148. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Enplegua sustatzeko laguntzen deialdia arautzen duten oinarriak, 2014ko urriaren 1etik 2015eko irailaren 30era  arte gauzaturiko kontratuentzat. Onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2015eko ekainaren 19an egin bilkuran, enplegua sustatzeko laguntzen deialdia arautzen duten oinarriak onetsi zituen, 2014ko urriaren 1etik 2015eko irailaren 30era arte gauzaturiko kontratuentzat. Eskabide eredua ere onetsi zuen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2015eko ekainaren 24an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

ERANSKINA

ENPLEGUA SUSTATZEKO KONTRATAZIORAKO TUTERAKO UDALAREN DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA

Oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

1. Oinarri arautzaile hauen xedea da enpleguaren egonkortasuna eta kontratazioa sustatzeko pizgarriak ezartzea, baita langabeen laneratzea ere, lanik gabe dauden langileen lan kontrataziorako diru-laguntzen bidez, 5. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen badituzte eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan inskribaturik badaude.

2. Oinarri hauek aipatzen dituzten kontratazioek 2014ko urriaren 1etik 2015eko irailaren 30era bitarte gauzatuak izan behar dute. Data horren ondotik gauzatzen direnak Udalak onesten duen hurrengo deialdian sartuko dira.

2. oinarria.–Finantzaketa.

1. Oinarri hauetan arautzen diren diru-laguntzen finantzaketa “Enplegua sortzeko diru-laguntzak” izeneko 47001 7213 kontu-sailaren kargura eginen da, indarra duen gastuen aurrekontuaren barnean. 50.000 euroko zenbatekoa izanen da.

2. Laguntzak aurrekontu-aplikazio horretan dagoen kreditu erabilgarriaren mugara artekoak izanen dira. Eskaerak Tuterako Udaleko Erregistro Orokorrean zein hurrenkeratan aurkezten diren, horren arabera ebatziko dira beti.

3. oinarria.–Laguntzen onuradunak.

Laguntzen onuradunak izan daitezke Tuteran kokaturik dauden enpresak, haien forma juridikoa edozein dela, betiere kontratatzen dituzten langabeak Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan inskribaturik badaude, Tuteran erroldaturik badaude ordenantza honen 5. artikuluan ezartzen den antzinatasunarekin, eta testu honetan ezartzen diren beharkizun eta baldintzak betetzen badituzte. Nahitaezko baldintza izanen da enpresak urte bat izatea funtzionatzen (jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta ematen den egunetik kontatuko da).

4. oinarria.–Onuradunen baldintzak eta betebeharrak.

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradunek ondotik ematen diren baldintza eta betebeharrak bete beharko dituzte, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Foru Lege Orokorraren 14. artikuluan xedatua ukatu gabe.

1.–Baldintzak:

a) Lan kontratua idatziz formalizatzea.

b) Laguntza emateko oinarria den jarduera egitea eta hura organo emailearen aitzinean egiaztatzea, eta orobat egiaztatzea baldintzak eta kontzesioa araberatu duten baldintzak betetzen direla.

Epe horretan, kontratatu den pertsonak enpresan baja ematen badu, baldintza berak betetzen dituen beste pertsona batek ordezkatu beharko du, baldintza beretan ordezkatu ere. Horretarako, hilabeteko epea izanen da bajaren dataz geroztik, eta zerbitzu kudeatzaileari horren berri eman beharko zaio gehienez ere 15 egunean kontratu berriaren dataz geroztik.

Baja laguntza emateko ebazpenaren aitzinetik gertatzen bada, bertan behera geldituko da aurkeztutako eskabiderako eskubidea.

c) Egiaztapen eta kontrol jarduketak onartzea emandako diru-laguntzarekin ikusteko duten kontuen gainean, eta eskatzen zaizkion argibide guztiak ematea.

d) Eginbehar fiskalak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak dituela frogatzea.

e) Tuterako Udalarekin inolako zorrik ez izatea ordaindu gabe.

f) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritako kasuetan, hartutako dirua itzultzea.

2.–Betebeharrak:

a) Diru-laguntza eskuratzen duen enpresa beharturik egonen da diruz lagundutako lan kontratuen gutieneko iraunaldia betetzera. Kontratu mugagabeen kasuan, bi urtekoa izanen da, kontratu mugagabea egiten den egunetik hasita.

b) Epe horretan, kontratatuak enpresan baja ematen badu, baldintza berak betetzen dituen beste pertsona batek ordezkatu beharko du, baldintza beretan ordezkatu ere. Horretarako, hilabeteko epea izanen da bajaren dataz geroztik, eta Industriako eta Enpleguko administrazio unitateari horren berri eman beharko zaio gehienez ere 15 egunean kontratu berriaren dataz geroztik. Baja laguntza emateko ebazpenaren aitzinetik gertatzen bada, bertan behera geldituko da aurkeztutako eskabiderako eskubidea.

5. oinarria.–Kontratatuen betebeharrak.

Kontratu mugagabea lortzen duten pertsonek, indarra duen legeriak ezartzen dituen baldintzez landa, honako hauek ere bete beharko dituzte:

a) Langabezian egon beharko dute, hau da, kontratazioaren aitzinetik Gizarte Segurantzaren inolako araubidetan izena eman gabe. Gainera, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan langabe gisa izen emanda egon beharko dute diru-laguntzaren xede den kontratazioaren aitzinetik.

b) Haien bizilekuari dagokionez, Tuteran erroldaturik egon beharko dute, gutienez ere laguntza eskaera abiarazten duen kontratazioaren aitzineko 6 hilabetean, eta horrela segitu kontratazioaren ondoko urtean, gutienez.

Hala ere, adierazi bezain aitzinetik erroldaturik egon gabe daudenak ere kontratatzen ahalko dira, baldin eta aurreko 10 urtean hala egon badira bi urteko epe etengabean; nolanahi ere, dagokien lan-kontratua sinatzen delarik erroldatu beharko dira eta horrela segitu arestian zehaztu den epean.

6. oinarria.–Bazterketak.

1. Honako hauek ezin izanen dira deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izan:

a) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluan aipatzen diren debekuetariko bat duten pertsona edo entitateak; horren balorazioa aipatu artikuluan aurreikusten den gisan eginen da.

b) Administrazio publikoak, sozietate publikoak eta haiei loturik edo haien mendean dauden entitateak.

2. Laguntza hauetatik kasu hauek salbuesten dira:

a) Izaera bereziko lan harremanak. Horiek Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 2.1 artikuluaren a), c), d), e), f), g), h) eta i) letretan aipatzen dira, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi baitzen.

b) Honako hauei eragiten dieten kontratazioak: enpresaburuen edo enpresetako zuzendaritza karguak dituztenen edo administrazio organoetako kide direnen ezkontideak, aurrekoak, ondorengoak eta ezkontza edo odol bidezko bigarren mailara bitarteko beste ahaideak, eta orobat haien gisakoak, izatezko bikoteen kasuan.

c) Kontratazioaren aitzineko urtean laguntza eskatzen duten sozietateetan partaidetzak dituzten edo izan dituzten pertsonei eragiten dieten kontratazioak.

d) Kontratazioaren aurreko 24 hilabetean enpresa berean kontratu mugagabe baten bidez zerbitzuak egin dituzten pertsonekin egiten diren kontratazioak.

e) Kontratazioaren aurreko 3 hilabetean enpresa berean edozein kontratu motaren bidez zerbitzuak egin dituzten pertsonekin egiten diren kontratazioak.

f) Kontratua egin baino sei hilabete lehenago lan-harreman mugagabea bien arteko adostasunez amaitu duten pertsonen kontratazioa.

g) Aldi baterako laneko enpresek egindako kontratazioak, kontratatua enpresa erabiltzaileen eskura jartzeko denean, bertan zerbitzu egin dezan.

h) Arau-hauste oso larrien ondorioz enplegu programen aplikazioaren onuretatik baztertu diren enpresak, Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 46. artikuluaren arabera (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia).

i) Eskaera aurkeztu aitzineko bi urtean, laneko arriskuen prebentzioaren arloan arau-hauste larri edo oso larriak egiteagatik zehatuak izan diren enpresak, Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 46. artikuluan aurreikusiari jarraikiz, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi baitzen.

j) Enpresak, diziplinazko arrazoiak edo arrazoi objektiboak direla-eta lan-kontratuak azkendu edo kaleratze kolektiboa egin eta horiek, epai judizial irmo baten bidez, bidegabe deklaratu direlarik, laguntza eskatu aitzineko 12 hilabetean.

7. oinarria.–Laguntzen metaketa, gehieneko zenbatekoa eta bateraezintasuna.

Diru-laguntzak, bakarrik zein beste diru-laguntza batzuk metatuta, ez du inoiz gaindituko lansarien kostu osoaren %100, gehi enplegu emailearen konturako karga sozialak.

Hori dela eta, diru-laguntzarako eskabidearekin batera konpromiso hau aurkeztu behar da: diruz laguntzen den kontratuaren indarraldian muga hori inoiz gainditzen bada horren berri emanen dela.

8. oinarria.–Diru-laguntza jaso dezaketen kontratuak eta zenbatekoak.

1. Ondotik ematen diren kontratuek diru-laguntza jasotzen ahalko dute, betiere haien bidez enpresaren plantilla osoa handitzen bada, kontratazio berria egin aurreko 6 hilabeteetakoarekin alderatuta, eta 2014ko urriaren 1etik 2015eko irailaren 30era bitarte gauzatu badira:

a) Kontratu mugagabeak (aldizkako finkoak kanpo): 2.000 euro.

b) Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onetsi zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 15.1 artikuluaren a) eta b) ataletan ezarritako kontratuak, gutxienez ere 12 hilabete irauten dutenak, salbu eta b) atal horretako kontratuak, sektoreko hitzarmenak horretarako aukera ematen ez badu, orduan gutxieneko iraupena hitzarmen horretan ezartzen dena izanen baita; betiere, 6 hilabete iraunen du gutxienez.

Plantilla osoa kontatzean ez dira kontuan hartuko bitarte baterako kontratua duten langileak.

Kontratu hauek gutienez urtebete irauten badute, 1000 euroko diru-laguntza izanen dute. Kontratuak gutienez ere sei hilabete irauten badu, 500 euroko diru-laguntza izanen dute.

c) Desgaitasuna dutenendako enplegua sustatzeko aldi baterako kontratuak, Hazkundea eta Enplegua Hobetzeari buruzko abenduaren 29ko 43/2006 Legearen lehen xedapen gehigarrian arautzen direnak: 750 euro.

Zenbateko horiek %20 handituko dira kontratatzen badira 30 urtetik beheitikoak, inoiz ere enplegurik eskuratu ez dutenak, edo iraupen luzeko langabetuak edo langabezian dauden 50 urtetik goitikoak. Ehuneko hauek ez dira elkarren artean metagarriak.

2. Lanaldi partzialeko kontratuetan, betiere lanaldi osoko langile baten lanaldiaren %50 irauten badute gutienez, arestian aipatu diren pizgarriak proportzionalki hainbanatuko dira laneko benetako denboraren arabera.

3. Laguntza jasoko dute unibertsitateko goi edo erdi mailako tituludun gazteen kontratazioek, langabezian badaude eta haien tituluak lau urte baino antzinatasuna handiagoa ez badu. Kontratazioa izan beharko dute hitzarmenean haien kategoriarako ezarria dagoen gutieneko soldataren gaineko zenbateko baterako. Zenbatekoa %25 handituko da aitzineko puntuetan ezarritako zenbatekoen gainetik, sinatzen den kontratu motaren arabera.

4. Laguntzak hartzen ahalko dituzte 30 urte baino gutiagoko gazte langabetuen kontratazioek, haien bizitokia Tuteran badute eta Tuterako Udalak egindako prestakuntza edo enplegu programa batean parte hartu badute (eskola-lantegia, enplegu-lantegia) kontratazioaren aitzineko hiru urtean. Ikasle edo partaide bakoitzak prestakuntza zer espezialitatetan hartu zuen, hartantxe eginen da beti kontratazioa. Bestela, egin beharreko lanak egiteko, kontratatzen den ikasleak hartutako ezagutzak eta prestakuntza beharko dira. Kontratu motaren arabera, diru-laguntza %25 handituko da.

5. Laguntza hauen muga 3 kontratazio izanen da enpresa edo pertsona autonomo bakoitzeko, dedikazio denbora edozein izanda ere.

Pertsona beraren kontratazioagatik diru-laguntza bakarra emanen da, eskaera enpresa edo pertsona autonomo desberdinek egiten badute ere.

9. oinarria.–Epea, instrukzioa, tramitazioa eta ebazpena.

1. Prozedura alde batek eskaturik hasiko da; hala, interesdunak Tuterako Udalera eskaera igorriko du eta entitate horretako erregistroan aurkeztuko da.

Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan ezarritako moduetako edozeinetan aurkezten ahalko da.

Diru-laguntzak emateko prozeduraren instrukzioa eta tramitazioa Industriako eta Enpleguko administrazio unitateari dagozkio eta ebazpena, berriz, Tokiko Gobernu Batzarrari.

Diru-laguntza emateko erabakiak amaiera emanen dio administrazio bideari eta zehaztuko ditu zenbatekoa, ordaintzeko modua eta hura eskuratzeko, eta segimendua eta justifikazioa egiteko eskatzen ahal diren gainerako inguruabarrak.

Aurkeztu eta hiru hilabeteko epearen barrenean ebatzi beharko dira eskaerak. Epe hori ebazpen espresik gabe iragaten bada, eskaera ezetsitzat jo beharko da.

2. Eskabideak aurkezteko epea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2015eko urriaren 31n bukatuko. Eskaera epez kanpo aurkeztuz gero ukatu eginen da diru-laguntza.

3. Deialdi honetako eskabideak eta eranskinak Udalaren web orrian eskura daude: www.tudela.es.

4. Eskabideak eredu normalizatuetan aurkeztu beharko dira, eskabide orriaren atzeko aldean agertzen diren agiriekin batera.

5. Tuterako Udalak aurkezten den eskaera behar bezala baloratu eta ebazteko behar dituen argibide osagarri guztiak eskatzen ahalko ditu.

6. Ukatzeko ebazpenaren aurka administrazio errekurtsoak eta jurisdikzionalak aurkezten ahalko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko II. kapituluan aurreikusi bezala.

10. oinarria.–Laguntza emateko prozedura.

Eskabideak aurkezten diren hurrenkera berean tramitatu eta ebatziko dira espedienteak, muga izanik urte bakoitzean aurrekontuan izendatua dagoen dirua.

Deialdi honetan ezarritako diru-laguntzak tramitatzeko, banakako ebaluazioaren araubidea erabiliko da. Emateko prozedura, berriz, bat etorriko da Enplegua sustatu beharrez enpresei laguntzak ematea arautzen duen Tuterako udal ordenantzaren aurreikuspenekin eta oinarri arautzaile hauetan ezarritakoarekin.

11. oinarria.–Diru-laguntza emateko ebazpenaren aldaketa.

Diru-laguntzak emateko kontuan izan diren baldintzak aldatzen badira, edo Estatuko edo atzerriko beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek ematen dituzten diru-laguntzak edo laguntzak batera lortzen badira, diru-laguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da.

12. oinarria.–Diru-laguntzak itzultzea.

1. Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 36. artikuluan eta ondokoetan ezarritako kasuetan, hartutako dirua itzuli beharko da, eta eskatuko da diru-laguntza ordaindu zenetik hura itzultzea bidezkoa dela erabakitzen den egunera arteko denborari dagokion berandutza korritua.

2. Diru-laguntzak itzultzeko prozeduraren arauak izanen dira Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen VI. tituluko administrazio prozeduren gaineko xedapen orokorrak eta Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorrean xedatzen dena.

13. oinarria.–“De minimis” araubidea.

Laguntza hauek “de minimis” araubideari jarraikiz emanen dira, Batzordeak abenduaren 18ko 1407/2013 (EE) Erregelamenduan ezarritako moduan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunaren 107 eta 108. artikuluak “de minimis” laguntzei buruz diotenari dagokionez, eta Batzordearen 2009/C16/01 Komunikazioan ezarri bezala. Komunikazio horretan Estatuko laguntzei aplikatzen ahal zaien Europar Batasuneko aldi baterako esparrua ezartzen da, gaur egungo krisi ekonomiko eta finantzarioaren garaian finantziazioa lortzen laguntzeko.

14. oinarria.–Publizitatea.

Diru-laguntzak jasotzen dituztenak behartuta daude behar bezala iragartzera diru-laguntzaren xede diren programa, jarduera, inbertsio edo jarduketak Tuterako Udalak finantzatu dituela.

Onuradunak jarduera hedatzeko hartuko dituen neurriek bat etorri beharko dute diruz lagundutako xedearekin, hala formari nola iraupenari dagokienez; horiek horrela, ondoko bideak hartzen ahal ditu hedapenak: Tuterako Udalaren erakundearen irudia txertatzea, edota jardueraren finantzaketa publikoa agerian uzten duten testuak paratzea, karteletan, material inprimatuetan, baliabide elektroniko eta ikus-entzunezkoetan edota komunikabideetan egindako aipamenetan.

15. oinarria.–Zehapen prozedura.

Dirua itzultzeko espedientearen tramitazioaren ondorioz sumatzen bada Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen IV. tituluan zehazten diren arau-hausteetako bat izan dela, foru lege berean ezarritako prozedurari jarraikiko zaio.

16. oinarria.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri hauetan arautu ez den orotan, Enplegua sustatu beharrez enpresei laguntzak ematea arautzen duen Tuterako udal ordenantzan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean xedatua aplikatuko da.

ERANSKINA

Enpresei laguntza emateko eskaera, enplegua sustatu beharrez

Eskaera egiten duen enpresaren edo entitatearen datuak:

Pertsona fisikoa edo pertsona juridikoa

IFK/AIZ/IFZ

Sozietatearen izena

Helbidea

Herria

PK

Probintzia

Legezko ordezkaria (deiturak eta izena)

NANa

Telefonoa

Faxa

Sakelakoa

Ordezkariaren datuak:

Izen-deiturak

NANa

Helbide elektronikoa

Sakelakoa

Laguntza zer langile kontratatzeagatik eskatzen den, harexen identifikazioa:

SEXUA G E

Izen-deiturak

NANa/AIZ

Jaioteguna

Adina

Nafarroako Enplegu Zerbitzuan inskribatu zen eguna

Bete beharreko lanpostua

Tuteran erroldatua

BAI EZ

Kontratu mota

Iraupen mugagabea

Lanaldi osoko kontratua

12 hilabetekoa, gutienez

Lanaldi partzialeko kontratua

Desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko aldi baterako kontratuak

Unibertsitateko tituludun gazteak

Tuterako eskola-lantegiko edo enplegu-lantegiko ikasle ohia

Kontratuaren hasierako data

Kontratuaren amaierako data

Lanaldia (astean zenbat ordu)

Dokumentazioa:

–Enpresari buruzkoa:

  • Pertsona edo enpresa eskatzailea identifikatzeko datuak.
  • Egindako kontratuaren kopia.
  • Erantzukizuneko aitorpena, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debekuetakoren bat ez duela adierazten duena.
  • Beste erakunde publiko edo pribatu batzuei xede bererako eskatutako diru-laguntzen zerrenda. Eskatutako diru kopurua, entitatea eta emandako diru kopurua zehaztu behar dira.
  • Erantzukizuneko aitorpena, edozein proiekturengatik azken hiru zerga ekitaldietan eman zaizkien de minimis laguntzen gainekoa.
  • Banku helbideratzeari buruzko datuen jatorrizko alea.
  • Enpresaren nortasun juridikoaren egiaztagiria.
  • Onuraduna pertsona fisikoa bada, NANa aurkeztu beharko du.
  • Enpresaren lan bizitzaren txostena, lantoki bakoitzerako eta kotizazio zenbaki bakoitzerako.
  • Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren alta agiria, Tuterako udalerrian.
  • Hauekiko zorren ordainketa eta gainerako betebeharrak eguneratuak dituela dioen ziurtagiria: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza, Nafarroako Foru Ogasuna, Tuterako Udala eta gainerako tributu administrazio eskudunak.

–Langileari buruzkoa:

  • NANaren kopia.
  • Lan bizitzaren kopia.
  • Langabeziako txartelaren kopia.
  • Erroldatzea.

Enpresaren kontu zenbakia:

Banketxea

Kontuaren datuak - 20 digitu

Entitatea

Bulegoa

KD

Kontua

Zigilua

..................(e)n, 20...(e)ko ............aren ......(e)an

Sinatua: ...................................

ENPRESEI LAGUNTZA EMATEKO ESKAERA, ENPLEGUA SUSTATU BEHARREZ

Erantzukizuneko aitorpenak

1.–Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluko betebeharren gaineko aitorpena.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko betebeharrei buruz ezarritakoari jarraituz, aditzera ematen dut ez nagoela sartuta artikulu horretan diru-laguntzaren onuradun izateko ezarritako ezein debekutan.

2.–Lortutako beste diru-laguntza batzuei buruzko aitorpena.

Eskatutako diru-laguntzari dagokionez, aditzera ematen dut:

Ez dudala eskuratu Estatuko edo atzerriko beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren diru-laguntzarik batere.

Estatuko edo atzerriko beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren diru-laguntza hauek eskuratu ditudala:

ENTITATEA

KONTZEPTUA

EMANDAKO KOPURUA

(Milaka eurotan)

3. “De minimis” araubideko diru-laguntzei dagokienez, aditzera ematen dut:

Ekitaldi fiskal honetan eta aurreko bietan ez dudala “de minimis” diru-laguntzarik jaso Estatuko edo nazioarteko administrazio edo erakunde publiko bakar batetik.

Aipatu epean (3 ekitaldi fiskal) honako “de minimis” diru-laguntza hauek jaso ditudala:

ENTITATEA

KONTZEPTUA

EMANDAKO KOPURUA

KONTZESIOAREN DATA

Behean sinatzen dudan honek ESKATZEN DUT eskaera honi dagokion deialdian onar nazazuela.

ADITZERA EMATEN DUT eskabidean dauden datuak egiazkoak direla eta deialdian eskatzen diren baldintzak biltzen ditudala. Hitz ematen dut deialdiko betebehar guztiak beteko ditudala eta eskabide honetan dauden datu guztiak agiri bidez frogatuko ditudala.

Tuteran, 201...(e)ko ..........aren .......(e)an
(Eskatzailearen sinadura)

Iragarkiaren kodea: L1509567