34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBEKO ETA ELGORRIAGAKO UDALEN BATASUNA

2015eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233 eta 236. artikuluetan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan eta aplikatzekoa den gainerako legedian ezarritakoa betetzeko, eta Batasunaren Batzar Delegatuak 2015eko otsailaren 2an eginiko osoko bilkuran erabakitakoari jarraikiz, honako hau

ERABAKI ZEN:

Lehendabizikoa.–Hasiera batean onestea Doneztebeko eta Elgorriagako Udalen Batasuneko 2015eko ekitaldiko plantilla organikoa, idazkari berberaz baliatzeko.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea entitate honetako Idazkaritzan, hamabortz egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren oholean iragarkia paratu ondoan, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276.3 artikuluari jarraikiz. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko epea iragandakoan, eta behin betiko onespenaren gaineko iragarkia argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan, plantillari buruzko espedientea Toki Administrazioko Departamentura igorriko delarik.

Donezteben, 2015eko otsailaren 4an.–Batasuneko burua, Miguel San Miguel Azpíroz.

Iragarkiaren kodea: L1502201