daukadala, eskabide honetan hari buruz agertzen diren datuen tratamendu informatikorako, Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta hura garatzeko arauetan xedatutakoari dagokionez, eta ahalmena ematen diodala Nafarroako Gobernuari haien erabilera informatikorako.

..............(e)n, 2015...(e)ko .................aren ......(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

1. ERANSKINA

Bestelako laguntzei buruzko aitorpena

Honez landa, entitateak xede bererako bestelako diru-laguntzarik eskatu edo eskuratu du edozein administrazio, ente publiko nahiz pribatutatik? Bai Ez

Erantzuna baiezkoa bada, adierazi beharko da zer laguntza mota den, zer erakundek emana, zenbatekoa eta data:

LAGUNTZA

EMAN DUEN ERAKUNDEA

ESKATUTAKO ZENBATEKOA ETA DATA

ESKATUTAKO ZENBATEKOA ETA DATA

Honez landa, entitateak azkeneko hiru urtean “de minimis” araubideko laguntzarik edo diru-laguntzarik eskatu edo eskuratu du, jarduera honetarako edo beste baterako? Bai Ez

Erantzuna baiezkoa bada, adierazi beharko da zer laguntza mota den, zer erakundek emana, zenbatekoa eta data:

LAGUNTZA

EMAN DUEN ERAKUNDEA

ESKATUTAKO ZENBATEKOA ETA DATA

ESKATUTAKO ZENBATEKOA ETA DATA

Izena: ............................................, IFZ: ................, honen ordezkaria: ...........................

ADIERAZTEN DUT:

Egiazkoa eta osoa dela aitorpen honetako informazioa.

Orobat, hitza ematen dut Udalari emanen diodala, 15 egun baino laburragoko epean eskabide honen egunetik aitzina, xede bererako aurkezten ditudan beste eskabide batzuen berri, baita jarduera honetarako nahiz bestetarako “de minimis” araubidean aurkezten direnen berri ere.

Halaber, diru-laguntzaren zenbatekoa, bakarka edo metaturik, soldataren kostua gehi enplegatzailearen bizkar dauden karga sozialak baino gehiago bada, entitateak hitza ematen du muga hori gainditu dela aditzera emanen duela, diruz lagundutako kontratu aldian edozein unetan gertatu ere.

....................... (e)n, 2015......(e)ko ................... aren ........(e)an.

(Sinatua)

II. ERANSKINA

Deialdiaren 4. oinarriko b) eta c) ataletan onuradunen gain ezartzen diren betebeharren gaineko aitorpena

Izena: ............................................, IFZ: ................, honen ordezkaria: ...........................

ADIERAZTEN DUT:

Egiazkoa eta osoa dela aitorpen honetako informazioa.

Adierazten dut ordezkatzen dudan entitatea ez dagoela inguruabar hauetako bakar batean ere:

a) Epai irmoan ezarritako kondenaren ondorioz diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko gaitasunaz gabeturik.

b) Konkurtso baten deklarazioa eskatua izatea, ezein prozeduratan kaudimengabea deklaratua izatea, konkurtso baten partaide deklaratua izatea, esku-hartze judizialaren mende egotea eta Konkurtsoei buruzko Legearen bidez ezgaitua egotea, konkurtsoa kalifikatzen duen epaian finkatutako ezgaitasun aldia bukatu gabe dela.

c) Administrazioarekin izenpeturiko edozein kontratu bukatutzat ematera behartua izatea, kausaren batean erruduntzat joa izateagatik.

d) Pertsona fisikoak, merkataritza sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkariak indarra duen araudian ezarritako bateraezintasunetakoren bat izatea.

e) Egoitza fiskala erregelamendu bidez paradisu fiskaltzat jotako herrialde edo lurralde batean izatea.

f) Epai irmo baten bidez zehatua izatea diru-laguntzak jasotzeko aukera galtzera, tributuei buruzko legeria orokorrean ezarritakoaren arabera.

Orobat, adierazten dut ordezkatzen dudan entitatea ez dela baztertua izan arau-hauste oso larrien ondorioz enplegu programen aplikazioaren onuretatik, Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginean xedatutakoari jarraikiz, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi baitzen.

……..………….(e)n, 2015...(e)ko …………….aren ....(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

III. ERANSKINA

Deialdiaren oinarrietan ezarritako bazterketen gaineko aitorpena

Izena: ............................................, IFZ: ................, honen ordezkaria: ...........................

ADIERAZTEN DUT:

Egiazkoa eta osoa dela aitorpen honetako informazioa.

1. Kontratazioak ez die eragiten sozietate forma juridikoa duten entitate edo enpresetako enpresaburuen edo enpresa kontrolatzen dutenen, zuzendaritzako karguak betetzen dituztenen edo administrazio organoetako kide direnen ezkontideei, aurrekoei, ondorengoei eta ezkontza edo odol bidezko bigarren mailara bitarteko beste ahaideei, ezta azken horiekin egiten direnei ere.

2. Kontratatu den langileak ez du, kontratazioaren aurreko hogeita lau hilabeteetan, zerbitzurik egin enpresa, enpresa-talde edo entitate berean, kontratu mugagabe baten bidez, eta ez du aitzinetik lan harremanik izan onuren eskatzailea oinordeko den enpresekin, Langileen Estatutuari buruzko Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

……..………….(e)n, 2015...(e)ko …………….aren ....(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

Iragarkiaren kodea: L1502241