34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Ordenantza fiskaletan tarifak 2015erako eguneratzearren
aldaketa egiteko espedientea. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2014ko azaroaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa ordenantza fiskaletan.

Onespenaren erabakia 2014ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 2an, eta jendaurreko epean aurkeztutako alegazioak ebatzi ondotik, ordenantzan egindako aldaketa behin betiko onetsi da eta haren testu osoa argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen.

Altsasun, 2015eko abenduaren 22an.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.

1.
1. ORDENANTZA
ORDENANTZA FISKALA, UR HORNIDURAREN ETA HUSTUKETAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza hau.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Edateko uraren hornidura zerbitzua nahiz hondakin edo saneamendu uren hustuketakoa eskura izan edo benetan erabiltzea, horra zergapeko egintza.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Subjektu pasiboak dira eta ordenantza honetan arautzen diren tasak ordaintzera beharturik daude ur hornidurako sareetarako loturen titularrak, eta ordaindu behar dutenen ordezkoak, berriz, higiezin horien jabeak.

Karga-oinarriak

4. artikulua. Honako hauek dira oinarriak:

a) Hornidura zerbitzua eskura izateagatik eta horren mantentze lanarengatik, kuota finkoa, paratutako kontagailuaren diametroaren arabera. Neurgailuen alokairuaren kostua barne izanen da.

b) Ur horniduraren tarifa zehaztuko da lauhilekoan kontsumitutako m³-en gainean.

c) Udal hornitzaileak hornidurako eta saneamenduko harguneak egiteagatik: kuota finkoa eta behin bakarrik ordaintzekoa hargunearen diametroaren arabera, baldin eta hargune horiek hirigunearen barnean egiten badira eta gehienez ere 30 metroko luzera badute. 30 metroko luzera baino handiagoa duten edo hirigunetik kanpo egiten diren harguneetarako, kuota finkoa eta kopuru bat, hogeita hamarretik gorako metro linealen arabera.

Gainera, kopuru horri gehitzen ahal zaizkio ezustekoak, Udaleko langileek egindako lanak eta erabilitako materialak.

Tarifak

5. artikulua. Tarifak izanen dira urtero Udalak osoko bilkuran onesten dituenak. Hori hala ez bada, Nafarroako KPIa aplikatuz eguneratuko dira.

2015eko ekitaldirako, tarifak ordenantza honen eranskinean zehazten dira.

Tributu-kuota

6. artikulua. Tributu-kuota zehazteko, karga-oinarriari dagokion tarifa aplikatuko zaio.

Tasen sorrarazpena

7. artikulua. Zerbitzua eskura izateko eta mantentze lana egiteko tasak eta hornidurarenak lau hilabetetik behin ordainaraziko dira, eta Udalak aldiro komenigarrien uste duen aldizkotasunez, aldez aurretik behar den erabakia hartuta. Gertatzen diren unetik izanen da tasen sorrarazpena. Eskura izateko tasa ez da inoiz murriztuko.

Hargune eskubideak hargunerako lizentzia ematen den unean ordainarazi eta sorraraziko dira.

Materialez hornitzeko eta beste zerbitzu batzuk egiteko tasak, zerbitzua egiten denean edo materialez hornitzen denean sorraraziko dira.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Eraikin batean, industria batean eta abarrean hargune orokorra paratu nahi duten sustatzaile, eraikitzaile, pertsona juridiko edo fisikoek honela jokatu beharko dute:

1. Hirigunean hargune orokorrak baldin badira, honako hau aurkeztu beharko da:

–Udalari zuzendutako eskabidea, eraikinaren eta banaketa sarearen arteko lotura orokorra egitea eskatuz. Eskabidean honako hau aipatu behar da:

a) Etxebizitza kopurua.

b) Eraikinaren azalera erabilgarria, guztira.

c) Eraikinen hargune orokorraren diametroa.

2. Hirigunetik kanpoko hargune orokorrak badira, industriarako, baratzeetarako, aisia finketarako eta abar, honako hau aurkeztu beharko da:

–Udalari zuzendutako eskabidea, industriaren edo ustiategiaren lotura orokorra egitea eskatuz. Eskabidean honako hauek aipatu behar dira:

a) Industriaren edo ustiategiaren jarduera.

b) Zenbat metro lineal dauden industriatik edo ustiategitik sare orokorrean lotunea eginen den punturaino.

c) Eskatutako hargune orokorraren diametroa.

3. Halaber, behar den hargunea eskatu beharko da sareari aldi baterako lotzeko (atrakzioak, barrakak etab.), eta egindako kontsumoa ordaindu beharko da.

9. artikulua. Hori guztia ikusita, Udalak eskaeraren gaineko ebazpena emanen du. Egoki iritziz gero, informazio osagarria eskatzen ahalko du, eta Obren Lantaldeko arduradunaren edo Udaleko iturginaren aldeko txostena beharko da aldez aurretik. Baimendu ondoren, subjektu pasiboak ur hornidurako eta saneamenduko kontratua sinatu beharko du (ordenantza honen 2. eranskinean ageri da), zerbitzua eman aurreko baldintza baita.

10. artikulua. 8. artikuluaren b) idatz-zatian, Udalaren ebazpena izanen da bai hargune orokorra paratzeari buruzkoa bai hornidura eskaerari buruzkoa.

11. artikulua. Sare orokorrari lotzeko lanak hasi aurretik, lotune eskubideak ordaindu beharko dira Udalaren Diruzaintzan, ordenantza honen 4. eta 5. artikuluetan aurreikusiari jarraikiz. Loturarako baimen, kontzesio edo lizentziek ez dute eraginik izanen, ez baldin bada aurkezten, aldi berean, behar den tasa ordaindu dela frogatzen duen agiria.

Hornidurako baldintza orokorrak eta gisako zerbitzuak ematea

12. artikulua. Sareari edo hornidurari lotzeko eskaera egiten duenak ordaindu beharko ditu kontagailua eta hori instalatzeko beharrezkoak diren materialak eta eskulana eta hornidurari dagokiona, ordenantza honen 4. artikuluan ezarritakoarekin bat.

13. artikulua. Udalak ardura handiz zainduko du ur horniduraren zerbitzua, lanak eta antzeko zerbitzuak ahal diren baldintza hoberenetan emateko, baina horregatik ez da erantzule izanen erabiltzaileek jasan ditzaketen kalte edo galeretan, presio gutiegi, ur hornidura moztu edo zerbitzuan beste edozein gorabehera gertatuz gero.

14. artikulua. Ur hornidurarako hargune baten edozein titularri kentzen ahalko zaio ur hornidura, instalazio barrenean ur galerak sortzen dituen matxurarik badu. Horretarako, Udalak hamar eguneko epea emanen dio titularrari matxura konpontzeko, eta epe hori amaiturik konpondu ez badu, Udalak hornidura moztuko du. Eraikinaren banaketa sareak edo erabiltzailearen jabetza partikularraren barrenean dagoen edozein gailuk matxura izateagatik sortzen ahal diren kalteetan ere ez du Udalak inoiz erantzukizunik izanen.

15. artikulua. Erabiltzaileak ez du inondik ere beste inor urez hornitzen ahal, ez eta eskubidea ez duenari hartzen uzten ahal ere. Gainera, galarazi beharko du bere axolagabekeriaz edo kontrol ezagatik gertatzen ahal den iruzurra. Halakorik bada, erabiltzaile abonatua izanen da erantzule bakarra.

16. artikulua. Erabiltzaile zergadunek berehala jakinaraziko dizkiote Udaleko behar den zerbitzuari ura banatzeko sare orokorrean matxuraren bat gertatzetik datozen gorabehera guztiak.

17. artikulua. Erabiltzaile zergadunari dagokio kontagailua eta ixteko giltza dauden tokia baldintza onetan dagoela ziurtatzea, eta Udaleko behar den zerbitzuak ezartzen dituen jarraibideak betetzea, tramite hori beharrezkoa izanen baita kontagailuan edo ixteko giltzan esku-hartzeren bat egiteko, hala nola instalazioak ateratzea, tokiaren neurriak handitzea etab.

18. artikulua. Ordenantza honetan aipatzen diren tasetakoren bat ordaindu beharra duten zergadunak behartuak daude kontagailua dagoen tokira sartzen uztera irakurketa egiten duen langile kreditatuari edo bestelako udal langileei, baldin eta zerbitzuko beharrengatik edo gisako zerbaitengatik zergadunaren etxera edo lokalera sartu behar badute.

19. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Erregelamenduaren ataleko 3. puntuko 273. artikuluan jasotakoari jarraikiz, ordenantza honetan aurreikusitako tasen aplikaziotik ateratzen diren tributu-zorrak, “jakinarazpen gabekoak” izanen dira.

20. artikulua. Aipatutako tasak lau hilabetetik behin ordainaraziko dira, eta haien jakinarazpena egintzat hartuko da behar den bandoa edo ediktua argitaratu eta biharamunetik aitzina, eta egun horretatik hasiko da kontatzen 30 egun balioduneko epea, ordainketa borondatezko aldian eta errekargurik gabe egiteko. Hargune eskubideak, nola orokorrak hala partikularrak, hargune horiek egin aurretik ordaindu beharko dira.

21. artikulua. Borondatezko aldian beren tasak ordaintzen ez dituztenek Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Erregelamenduan luzapenagatik ezarritako errekarguak jasanen dituzte. Aipatu erregelamenduaren 275. artikuluan ezarritako epeak igarota, premiamendu bidez ordainaraziko da, dagozkion errekargu eta gastuekin batera.

22. artikulua. Nork bere borondatez ordaintzeko epeak amaitu ondoren, ordenantza honetan araututako zerbitzuen edo horniduren bi ordainagiri edo gehiago ordaintzeko dituzten zergadunen kasuan (zerbitzuak ordaintzeko tasak direnez), kontsideratuko da horiek bajak direla, eta, Udalak hori erabakiz gero, aurreko artikuluan xedatua ukatu gabe, hornidura moztuko da.

Zor dituzten tasak ordaindutakoan, zergadun horiek alta eskatzen badute, Udalak, baldintza gisa, egokia iruditzen zaion fidantza eskatzen ahalko die kasu bakoitzean erabakitzen duen eperako. Bidezko eskubideak ordaindu beharko dira, zerbitzuan alta lehen aldiz hartuko balitz bezala, non ez den frogatzen norberarekin zerikusia ez duten arrazoiek ekarri dutela atzerapena ordainketan.

Orobat, Udalak abonatuei eteten ahalko dizkie ur hornidura eta/edo saneamendu zerbitzuak, honako kasu hauetan eta prozedura honi segituz:

a) Udalak edo, behar denean, enpresak edo Mankomunitateak ematen duen zerbitzuagatik, ordainagiriak zehaztutako zenbatekoa ordaindu behar den egunetik lau hilabete iragan eta diru kopuru hori abonatuak ordaindu ez duenean.

b) Iruzurragatiko likidazio irmotik edo horren berrerorketa frogatutik sortzen diren zenbatekoak ordaindu ez direnean.

c) Abonatuak, hornitu ura, kontratatutako polizan ezarritako modu eta xedeez kanpo erabiltzen duenean.

d) Abonatuak bere ordainketa polizan agertzen ez diren etxebizitza edo lokalak hornitzeko edo hustuketa egiteko, bere instalaziotik adarrak paratzen edo paratzera uzten duenean.

e) Abonatuak ez badie kontrataturiko zerbitzuak hartzen dituen lokalean sartzen uzten enpresak baimendutako langileei, beren dokumentazio eta nortasun agiri guztiak dituztela, instalazioak ikuskatu eta kontsumoa neurtzera joaten direnean. Kasu honetan beharrezkoa izanen da sarrera ukatzea bi lekukoren edo agintaritzaren agenteren baten aitzinean egitea.

f) Abonatuaren utzikeriagatik, hornidura eta saneamendu sarean arazoren bat eragin eta instalazio zuzentzailerik ez paratzeagatik, eskumena duten erakundeek hura zuzentzeko emandako epea iragan eta gero.

g) Abonatuak larriki hausten baditu ordenantza honetan aipatzen diren aginduak, edo betetzen ez baditu hornidura kontratuan finkatzen diren baldintzak.

Etenak nahiz lotura berriak sortzen dituzten gastuak abonatuaren kontura izanen dira.

22 bis artikulua.

a) Kontagailu kolektiboak dituzten eraikinen kasuan, giltza bat utzi beharko da Udalean, hark homologatua, kontagailuen koadroan sartzeko.

b) Kontagailuen instalazio berrietan, etxebizitzatik kanpo jarri beharko dira, horien irakurketa errazteko.

c) Kontagailu eskaerek etxebizitzako titularraren NANa jaso beharko dute beti, baita erabilgarri dagoen sakelako telefono baten zenbakia ere.

d) Suteak itzaltzeko sarea duten saltoki eta industriek ur kontagailu bat jarri beharko dute nahitaez, kostua beren gain hartuta, udaleko langileek esaten duten tokian. Kontagailu horrek aipatu sareko ur erabilera kontrolatzeko balioko du, debekatuta baitago ur hori beste ezertarako erabiltzea, suteak itzaltzeko ez bada, horrelakoetan ez baita kobratuko sare horrek erabilitako ura, Udalak aldez aurretik egiaztatuta. Ur erabilera ikuskatzeko zerbitzuek kontagailu horien irakurketa egiazta dezakete, beharrezkoa iruditzen zaien orotan.

Udaleko zerbitzuek kontagailuak jarriko dituzte suteen sarean, halakorik ez duten saltoki edo enpresetan, gastua haien kontu, egoera hori erregularizatzeko.

Arau-hausteak

23. artikulua. Indarra duen legedian aurreikusitako arau-hausteez gain, honako hauek joko dira iruzurrezko arau-hausteak:

a) Kontagailuen irakurketa egiterakoan oztopoak jartzea Udaleko funtzionario edo langile behar bezala kreditatuek egiten dituzten ikuskapenei, edo Udalak baimendutako enpresako langileek egiten dituztenei.

b) Kontagailuak irakurtzen ez uztea.

c) Udalak jarritako zigilu, sarraila eta aparatuak aldatzea.

d) Udalak, neurketa edo kontsumo aparatuak aldatzeko edo berriak paratzeko, emandako jarraibideak ez betetzea, obrak zergadun erabiltzailearena den jabetzan egin behar badira.

e) Erabiltzen ez diren gailuak edo txertoak jartzea erabiltzeko, edo kontagailuan agertzen dena maltzurkeriaz aldatzea.

f) Saretik ur hornidura hartzea, Udalean hargune eta hustuketarako lizentzia eskatu gabe.

Zehapenak

24. artikulua. Indarra duen legedian aurreikusitako zehapenez gain, eta iruzur egitean erabilitako uraren kopurua zehaztearren, kontuan hartuko da aparatuetatik pasatu ahal izan den gehienekoa, hau da, Udaleko langileek edo Udalak baimendutako enpresako langileek kontagailuen irakurketarako egindako azken ikustalditik pasatutakoa, eta Udalak ezarriko du zein epetatik aurrerakoa jotzen den iruzurtzat.

Horrelakoetan, ez da alta emanen ur horniduran, harik eta iruzurtzat jotako ur kontsumoari dagokion zenbatekoa ordaindu arte.

AZKEN XEDAPENA

25. artikulua. Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea eta Ordenantza Fiskal Orokorra aplikatuko dira.

B) Tarifak

A epigrafea.–Kontagailua mantentzeko kuota (lauhilekoa).

ERABILERA

2015EKO TASAK

Etxekoa

1,56

Merkataritza/ostalaritzarako

3,00

Industriakoa

4,52

Beheko solairuetako lokalak, merkataritzakoak ez badira, etxebizitzarako erabilera dutela kontsideratuko da.

B epigrafea.–Ur kontsumoaren tasa (lauhilekoa).

TARIFA MOTA

m³-AREN PREZIOA, 2015

Etxebizitzetarako:

–Kontsumoa, 55 m³ arte

–Kontsumoa, 55 m³tik gora

0,40

0,45

Merkataritza/ostalaritzarako

0,50

Industriakoa

0,62

Abeltzaintzakoak

0,62

Kontagailuen irakurketa Udalari errazten ez bazaio edo Udalean ematen ez bada, eta, horri dagozkion zehapenak galarazi gabe, tasa bat ezarriko da, hots, azkeneko hiru lauhilekoetako batez bestekoa.

C epigrafea.–Kontagailuak/Hargunea/Hustubideak.

C.1. Kontagailuak:

Kontagailuaren prezioa kalkulatzeko, erosketaren kostuari gehitu behar zaio hura paratzeko Udaleko langileek egin beharreko lanari dagokiona.

C.2. Hargunea:

KONTZEPTUA

2015EKO TASA

Etxekoa

60,13

Industriakoa

100,86

C.3. Hustubideak:

KONTZEPTUA

2015EKO TASA

Etxekoa

60,13

Industriakoa

100,86

Obretarako ur tasak, hargunekoak nahiz kontsumoari dagozkionak, ordenantza honetan industriakoentzat ezarrita daudenen araberakoak izanen dira.

D epigrafea.–Hobariak.

1. Tributu-kuotaren %100eko hobaria izateko eskubidea dute familia unitateek, prestazio hauetakoren bat jasotzen badute:

a) Nafarroako Gobernuaren laguntzako pentsioak, eta ondarerik ez badute (ohiko etxebizitza izan ezik).

b) Zergari lotu gabeko ezintasun eta erretiro pentsioak, eta ondarerik ez badute (ohiko etxebizitza izan ezik).

c) Gutxieneko diru-sarreren bermerako subsidioa, eta ondarerik ez badute (ohiko etxebizitza izan ezik).

d) SOVIren pentsioak, eta ondarerik ez badute (ohiko etxebizitza izan ezik).

e) Ekitaldi bakoitzerako indarra duen KPIren zenbatekoa hilabete bakoitzean gainditzen ez duten bertzelako pentsioak, eta ondarerik ez badute (ohiko etxebizitza izan ezik).

2. Aurreko hobariaren eskubidea izateko, eskaera egin beharko zaio Udalari, baita ezartzen diren beharkizunak frogatu, organo eskudunek luzaturiko ziurtagiri eta txostenaren bidez.

3. Salbuespenak eta/edo hobariak urte bakoitzeko lehen hiruhilekoan eskatu behar zaizkio Udalari, eta epe hori luzaezina izanen da.

4. Prestazioa zenbat denboraz ematen den, halakoa izanen da salbuespenaren indarraldia, tasaren sortzapen aldiak kontuan harturik, eta, betiere, ez da urtebetekoa baino luzeagoa izanen.

5. Hobariak urte natural bateko indarraldia izanen du.

Hobaria eskuratzeko eskubidea izateko baldintzak:

Hona hemen onuradun izan daitezkeenek bete beharreko baldintzak:

–Bakarrik bizitzea edo familiarako karga den bertze pertsona batekin, eta hilabetean KPI baino gehiago ez irabaztea gehi 75 euro familia unitatea osatzen duen kide bakoitzeko.

–Inolako ondasunik ez izatea (ohiko etxebizitza izan ezik).

–Ondasun eskualdaketarik eginik ez izatea.

–Diru-sarrerak 1. puntuan aipaturikoak baino txikiagoak izatea.

Ohiko etxebizitza ez da ondaretzat hartuko hobaria emateko ondorioetarako. Bestalde, ordainean ematea ez da transmisiotzat hartuko hobarien ondorioetarako.

Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

1. Hobaria eskuratzeko eskaera.

2. Jasotako prestazioaren ziurtagiria.

3. Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo hura aurkeztera beharturik ez daudela dioen Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, baita eskatzailearen edo bizilagunen diru-sarrerak frogatzen dituzten dokumentuak ere.

4. Udal Erroldako bizikidetzako ziurtagiria.

Udalak noiznahi ikuskatzen ahal du egoera berezi horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren, eta kendu eginen ditu baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunak, baita egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta haiek aurkezten ez dituztenak ere.

2.
2. ORDENANTZA
ORDENANTZA, ESTOLDERIA ZERBITZUAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

B) Tarifak

TASA (LAUHILEKOKOA)

2015

Etxekoa

7,50

Merkataritzakoa-ostalaritzakoa

11,27

Industriakoa

15,05

Beheko solairuetako lokalak, merkataritzakoak ez badira: etxeko tarifa.

3.
3. ORDENANTZA
ORDENANTZA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifen eranskina, agiriak luzatu eta tramitatzeko
tasak arautzen dituen ordenantzarena

KONTZEPTUA

2015

Urteko ziurtagiriak

1,00

Gainerako ziurtagiriak

2,00

Lanordua/zatikia

7,75

Fotokopiak:

–A4

–A3

0,10

0,40

Funtzionatzeko lizentzia. Behin-behineko instalazioa

23,24

Hirigintzako txostenak

Kostuaren arabera

Katastroko txostenak

Kostuaren arabera

Hirigintzako zedulak

1,00

Ordenagailuko zerrendak

0,72

Udaltzaingoaren txostenak

4,15

Minusbaliatuaren txartela

30,00

Udaltzaingoaren txosten argazkiduna

7,25

Atestatuak 33,006

33,10

Sinometria eta txostena

32,00

Udal Planaren kopiak CDan

10,35

Lurzatien gaineko zedulak

1,00

Ehiztarien txartela

30,00

Animalia arriskutsuaren txartela

38,00

Konpultsak

0,10 euro/dokumentua*

Gaztetxoko txartela (kopia)

2,00

Salbuetsia:

–012 Infolocal zerbitzuaren bitartez eskatutako ziurtagiriak.

–Erroldaren ziurtagiriak, lanbidea dela-eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek eskatzen badituzte.

–Doako konpultsak, Udalarenak diren edo Udalera doazen agirienak.

–Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek jasandako pertsonendako doako ziurtagiriak.

4.
4. ORDENANTZA
ORDENANTZA, HERRI LARREEN APROBETXAMENDU ORDAINDUEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifak

Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 27. artikuluarekin bat:

a) Urtebetetik gorako aprobetxamenduetarako: baldintzen agirian finkatutako KPIaren arabera goitituko dira.

b) Nekazaritza, abeltzaintza edo oihangintzako aprobetxamendurako: kanonaren eguneratzea aurreko ekitaldiaren Nafarroako KPIren arabera.

Oharra.

Honela ulertzen dira:

–Nekazaritzarako erabilera: baratzeak, bazka etab.

–Aprobetxamendu intentsiboa: abeltzaintza intentsiboa, ehiza, erlezaintza etab.

–Aisialdia: zaldiak, zakur zaintza etab.

5.
5. ORDENANTZA
ORDENANTZA, UDALAREN MAKINERIA, IBILGAILUAK, LANABESAK ETA BESTELAKOAK UZTEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifen eranskina, Udalaren makineria, ibilgailuak, lanabesak
eta bestelako elementuak uzteko prezio publikoak arautzen
dituen ordenantzarena

I. epigrafea.–Ibilgailuak, makineriak.

IBILGAILUAK ETA MAKINERIA

ORDUAREN 2015EKO KOSTUA

Kamioi baskulagarria

52,00 euro

Zapalgailua

52,00 euro

Konpresoreak

83,00 euro

Motor ureztatzailea

20,00 euro

Kolektoreetarako moto-bonba

29,00 euro

Pala

44,00 euro

Kaleak garbitzeko makina

42,00 euro

Sega-makina

21,00 euro

Suhiltzaile zerbitzuko mahuka

4,50 euro

Dumperra

34,00 euro

Areketako makina

19,00 euro

Garabia erabiliz ibilgailua kentzea

71,00 euro

Zepoak jartzea eta kentzea

36,00 euro

Urez garbitzeko makina

Komun unisex eramangarria (8 lagun)

100,00 euro/eguna

75,00 euro/eguna bigarren egunetik aurrera

II. epigrafea.–Altzariak.

ALTZARIAK

2015EKO TASA
(euroak)

2015EKO FIDANTZA
(euroak)

Agertoki estalia

(8 × 7)/(8 × 5)

315,00

150,00

Agertokia

(8 × 7)/(8 × 5)/(7 × 4)

190,00

150,00

Agertoki txiki estalia

(5 × 4)

155,00

150,00

Agertokia (5 x 4)

100,00

150,00

Oholtza modulua (2 × 1)

5,00 euro modulua egunean

150,00

Jaima

93

150,00

Soinu ekipamendu eramangarria

100

150,00

Aulkiak (bakoitza)

0,52

150,00

Obra hesiak (bakoitza)

1,03

150,00

Olana

210,00

150,00

Gaztegune materiala

5,00
(pertsona helduak)

–Bazkideak: 5,00

–Bazkide ez diren gazteak: 10,00

–Helduak: 20,00

Aulkiak, beso-pausatzekoekin (unitatea)

0,80

–Bazkideak: 5,00

–Bazkide ez diren gazteak: 10,00

–Helduak: 20,00

Mahaia (unitatea)

10,00

–Bazkideak: 20,00

–Bazkide ez diren gazteak: 30,00

–Helduak: 50,00

Proiektuak edo antzekoak

20,00
(pertsona helduak)

–Pertsona gazteak: 50,00

–Helduak: 150,00

Elementuak garraiatu eta/edo muntatu behar badira, tarifek gora eginen dute, honela:

–Parte hartzen duen C mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko: 24.50 euro.

–Parte hartzen duen D mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko: 15.50 euro.

–Kamioia erabiliz gero, ordu edo zatiki bakoitzeko: 51,00 euro.

–Ibilgailua erabiliz gero eta hura kamioia ez bada, ordu edo zatiki bakoitzeko: 50,00 euro.

III. epigrafea.–Materialak.

Kontzeptu honengatik aplikatu beharreko tarifak Udalak erabilitako materialak erosi edo lortu prezioan kitatuko dira, Balio Erantsiaren gaineko Zerga barne, eta hornitzaileen fakturak hartuko dira oinarritzat.

VI. epigrafea.–Ur biltontziak betetzea.

Tasa finkoa (gutxienez): 40,00 euro.

6.
6. ORDENANTZA
ORDENANTZA, ORDEZKO BETEARAZPENETARAKO ETA BETEARAZPEN AGINDUETARAKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

A) Kostuak: erabileraren arabera.

7.
7. ORDENANTZA
ORDENANTZA, ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK IREKITZEKO ETA EREMU PUBLIKOKO ZOLADURAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifak

I. epigrafea.–Zangak irekitzea.

1.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzaren sorrarazpena izanen da:

KONTZEPTUA

2015

Harrizko zoladura duten lekuetan

13,98

Zoladura orokorra duten lekuetan

11,22

Zoladurarik gabeko lekuetan

6,72

1.2. Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa bada, metro karratu bakoitzak honenbesteko sorrarazpena du:

KONTZEPTUA

2015

Harrizko zoladura duten lekuetan

11,54

Zoladura orokorra duten lekuetan

11,27

Zoladurarik gabeko lekuetan

7,86

1.3. Zanga irekitzeagatik ibilgailuei bidea itxi behar bazaie, dela osorik, dela norabide bat edo bide nahiz zati nagusi bat, aurreko epigrafeetako tarifei %20 gehituko zaie.

II. epigrafea.–Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea:

–Metro lineal bakoitzeko, alderik handienean: 33,66 euro (2015. urtean).

8.
8. ORDENANTZA
ORDENANTZA, ZERBITZU PUBLIKOAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESEK EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO LURZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAN EGITEN DITUZTEN APROBETXAMENDU BEREZIEN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifak (hitzarmen bidez mantentzen dira)

Zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresei tarifa mota hauek aplikatuko zaizkie: udal mugapearen barnean eskuratzen dituzten diru-sarrera gordinen gaineko tasa argindar enpresei (%1,5) eta Telefonicari (%1,9), eta okupatzen dituen metro linealen araberakoa Enagasi.

9.
9. ORDENANTZA
ORDENANTZA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

B) Tarifak

I. epigrafea.–Zoruko aprobetxamendu bereziak.

A) Merkatu txikiko tasak urtero ordainduko direla ezarri da.

KONTZEPTUA

2015

Mahaiak, aulkiak eta beladoreak

Denboraldikoa: 20,60 euro/m²

Urte osokoa: 41,20 euro/m²

Merkatuak eta txosnak etab.

Denboraldiak:

–Urtean

–Eguna

412,00

6,18 euro/m

Fidantza: 300,00 euro.

1.3. Bestelako aprobetxamenduak.

KONTZEPTUA

2015

Aldamioak, garabiak, edukiontziak eta abar

0,10

Olanak

5,47

Kioskoak eta salmenta makinak

41,20

Saltokia nekazaritzako elikagaien ferian

20,60

Tabernetako barrak metro koadro/eguna

Taloen salmahaia

51,50

Txosnak

Lehen eguna

51,50

2. egunetik aurrera

30,90

Atrakzioak

Lehen eguna

51,50

2. egunetik aurrera

30,90

Minusbaliatuak salbuetsirik.

Fidantza: 150,00 euro.

Txoznak paratzeko baimena duten entitateek 300 euroko fidantza utziko dute udaletxean, ondasun publikoetan izaten ahal diren kalteei eta galerei aurre egiteko.

1.4. Instalazioak eremu publikora jotzen duten fatxadetan, unitate bakoitzeko urtean, 2015ean.

–Banku entitateen kutxazainak: 70,86 euro.

–Saltzeko makinak, eta bertze: 47,28 euro.

Lurzorua okupatzeko, Udaltzaingoaren jarraibideei segitu beharko zaie sarbideen arautzeaz eta pertsonen eremu publikoko trafikoaz den bezainbatean.

II. epigrafea.–Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

KONTZEPTUA

2015

Paraturiko biltontzi bakoitzeko (10.000 litro bitarte)

53,37

Paraturiko biltontzi bakoitzeko (10.000 litrotik gora)

108,06

Gasa banatzeko sare orokorrak paratu eta aprobetxatzea

5,47

Gainerako aprobetxamendua

0,10

Gasontziei dagokienez, aurreko tasak aplikatuko dira, m³/litroak erlazioari dagokionaren arabera.

IV. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko zenbateko haietatik beheitikoak badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

KONTZEPTUA

2015

Aldamioak

21,71

Hesiak

21,71

Bertzelako aprobetxamenduak

14,51

V. epigrafea.–Gainerako aprobetxamendua.

Kuota: 52,95, 2015. urtea.

10.
10. ORDENANTZA
ORDENANTZA FISKALA, JARDUERA SAILKATU ETA KALTEGABEAK BURUTU ETA JARDUERAK ESKUALDATZEKO LIZENTZIAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifak

I. epigrafea.–Saltokiak, bulegoak etab.

A) Jarduera espedientea behar dutenak.

KONTZEPTUA

2015

1. baremoa

12,69

2. baremoa

11,23

3. baremoa

9,53

4. baremoa

7,42

5. baremoa

5,63

6. baremoa

3,91

B) Jarduera espedientea behar ez dutenak. Aurreko zenbatekoak %50 merkeago.

II. epigrafea.–Industriak, lantegiak, biltegiak.

KONTZEPTUA

2015

Lehen 50 metroak

6,51

50etik 100 metrora

4,77

100dik 200 metrora

3,19

200dik 300 metrora

1,73

300dik aurrera

0,75

III. epigrafea.–Pertsonen arteko aldaketak, ordainduak diren kasuan. %50eko murrizketa.

Hobariak ekonomia sozialeko enpresei: %50.

IV. epigrafea.–Lehengo irekiera lizentzien egokitzapenak; egokitzapen aurrekontuaren %2,4.

Oharra.

I-IV. epigrafeetako tarifak aplikatzetik lortzen diren zenbatekoei erantsiko zaizkie lizentzia emateko txostenak prestatzeagatik NAMAINSA enpresak fakturatzen dituen kostuak.

Azken emaitza izanen da eskatzaileak ordaindu beharreko tasa.

11.
11. ORDENANTZA
ORDENANTZA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

A) Arauak.

B) Tarifak.

Plakaren prezioa: 52,00 euro (2015. urtea).

Prezioa aldatzen ahal da, baldin eta Udalari finkatutako zenbateko hori baino gehiago kostatzen bazaio.

C) B kasua. Pasabideko lizentzia.

KONTZEPTUA

2015

Ibilgailu bakoitzeko

6,00 euro urtean

Metro lineal bakoitzeko

12,00 euro urtean

D) Gutxieneko kuotak.

KONTZEPTUA

2015

Garaje pribatuendako gutxieneko kuota

25,00

Tailerrendako gutxieneko kuota

50,00

E) Lekua erreserbatzea.

KONTZEPTUA

2015

Euro/metroa:

6,00 euro/metro lineala

12.
12. ORDENANTZA
ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMATEAGATIK ETA HIRIGINTZAKO BESTE JARDUKETENGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifak

I. epigrafea.–Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa.

Espedienteak tramitatu eta ebazteko tasak plan bakoitzean hartutako lurzoruaren azaleraren arabera likidatuko dira, ondoko eskalaren arabera likidatu ere:

KONTZEPTUA

2015

5 hektarea bitarte

0,05

5etik 10 hektarea bitarteko soberakoa

0,05

10etik 25 hektarea bitarteko soberakoa

0,04

25etik 50 hektarea bitarteko soberakoa

0,04

50etik 100 hektarea bitarteko soberakoa

0,03

100 baino gehiagoko soberakoa

0,03

II. epigrafea.–Plan partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun azterlanak tramitatzea.

Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen %50 izanen dira.

III. epigrafea.–Antolamendurako planen aurrerapen edo aurreproiektuen tramitazioa.

Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen %25 izanen dira.

IV. epigrafea.–Birzatiketen eta banantzeen tramitazioa.

IV-A) Birzatiketa espediente bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak aprobetxamendu osoaren ondoriozko azalera edo bolumen eraikigarriaren arabera likidatuko dira, tarifa hauei jarraikiz:

KONTZEPTUA

2015

Jatorrizko finkatik banandutako m² bakoitzeko

0,10

IV-B) Birzatiketen aldaketak tramitatzea:

Aplikatzeko tarifak IV-A) epigrafean ezarritakoen %50 izanen dira.

IV-C) Hirigintzako lurzatiketak, landa finken banantze eta zatiketa tramitatu eta ebazteagatik ordaindu beharreko tasak:

KONTZEPTUA

2015

Jatorrizko finkatik banandutako m² bakoitzeko

0,05

V. epigrafea.–Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak tramitatzea.

Tasak proiektuaren kostuaren arabera likidatuko dira, eta karga tasa %1 izanen da.

VI. epigrafea.–Obra lizentziak eta finken itxiturak.

Obra lizentziaren tasa honako tarifa hauen arabera likidatuko da:

–Obra txikiak (lizentzia laburtua):

KONTZEPTUA

2015

6.010,12 euro bitarte

10,30

6.010,12tik gora: %0,8, obraren aurrekontuaren arabera, gehieneko zenbatekoa izanik obra handietarako tarte bakoitzean finkatutakoa.

–Obra handiak (obraren kostu egiazko eta efektiboaren arabera).

KONTZEPTUA

2015

120.202,42 euro bitarte

95,68

120.202,42tik 240.404,84 euro bitarte

160,62

240.44,84tik 601.012,10 euro bitarte

222,05

601.012,11 eurotik gora

287,04

–Finkak ixtearen eta 3. artikuluaren l), m), n) eta ñ) letretan ezarritako jarduketen tasa likidatuko da guztirako kostuaren arabera, haren %0,8 izanik karga-tasa.

–Tasa ordaintzetik salbuetsirik daude zorupean egindako jarduketak eta lurren mugimenduei dagozkienak, hartarako lizentzia eskaturik egiten direnak.

VII. epigrafea.–Fuel-olio biltontziak edo antzekoak paratzeko lizentzia.

Obra bat egiterakoan, fuel-olio biltontzi bat edo antzeko zerbait paratzen bada, aurrekontuaren arabera likidatzen diren tasei gehitu beharko zaizkie kopuru hauek:

KONTZEPTUA

2015

5.000 litro bitarteko biltontziak

106,31

5.001 litrotik 10.000 litrora bitarteko biltontziak

159,03

10.001 litrotik 15.000 litrora bitarteko biltontziak

211,15

15.000 litrotik goiti, soberako 1.000 litro bakoitzeko

10,14

VIII. epigrafea.–Arbolak botatzeko lizentziak.

Obra bat egiteko edo hirigintzako jarduketa bat garatzeko beharrezkoa bada arbolaren bat botatzea, tasei kopuru hauek gehitu beharko zaizkie:

KONTZEPTUA

2015

Bota beharreko jabetza publikoko arbola bakoitzeko

45,27

Bota beharreko jabetza pribatuko arbola bakoitzeko

15,17

IX. epigrafea.–Behin-behineko lizentziak.

Ezarritako tarifa arrunten halako biko zenbatekoa sortuko dute.

X. epigrafea.–Obrak prestatzeko behin-behineko baimenak.

Baimen bakoitzak sorraraziko duen tasa 16 euro/urtea da. Jakinarazpena aurreratzeko baimenengatik ez da ordaindu beharko. Kasu horietan, eskatuko da aldez aurretik ordaintzeko likidatutako tasak.

XI. epigrafea.–Lehen aldiz okupatzeko lizentziak.

KONTZEPTUA

2015

500 m² bitarte lehen aldiz okupatzeko

0,27

500etik 3.000 m²-ra bitarte

0,12

3.000 m²-tik goiti

0,10

XII. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak ondotik aipatzen diren gutxieneko zenbatekoetara iristen ez badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

KONTZEPTUA

2015

Plan partzialak edo bereziak tramitatzea

390,32

Plan Partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun azterlanak tramitatzea

195,86

Antolamendu planen aurrerapenak edo aurreproiektuak tramitatzea

96,60

Lurzatiketak (lurzati bakoitzeko)

45,70

Birzatiketak

390,37

Finketako itxiturak

35,63

Banantzeak: ondoriozko lurzati bakoitzeko

46,62

Oharra.

I. epigrafetik XII.era bitarteko tarifak aplikatzetik lortzen diren zenbatekoei erantsiko zaizkie NAMAINSA enpresak fakturatutako kostuak, lizentzia emateko txostenak prestatzen baititu enpresa horrek, bai eta hirigintzako aholkularitzaren kostuak ere.

Azken emaitza izanen da eskatzaileak ordaindu beharreko tasa.

13.
13. ORDENANTZA
ORDENANTZA FISKALA, ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

9. artikulua ondoan zehazten den bezala geratu da idatzirik:

9. artikulua. Zerga honen kuota izanen da zerga-oinarriari karga-tasa aplikaturik ateratzen dena. Karga-tasa %3,98 izanen da (2015). Gutxieneko kuota ezartzen da, 79,60 eurokoa.

14.
14. ORDENANTZA
ORDENANTZA FISKALA, HILERRIA ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifak

Eranskina, Hilerria erabiltzeko tasak arautzen
dituen ordenantza fiskalarena

1. epigrafea.–Ehorzketak, eta ehorzteko eskubideak.

KONTZEPTUA

2015

Horma-hilobiak alokatzeko eskubidea (10 urte)

398,01

Panteoiak eta hilobiak

40,00

Panteoiaren kontzesioa, 10 urte

797,00

Errauts-kutxategiak

76,00

Panteoian ehorzteko tasa

120,00

Horma-hilobian ehorzteko tasa

120,00

Lurpean ehorzteko tasa

120,00

2. epigrafea.–Hilotzak edo gorpuzkiak jada okupatuta dauden horma-hilobietan edo errauts-kutxategietan ehorztea. (Aplikazioa atzeraeragineko ondorioekin).

Hilotzak jada okupatuta dauden horma-hilobietan ehorzteko ematen diren lizentziak, edo gorpuzkiak jada beste gorpuzki batzuekin okupatutako errauts-kutxategietan ehorztekoak, kontzesio berritzat joko dira, eta honako murrizketa hauek aplikatuko dira 1. epigrafeetan aurreikusitako tarifetan.

Aurreko kontzesioa edo luzapena amaitzeko 5 urte edo gehiago falta badira, dagokion tarifaren %50 likidatuko da. Aurreko kontzesioa 5 urtetik beherako epean amaitzekoa bada, dagokion tarifaren %75 likidatuko da.

Prezio horiek behar den BEZa dute barnean.

15.
15. ORDENANTZA
ORDENANTZA FISKALA, UDAL HAURTZAINDEGIKO ZAINKETA ETA EGONALDI ZERBITZUEN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Proposamena: Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin sinatutako hitzarmenetik ateratzen diren tarifak aplikatzea.

16.
16. ORDENANTZA
ORDENANTZA, UDAL LUDOTEKA ZERBITZUA ERABILTZEKO
TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifak

A) Ludotekako laguntza.

Prezioa. Urte bakoitzean aplikatu beharreko tarifak honela xehatuko dira:

KONTZEPTUA

2015

Izena ematea astean saio baterako

25,00

Izena ematea astean bi saiotarako

47,00

Tarifak 3 euro murriztuko dira bi seme-alaba baino gehiago dituzten familiendako:

Kuota bereziak:

8tik 12 urtera bitarteko haurrendako, 5 euroko ordainketa ezarri da, baita txartel bat ere, sarbiderako.

18.
18. ORDENANTZA
ORDENANTZA FISKALA, LURREN BALIO IGOERAREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

2014koak mantenduko dira, legeak aurreikusten dituen gehienekoak baitira tasak.

19.
19. ORDENANTZA
ARAUA, UDALAREN LOKALAK ERABILTZEKO PREZIO
PUBLIKOEN GAINEKOA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz, arau honetan prezio publikoak ezarri dira, Udalak baimentzen dituen pertsona fisiko edo juridikoek, erakundeek eta entitateek udal instalazioak erabiltzeagatik aplikatzeko.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Udalak baimentzen dituen pertsona fisiko edo juridikoek, erakundeek eta entitateek erabilera publikoko udal instalazioak erabiltzea da.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Aipatu instalazioak erabiltzeko Udalaren baimena duten pertsona fisiko edo juridikoak.

Ordaindu beharra noiz sortzen den

4. artikulua. Baimena ematen denean sortzen da prezio publikoa ordaindu beharra; hura gutxienez ere 48 ordu lehenago egin beharko da. Kasu hauetan salbu:

4.1. Kirol instalazioak kirola egiteko erreserbatzeko, prezio publikoaren sorrarazpena hilabetea bukatutakoan eginen da.

4.2. Iortia Kultur Etxeko 1. sala erreserbatzean ikuskizun eszenikoetarako, sarrera kobratzen bada prezio publikoaren ordainketa deskontatuko da sustatzaileak txarteldegian lortzen duen diru-bilketatik.

4.3. Hitzarmenaren mendeko jarduerak hitzarmenaren arabera likidatuko dira.

5. artikulua. Baimena Udalbatzak erabilera publikoko udal lokalen erabilpenerako onetsitako arauen arabera emanen da.

6. artikulua. Egindako erreserbak deuseztatzeko eskaerak bakar-bakarrik onartuko dira arrazoiak modu sinesgarrian frogatzen badira; idatzita eginen da eskaria eta, betiere, ekitaldiaren data baino 15 egun lehenagotik, gutxienez; horrelakoetan, prezio publikoaren %50 itzuliko da.

Zerga-oinarria, tasa eta tarifak

7. artikulua. Zerga-oinarria egiten den eskari bakoitza edo egindako jarduera bakoitza da.

8. artikulua. Karga-tasa ordenantza honen eranskinean agertzen da.

9. artikulua. Altzariak eta lanabesak erabiltzeko tarifak eranskinean agertzen dira.

Salbuespenak

10. artikulua. Ezartzen diren prezioak ordaintzetik salbu daude ondoko jarduera hauek:

1. Udalak, bere erakunde autonomoek edo bere enpresa publikoek antolatzen dituztenak.

2. Foru Komunitateko Administrazioak edo bere menpeko erakunde autonomoek antolatzen dituzten jarduerak. Ez dira inola ere salbuetsiak izanen Altsasuko Udalaz besteko administrazio publikoek sustaturiko laguntza edo kudeaketa kontratuen esleipena duten enpresek antolatutako jarduerak.

3. Altsasuko lehen hezkuntzako ikastetxe publikoek edo beren instalazioak udal jarduera gauzatzeko doan uzten dituzten ikastetxeek antolatzen dituzten jarduerak.

4. Mankomunitateek antolatzen dituzten jarduerak, Udala horien kide bada, salbu eta Iortia Kultur Etxeko 1. salan egiten diren ikuskizun eszenikoak eta salbu eta Udalak zuzenean kudeatzen ez dituen kirol instalazioak (futbol zelaia, atletismo pista, Zelandi kiroldegia, Zelandi pilotalekua eta Burunda pilotalekua).

11. artikulua. Altsasuko irabazi asmorik gabeko entitate bat denean, udalez gaindiko antolaketa egitura duen beste entitate baten parte bada, soilik salbuetsiko dira Altsasurako ekimen edo programazio berariazko bateko jarduerak, eta inola ere ez entitateak antolatzen dituen jarduerak, udalez gaindiko esparruetako programetakoak direnean.

12. artikulua. Ez da inoiz ere salbuetsitzat joko instalazioen erabilera, egiaztatzen bada eskatzailea ez dela benetan jardueraren sustatzaile eta antolatzailea.

Tarifa bereziak

1. Irabazi asmorik gabeko entitateek, enpresari elkarteek edo fundazioek antolatzen dituzten jarduerek %50eko hobaria izanen dute Altsasun helbideraturik badaude.

2. Mankomunitateek %50eko hobaria izanen dute, Udala haien kide bada, Iortiako 1. salan egiten diren ikuskizunetarako.

Tarifen eranskina, Udalaren lokalen erabilera
arautzen duen ordenantzarena

1. Tarifak Gure-etxea

GURE ETXEA

2015EKO TARIFAK

2 ordu

4 ordu

8 ordu

Gela

10,00 euro

20,00 euro

30,00 euro

Gela (15 pertsona)

15,00 euro

25,00 euro

40,00 euro

Erakusketa aretoa

20,00 euro

30,00 euro

60,00 euro

Lagapena larunbat edo jaiegunetarako baimentzen denean, %30 igoko da prezioa. Jaieguntzat hartuko dira Altsasuko Udalak langileen lan egutegian hala ezarritakoak.

Salbuespenak.

a) Ordenantza honen 10. artikuluan ezarritakoez gain, Altsasun helbideraturiko gizarte eta kultur entitateek antolatzen dituzten bilera, lantegi, jardunaldi edo giskao jarduerak.

Tarifa bereziak.

a) Ordenantza honen 13. artikuluan ezarritakoez gain, Altsasuko auzo elkarteek antolatzen dituzten bilerek %25eko hobaria izanen dute.

2. Udaletxeko ekitaldi aretoa

Ezkontza zibilak 39 euro. Lagapena asteburu edo jaiegunetarako baimentzen denean. Jaieguntzat hartuko dira Altsasuko Udalak langileen lan egutegian hala ezarritakoak.

Gainerako egunetan 30 euro.

3. Iortia kultur etxeko tarifak

IORTIA 2015

3 ordu

5 ordu

10 ordu

1. aretoa (edukiera 299)

Agertokia

100,00 euro

150,00 euro

280,00 euro

Ekitaldi aretoa

150,00 euro

220,00 euro

420,00 euro

2. aretoa (edukiera 99)

80,00 euro

130,00 euro

260,00 euro

3. aretoa (edukiera)

60,00 euro

100,00 euro

180,00 euro

Prezio horien barrenean honako hau sartzen da:

–1. aretoa-agertokia: alokatutako eremua erabiltzea, berokuntza edo girotzea, urte sasoiaren arabera, laneko argiztatzea, oinarrizko garbiketa eta zentroko langileen laguntza.

–1-2-3 aretoa: alokatutako eremua erabiltzea, berokuntza edo girotzea, urte sasoiaren arabera, ikus-entzunezko ekipamenduak erabiltzea, oinarrizko garbiketa eta zentroko langileen laguntza.

Lagapena asteburu edo jaiegunetarako baimentzen denean, %30 igoko da prezioa. Jaieguntzat hartuko dira Altsasuko Udalak langileen lan egutegian hala ezarritakoak.

Agertokiko makineria (argia eta soinua) edo 35mm-ko proiektagailua erabiltzea beharrezkoa denean, tarifak %50 igoko dira, eta agertokiko teknikari baten laguntza izanen da.

Tarifa bereziak.

a) Ordenantza honen 13. artikuluan ezarri direnez gain, Altsasun finkaturiko gizarte eta kultur entitateek %50eko hobaria izanen dute berek antolatu eta sarrera kobratzen duten kultur jardueretan eta %30ekoa dohainik direnetan asteburu edo jaiegunetan. Era berean, %50eko hobaria izanen dute asteburu edo jaiegunetan antolatutako kultur jardueretarako.

* Zabalkunderako kultur jarduerak, sarrera kobratzen ez dutenak (mintzaldiak, proiekzioak, jardunaldiak, ikastaroak…).

Salbuespenak.

Ordenantza honen 10. artikuluan ezarri direnez gain, Altsasun finkaturiko kirol eta gizarte eta kultur entitateek antolatzen dituzten kultur jarduerek, baldin eta astelehenetik ostiralera bitarte gauzatzen badira, ezta Olaztiko eta Urdiaingo udalek antolatzen dituztenek ere.

4. Kirol-instalazioak

4.1. Kirol erabilera.

KONTZEPTUA

TARIFAK

Zelandi kiroldegia

Ordua/pista osoa

26,80

Ordua/modulua

9,30

Zelandi pilotalekua

Ordua argiarekin

9,30

Ordua argirik gabe

5,15

Burunda pilotalekua

Ordua argiarekin

13,40

Ordua argirik gabe

6,20

Garbitokiko gimnasioa/Mojak

Ordua

9,30

Futbol zelaia

Zelai osoa, argiarekin, orduko

38,20

Zelai osoa, argirik gabe, orduko

19,10

Zelaia (F-7), argiarekin, orduko

27,60

Zelaia (F-7), argirik gabe, orduko

13,80

Atletismoko pista

Zelandiko kirolgunean abonatutako pertsonak

Dohainik

Atletismoko pistak

1,65

Hilabeteko bonua atletismoko pistak

8,25

Urteko bonua atletismoko pistak

44,30

Argia piztua ez badago eta beharrezkoa bada, 10 pertsona, gutxienez, badaude piztuko da.

–Instalazioak alokatzeko tarifaren barruan ez dago kirol materiala uztea.

–Instalazioak aldagelak baditu, tarifaren barruan horiek erabiltzeko eskubidea egonen da.

–Megafonia edo markagailu elektronikoa erabili behar bada, 60 euroko fidantza kobratuko da megafoníia aparatuagatik eta 90 euro markagailu elektronikoa erabiltzeagatik.

Hobariak.

–Altsasun finkaturiko kirol (klub) eta kultur entitateei eta Udalarekin lankidetza hitzarmenak dituzten klubei %50eko beherapena eginen zaie beren entrenamendu eta ohiko jardueretan.

–Elkarren segidako egunetan egiten diren alokairuek %30eko hobaria izanen dute, instalazioa 20 ordu baino gehiago erabiltzen bada.

Salbuespenak.

Prezio publikoa ordaintzetik salbuetsirik egonen dira Altsasun helbideraturiko gizarte, kultur eta kirol entitateek eta Udalarekin hitzarmena duten klubek antolatzen dituzten kirol lehiaketa eta ikuskizunak, betiere egokitzen badira instalazioa erabiltzeko ordutegira.

4.2. Instalazioen erabilera kirolez kanpokoa edo berezia.

KONTZEPTUA

TARIFA

FIDANTZA

Zelandi kiroldegia

230,00

165,00

Burunda pilotalekua

Futbol zelaia

Gimn. Mojak

75,00

75,00

Ikuztegiko gimnasioa

Zelandi pilotalekua

Erabileraren gaineko ordenantzan adierazten den bezala, atal honetan sartzen dira kultura, gizarte, politika edo kirol arloko jarduera ez ohiko guztiak, Altsasuko Udalak interesekotzat jotzen baditu.

Salbuespenak.

Prezio publikoa ordaintzetik salbuetsirik egonen dira Altsasun helbideraturiko gizarte, kultur eta kirol entitateek antolatzen dituzten jarduerak, betiere egokitzen badira instalazioa erabiltzeko ordutegira.

Otorduak badira, jarduera izan beharko da herriko festen edo bestelako jaien barrenean.

–Erabilera kirolez kanpoko edo berezietarako aipatu fidantza pausatu beharko da.

(Tarifen barnean BEZa dago).

5. Intxostiapuntako gazteguneko tarifak

INTXOSTIAPUNTA

TARIFA, ORDUKO

Aretoak

7,00 euro

Erabilera anitzeko aretoa (bikoitza) pantaila duena

15,00 euro

Ziberra

18,00 euro

Sukaldea

-0,60 euro zerbitzua/adingabea eta/edo langabetua

-1,20 euro zerbitzua/lana duen pertsona

-4,00 euro, jaki bat prestatzea eramateko (6 pertsonako kopururaino)

–Instalazioak alokatzeko tarifaren barnean ez da sartzen materiala lagatzea, salbu eta erabilera anitzeko aretoan (bikoitza), haren barnean pantaila finko baten erabilera baitago.

Salbuespenak.

12tik 30era urteko gazteek antolaturiko erabilera guztiak.

20.
20. ORDENANTZA
ARAUA, KAMIOIENDAKO APARKALEKUA ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK FINKATZEKO ETA KONTZEPTU HORREN GAINEKO PREZIOAK EZARTZEKO

Kopurua: 264,00 euro urteko.

Aipatu prezioei dagokien BEZa gehituko zaie.

21.
21. ORDENANTZA
SARRERA, IZEN EMATE ETA/EDO MATRIKULEN PREZIO PUBLIKOAK, UDALAK ANTOLATZEN DITUEN KULTUR, KIROL EDO GIZARTE ARLOKO PROGRAMA ETA JARDUERETAN

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da arau honetako prezio publikoa.

Arau honen xedea da Udalak antolatzen dituen kultur, kirol edo gizarte arloko zerbitzuak edo jarduerak egitea.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Prezio publikoak galdatuko dira, Udalak urtean antolatzen dituen gizarte eta kultur ikastaro, ekitaldi edo jardueretan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten sarrera, matrikula edo antzeko beste edozein kontzeptu dela eta, prezio publikoak aplikatzeko beste arau batzuetan sartuta ez daudenean.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Zerbitzuen edo jardueren onura jasotzen duen pertsona fisiko edo juridikoa da prezio publikoaren subjektu pasiboa.

Prezio publikoaren sorrarazpena eta haren ordainketa

4. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharko da sarrera hartu edo izen ematea edo matrikula egitean.

5. artikulua. Ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta tokian eginen da diru-bilketa.

6. artikulua. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.

7. artikulua. Sarrerak ezin dira itzuli.

Tarifak

8. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira, edo egin behar diren jardueren ezaugarri bereziei jarraikiz kasuan-kasuan ezarriko dira.

I. epigrafea.–Kultur jarduerak.

ZINEMA ARETOA

AURRERATUA

(euroak)

TXARTELDEGIA

(euroak)

Familiarendako zinema

3,00

3,50

Gaurkotasuneko zinema-foruma

4,50

5,00

Ikusleen eguna (komertziala)

3,00

3,00

ZUZENEKO IKUSKIZUNAK

Familiarra

3,00-5,00

3,50-5,50

Gazte helduena (ikuskizun profesionala)

6,00-15,00

8,00-15,00

Ikuskizun amateurra

3,00-6,00

4,00-7,00

Musika eskolako kontzertuak, udal eskolen erakusketak

1,00

1,00

Tarifa bereziak.

1. Langabetuek eta/edo ikasleek %20 hobaria izanen dute zinema sarreretan.

2. Abonamenduak.

2.1. Abonuak zinemarako:

a) 8 abonu zinemarako = 30 euro (2 hilabetez, gehienez ere 2 txartel saioko).

b) 5 abonu zinemarako = 20 euro (hilabetez, gehienez ere 2 txartel saioko).

c) Abonua zinemarako, 3 filmetarako = 12 euro (hilabetez, besterenezina).

Funtzionamendua:

–Erosteko tokia: Kultur etxeko txarteldegia.

–Erabilera mugatua, 2 txartel saioko.

–Luzatu eta hilabetera iraungiko da. (Mugaeguna iraganik ez da erabili gabeko txartelen dirua itzuliko).

–Iruzurrez erabiltzeak txartela berehala kentzea ekarriko du.

2.2. Abonuak antzerkirako: hiruhilekoko programazioko helduendako 3 ikuskizun erosteagatik, 20 euro + zinemako sarrera.

2.3. Familiako abonua: hilabeteko programazioko 4 filme/antzerki erosteagatik, 9 euro + zinemako sarrera.

II. epigrafea.–Berdintasun gaineko jarduerak.

Prezioak per capita errentaren arabera ezartzen dira. Per capita errentaren kalkulua: Familia unitatearen diru-sarrerak (507+8810+8808+-706+-765 laukia) errenta aitorpenean, zati familia unitatea osatzen duten pertsona kopurua. Eskuratutako diru-sarrerengatik 4 tarte ezartzen dira:

T1 (1. tartea): < = 4.000 deskontua %40tik.

T2 (2. tartea): < 7.500 deskontua %20tik.

T3 (3. tartea): 7.500-15.000 deskonturik gabe.

T4 (4. tartea): >15.000 %25eko igoera.

Kuotak kalkulatzeko, orain arte egin diren programen prezio orduaren batez bestekoa hartu da oinarritzat, 0,65 euro ordua. Programa bakoitzaren kuotaren prezioa lortzen da prezio/ordua eta programaren ordu kopurua biderkatuz.

Prezio hau 3. tartearenaren adinakoa da (T3). 4. tarteak (T4) matrikula %25 garestitzen du. 2. tarteak (T2) matrikula %20 merkeagotzen du eta 1. tarteak (T1) %40.

Hobarietarako aukera izateko, gurasoen edo legezko tutorearen azken errenta aitorpenaren fotokopia aurkeztu beharko dute.

Dokumentazioa aurkezten ez bada, 4. tartean (T4) ezarritako zenbatekoa ordaindu beharko da.

A. Ludoteka

Eskolarik gabeko garaia (3-12 urte): programa berezien eskaintza: Dibertigarria-bateragarria 3-12 urte eta udan euskaraz.

1. Aste Saindua: 4 egun (jai egunen ondorekoak).

Ordutegia: 1. aukera: 8:30-13:30; 2. aukera: 11:00-13:30.

KUOTA

(euroak)

T1

%40 merkeago.

T2

%20 merkeago.

T3

(deskonturik gabe)

T4

(%25 garestiago)

1. aukera

7,80

10,40

13,00

16,25

2. aukera

3,90

5,20

6,50

8,13

2. Ekaina: 5-7 egun (eskola egutegiaren arabera; ekaineko azken egunak hartzen ditu, ikasturtea bukatu ondoren).

Ordutegia: 1. aukera: 8:30-13:30; 2. aukera: 11:00-13:30.

KUOTA

(euroak)

T1

(%40 merkeago)

T2

(%20 merkeago)

T3

(deskonturik gabe)

T4

(%25 garestiago)

1. aukera

12,00

16,00

20,00

25,00

2. aukera

6,00

8,00

10,00

12,50

3. Udan Euskaraz: uztailean eta abuztuan: uztail osoa eta abuztuan 2 txanda, 10 egunekoa bakoitza (astelehenetik ostiralera, jaiegun ez direnean).

Jendearendako orduak: 10:00-13:00; (3 ordu);

[monitoreak: 09:30-13:30 (4 ordu)].

KUOTA

(euroak)

T1

%40 merkeago

T2

%20 merkeago

T3

(deskonturik gabe)

T4

(%25 garestiago)

Uztaila

27,00

36,00

45,00

56,00

Abuztua
(txanda bakoitza)

12,00

16,00

20,00

25,00

4. Eguberriak: 9-11 egun (eskola egutegiaren arabera).

Ordutegia: 1. aukera: 8:30-13:30; 2. aukera: 11:00-13:30.

KUOTA

(euroak)

T1

%40 merkeago

T2

%20 merkeago

T3

(deskonturik gabe)

T4

(%25 garestiago)

1. aukera

21,60

28,80

36,00

45,00

2. aukera

10,80

14,40

18,00

22,50

B. Dibertigarria-bateragarria, ezgaitasunen bat duten gazteak

1. Aste Saindua: 4 egun (jai egunen ondorekoak).

Ordutegia: 17:00-20:00.

T1

%40 merkeago

T2

%20 merkeago

T3

(deskonturik gabe)

T4

(%25 garestiago)

Kuota euroak

7,80

10,40

13,00

16,25

2. Uztaila: Hilabete guztia (astelehenetik ostiralera, jaiegun ez direnean).

Ordutegia: 17:00-20:00. Egun batean Ur festa goxora joaten dira eta ordutegia aldatzen da.

T1

%40 merkeago

T2

%20 merkeago

T3

(deskonturik gabe)

T4

(%25 garestiago)

Kuota euroak

28,80

38,40

48,00

60,00

3. Eguberriak: 9-11 egun (eskola egutegiaren arabera).

Ordutegia: 17:00-20:00.

T1

%40 merkeago

T2

%20 merkeago

T3

(deskonturik gabe)

T4

(%25 garestiago)

Kuota euroak

19,80

26,40

33,00

41,25

22.
22. ORDENANTZA
ORDENANTZA, ALTSASUKO MENDIKO PISTEN ETA BIDEEN ERABILERA ARAUTZEN DUENA

Tarifen eranskina

1. epigrafea.–Ibilgailuen joan-etorria, jostetarako, turismorako edo ehiza aprobetxamenduetarako.

1.1. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribaturiko ibilgailuak, Altsasun erroldaturiko titular batenak direnak: 10,00 euro urteko.

1.2. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribaturiko ibilgailuak, Altsasun erroldaturik ez dagoen titular batenak direnak: 20,00 euro urteko.

1.3. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribatu gabeko ibilgailuak, Altsasun erroldaturiko titular batenak direnak: 20,00 euro urteko.

1.4. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribatu gabeko ibilgailuak, Altsasun erroldaturik ez dagoen titular batenak direnak: 50,00 euro urteko.

2. epigrafea.–Ibilgailuen joan-etorria, nekazaritzan, abeltzaintzan, oihangintzan edo oro har jarduera ekonomiko batean aritzeko, modu iraunkorrean, traktoreak barne.

2.1. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribaturiko ibilgailuak, Altsasun erroldaturiko titular batenak direnak, haren jarduera ekonomikoa ere Altsasun kokatuta badago (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Erregistroa): 10,00 euro urteko.

2.2. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribatu gabeko ibilgailuak: 20,00 euro urteko.

3. epigrafea.–Ibilgailu astunak.

3.1. Oihangintzako ustiapenetatik heldu den egurra garraiatzeko ibilgailu astunak, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribaturik egon ala ez: 30,00 euro urteko.

3.2. Eraikuntzako material, makineria astun, ondasun eta ekipoak daramatzaten ibilgailuen joan-etorria, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribaturik egon ala ez: 30,00 euro urteko.

3.3. Abeltzaintzako ustiategietara edo bestelako jarduera ekonomiko batera produktuak garraiatzeko ibilgailu astunen joan-etorria, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribaturik egon ala ez: 30,00 euro urteko.

4. epigrafea.–Ibilgailu astunak, ustiapen edo jarduera ekonomikoei lotuak.

4.1. Ustiapenaren edo jardueraren titularraren arabera nekazaritza, abeltzaintza, oihangintza eta eraikuntzako ustiapen eta jardueren horniduran eta oro har haietarako garraioan erabiltzen diren ibilgailuak: 30,00 euro urteko.

23.
23. ORDENANTZA
ORDENANTZA, ANIMALIAK JASOTZEA, ZAINTZEA ETA ELIKATZEA ARAUTZEN DUENA

Animalia abandonatuak edo, arduradunik gabe, bide publikoan dabiltzanak, udal zerbitzuek jasotzen badituzte, titularrek bereganatzen dituztenean tasa hauek ordaindu beharko dituzte:

–Animalia jaso eta udal zakurtegian uzteagatik: 24,00 euro.

–Zaindu eta elikatzeagatik (2. egunetik aurrera: 6,00 euro eguneko).

Altsasuko Udaltzaingoa arduratuko da, jabeari animalia jaso duela jakinarazteaz.

Iragarkiaren kodea: L1501576