148. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 968/2014 prozedura

Iruñean, 2015eko ekainaren 25ean.

Raquel M.ª Aguirre Larumbe andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) idazkaria. Honen bidez, aditzera ematen dut:

Adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 968/2014 familia-autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Rogerio Felizardo Silva jauna epatzen da, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradore bidez eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Rogerio Felizardo Silva jauna legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko ekainaren 25ean.–Idazkari judiziala, Raquel M.ª Aguirre Larumbe.

Iragarkiaren kodea: J1509765