34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Aldaketa puntual xehakatua, 2. poligonoko 339. lurzatiari dagokionez. Behin betiko onespena

Agoizko Udalak, 2015eko otsailaren 5ean egin osoko bilkuran, bertzeak bertze, erabaki zuen behin betiko onestea aldaketa puntual xehakatua egiteko proiektua. Aldaketa Agoizko 2. poligonoko 339. lurzatiari dagokio eta Francisco González Álvarezek sustatua da.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Agoitzen, 2015eko otsailaren 6an.–Alkatea, Unai Lako Goñi.

46. A3. ARTIKULUKO ALDAKETA. NEKAZARITZAKO ETA/EDO ABELTZAINTZAKO PRODUKTIBITATE ERTAINEKO LURZORUA

Babes araubidea

a) Eraikuntzaz kanpoko jarduerak.

Debekatuak:

–Landareak erretzea kultur jarduera gisa zabalera handiko tokietan.

–Meategiak eta harrobiak ustiatzea, legarra eta harea ateratzea. Jarduera horiek onura publikokoak deklaratzen badira, lurrak kategoria horretatik desafektatu beharko dira aitzinetik.

–Ibilgailu motordunak pista eta bideetatik kanpo ibiltzea, salbu eta nekazaritzako ustiategietarako erabiltzen direnak.

–1. atalean adierazitako helburuak eragozten dituzten guztiak.

Baimentzen ahal diren jarduerak:

–Pistak eta bideak irekitzea.

–Landaretza erretzea azalera txikietan.

Jarduera onartuak:

–1. atalean adierazitako helburuak eragozten ez dituzten guztiak.

b) Eraikuntzako jarduerak.

Jarduera onartuak:

–46.A3. artikuluko erakinak eta instalazioak, Nekazaritzako eta/edo abeltzaintzako produktibitate ertaineko lurzorua:

  • Baratzezaintzarakoak, mintegiak, berotegiak.
  • Nekazaritza eta abeltzaintzako eraikuntza eta instalazioak, abeltegiak, eskortak, nekazaritzako biltegiak.

Baimentzen ahal diren jarduerak:

–Aisialdiko baratzeetarako eraikuntza eta instalazioak, lurzatiaren azaleraren %1 gainditzen ez dutenak. Ezin dira bizitegitarako erabili.

–Obra publikoetako eraikuntza eta instalazioak, lurzoru urbanizaezinean kokatu beharreko ekipamendu, hornidura edo zerbitzuetarako direnak.

–Lurzoru urbanizaezinean kokatu beharreko ekipamendu, dotazio edo zerbitzuetarako behar diren eraikin eta instalazioak.

–Lurzoru urbanizaezinean kokatu beharreko kirol, hezkuntza edo aisiako jardueretarako eraikuntza eta instalazioak.

–Nekazaritzako nahiz abeltzaintzako nabeak egokitzea zura berreskuratzearekin lotura duten jarduerak garatzeko, betiere industria jardueretarako ez badira, jarduera horretara berregokitu den eraikina handitzeko aukerarik izan gabe.

–Azpiegiturak.

Jarduera debekatuak:

–1. atalean adierazitako helburuak eragozten dituzten guztiak.

Iragarkiaren kodea: L1502057