2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
6. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Hasierako onespena
Galarko Udalak, 2015eko urriaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2015eko aurrekontuan 6. aldaketa egiteko espedientea.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Getze Galarren, 2015eko urriaren 14an.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.
Iragarkiaren kodea: L1514010