233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aurrekontua aldatzen duen 2015/19 espedientea. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2015eko azaroaren 4an egin zen osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2015eko aurrekontua aldatzen duen 2015/19 espedientea, kreditu bereziari buruzkoa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Altsasun, 2015eko azaroaren 9an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1515294