2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
METAUTEN
Administrari-ofizialaren izendapena
Alkatetzaren 43 zenbakiko 2015eko urriaren 6ko ebazpenaren bidez, eta Metautengo Barrutiko Udalerako lanaldi erdiko administrari-ofiziala hautatzeko proben epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamenarekin bat, Amale Echeverría Larumbe administrari-ofizial izendatzen da, Metautengo Barrutiko Udalerako, hura baita, gainditu dutenen artean, puntuaziorik altuena erdietsi duen izangaia.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen udal organoari zuzendua, hilabetez, erabaki honen jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoari jarraikiz, bi hilabeteko epean, erabaki honen jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.
Metautenen, 2015eko urriaren 13an.–Alkate udalburua, Andrea Catala Andueza.
Iragarkiaren kodea: L1513998