34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Mugikortasun murriztuko pertsona desgaituei ibilgailuak aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2015eko otsailaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen udal ordenantza, mugikortasun murriztuko pertsona desgaituei Agoizko eremuan ibilgailuak aparkatzeko txartelak ematea arautzen duena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Agoitzen, 2015eko otsailaren 6an.–Alkatea, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1502054