34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Udal Planeko determinazio xehakatuetako aldaketa. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2014ko abenduaren 29an egin osoko bilkura arruntean, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

1.–Aldaketa puntuala hasiera batean onestea Aiegiko Udal Planeko determinazio xehakatuetan, Iratxe kanpineko eremuan, 11. antolamendu eremua izeneko fitxa aldatuz, Aiegiko Udalak sustaturik, eta Ignacio Azcárate Seminario Udaleko arkitektoak prestaturik; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71, 74 eta 79.3 artikuluetan xedatuari jarraikiz, Udal Planeko antolamenduko determinazio xehakatuetako aldaketa denez gero.

2.–Udal Planean onetsi den aldaketa jendaurrean egonen da hilabetez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2.b) artikuluan ezarritakoari jarraituz. Horretarako iragarkia argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta gehien zabaltzen diren probintziako egunkarietako batean.

Partikular interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte jendaurreko epean.

Aiegin, 2015eko otsailaren 5ean.–Alkate udalburua, Esperanza Gastea Hernández.

Iragarkiaren kodea: L1502110