34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIANGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CARCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

3. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena

2014ko abenduaren 31n, San Adriango, Azagrako, Andosillako eta Carcarko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak, 3/2014 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi du 3/2014 aldaketa 2014ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

San Adrianen, 2015eko otsailaren 9an.–Mankomunitateko burua, Rosa Ana Cigudosa Medrano.

Iragarkiaren kodea: L1502227