34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

2015eko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2014ko abenduaren 29an egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

1.–Hasiera batean onestea Aiegiko Udalaren 2015eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 269. artikulutik 276.era ezarritakoari jarraituz.

2.–Hasierako onespenaren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean.

3.–Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, aurrekontuaren behin betiko onespenean.

Erreklamaziorik izan ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Aiegin, 2015eko otsailaren 5ean.–Alkate udalburua, Esperanza Gastea Hernández.

Iragarkiaren kodea: L1501971