236. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

571/2015 EBAZPENA, azaroaren 11koa, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak emana, Uharteko saltokiak igande eta jaiegunetan ireki ahal izateko 2015eko egutegia aldatzen duena.

Turismoko eta Merkataritzako zuzendari nagusiak azaroaren 3an emandako 283/2014 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean merkataritzan aritzeko egun balioduntzat hartuko diren igandeak eta jaiegunak ezarri ziren 2015. urterako.

Uharteko Udalak 2015eko urriaren 14an eskatu zuen abenduaren 3a, Uharten merkataritza jarduera gauzatzeko jaiegun baimendutzat ezarritakoa, abenduaren 28arekin ordezteko.

Nafarroan Merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legearen 33.3. artikuluan eta Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 170/2015 Foru Dekretuan xedatuari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Saltokiak igande eta jaiegunetan ireki ahal izateko 2015eko egutegia aldatzea, eta horretarako, abenduaren 28a ezartzea Uharten merkataritza jarduera gauzatzen ahal den egun balioduntzat, abenduaren 3aren ordez.

2. Ebazpen hau Uharteko Udalari jakinaraztea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

4. Adieraztea ebazpen honek eta duela bide administratiboa amaitzen eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2015eko azaroaren 11n.–Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

Iragarkiaren kodea: F1515508