148. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Gobernu Batzarraren izendapena eta eskuordetza

Ribaforadako Udaleko alkate udalburuak uztailaren 1ean eman 116/2015 Ebazpenaren bidez, Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatu dira eta haren esku zenbait eskudantzia utzi dira. Hona hemen haren xedapen zatia:

“Lehenbizikoa.–Alkateaz gain, honako hauek ere izendatzea Tokiko Gobernu Batzarreko kide:

–Lehen alkateorde Tirso Calvo Zardoya.

–Bigarren alkateorde Noemí Beatriz Hernández Rodríguez.

–Rafael Eraso Salazar.

Bigarrena.–Kide anitzeko organoa denez gero, Gobernu Batzarraren esku uztea ondotik aipatzen diren eskudantziak, betiere honakoetan aurreikusitakoei jarraikiz: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikulua, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 226.1 artikulua, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen bigarren xedapen gehigarria eta haiekin bat datozen arauak. Hona hemen:

–Udal zerbitzu eta obrak zuzendu, ikuskatu eta sustatzea (TAOLen 21.1.d art.).

–Lan eskaintza publikoa osoko bilkuran onetsitako aurrekontuaren eta plantillaren arabera onestea; langileak hautatzeko proben eta lanpostuak betetzeko lehiaketen oinarriak onestea (TAOLen 21.1.g art.).

–Planeamendu orokorra garatzeko tresnen onespenak, betiere Osoko Bilkurak berariaz esleituak ez baditu, baita hirigintzaren kudeaketarako eta urbanizazio proiektuetako tresnen onespena ere (TAOLen 21.1.j art.).

–Agintariei desobeditzeagatik eginiko hutsak edo udal ordenantzen arau-hausteak zehatzea, bertze organo batzuen ahalmena denean salbu (TAOLen 21.1.n art.).

–Mota guztietako kontratazio eta kontzesioak, haien zenbatekoa aurrekontuko baliabide arrunten %10 baino gehiago ez bada, ezta, betiere, 6 milioi euro baino gehiago ere; haien artean urte anitzetakoak ere sartzen dira, lau urte baino gehiago iraun behar ez badute, betiere urteko guztien zenbateko metatuak aipatu portzentajea gainditzen ez badu, lehen ekitaldiko aurrekontuko baliabide arrunten gainean, ezta aipatu zenbatekoa ere.

Eskuordetza honetatik salbuetsiko dira ondoko tramiteak bakarrik eskatzen dituzten kontratuak: aplikatu beharreko aurrekontu legediaren arabera, kreditua aurretik erreserbatzea eta dagokion faktura aurkeztea. Horrez gain, 3.000 eurotik (BEZa kanpo) beherako kontratuak ere salbuetsiko dira, horietan faktura aurkezteko besterik ez baita eskatzen.

–Zerbitzuen eta obren proiektuak onestea, haien kontratazio edo kontzesiorako eskumena duenean eta aurrekontuan sartuta daudenean (TAOLen 21.1.o art.).

–Lizentziak ematea, alor horretako legeek Osoko Bilkurari berari ematen ez badiote eskumen hori (TAOLen 21.1.q art.).

Hirugarrena.–Ebazpena izendatuei banan-banan jakinaraztea, kargua onar dezaten. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea, Udaleko Kontu-hartzailetzara igortzea eta Osoko Bilkurari horren berri ematea, egiten duen lehen bilkuran.”

Ribaforadan, 2015eko uztailaren 2an.–Alkatea, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1509935