34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2015eko urtarrilaren 28an hartua, “Eguesko hilerria handitzeko proiektua” gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena, nahitaez desjabetzeko. Sustatzailea Eguesibarko Udala da.

Eguesko Kontzejuak emandako eskuordetza erabiliz Eguesibarko Udalak 2014ko ekainaren 5ean egindako osoko bilkuran hartutako Erabakiari jarraikiz, jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurrean egoteko epea bukatuta eta aurkeztutako alegazio bakarraren gainean ebatzita, Eguesibarko Udaleko Osoko Bilkurak, 2014ko azaroaren 6ko Erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zuen aipatutako proiektua.

Eguesibarko Udalak proiektu horrek ukitutako ondasunen eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzeko eskatu du, eta horretarako alegatu du ezinbestekoa dela Eguesko hilerria handitzeko obrak lehenbailehen egitea; izan ere, azkeneko urteotan Eguesko Kontzejuko biztanle kopurua nabarmen handitu denez, gero eta ehorzketa eskaera gehiago jasotzen dira.

Nafarroako Gobernuak, Eguesibarko Udalak agertu dituen arrazoiak ikusita, bidezkotzat jo du desjabetze horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, dagokion txosten juridikoa ikusita, balio justua pagatzeko behar adina kreditu atxiki dagoela egiaztatuta, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57 b) artikuluaren bidez aitortu zaizkion eskumenen arabera, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. “Eguesko hilerria handitzeko proiektua” gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea, nahitaez desjabetzeko, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Proiektua Eguesibarko Udalak sustatu du.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, argitalpenaren egunetik ondorioak izateko, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta horren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal dela, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aldez aurretiko errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Erabaki hau Eguesibarko Udalari jakinaraztea.

Iruñean, 2015eko urtarrilaren 28an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1501506