148. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena

Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen, 2015eko ekainaren 29an. Hona hemen haren testu osoa:

177/2015 Ebazpena, ekainaren 29koa, Oltza Zendeako Udaleko alkateak emana.

Ebazpen horren bidez udal honetako Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatu dira, eta Alkatetzari dagozkion hainbat eskudantzia Tokiko Gobernu Batzarraren esku utzi dira:

Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburu Moisés Garjón Villanuevak,

2015eko maiatzaren 24an udal hauteskundeak egin ondoren, udalbatza berria 2015eko ekainaren 13an eratu zen.

Oltza Zendeako Udalak, 2015eko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

“Lehenbizikoa: Oltza Zendeako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarra sortzea, kide hauek dituela: alkatea, batzarreko buru, eta zinegotziak, udalbatzako kideen legezko kopuruaren herena gehienez, alkateak berak izendatu eta bereiziak, legeek espresuki ezarritako eskudantziak jasoz, eta alde batera utzi gabe edozein udal organok egiten ahal dizkion eskuordetzeak.

Bigarrena: ezartzea Tokiko Gobernu Batzarraren bilkura arruntak hilean behin izanen direla gutxienez. Alkate udalburuak zehaztuko du, dekretu baten bidez, bilkura arruntak zein egun eta ordutan eginen diren. Bilkura bereziak eta presakoak alkateak halakotzat jotzen dituenean eginen dira.”

Alkate udalburu honek Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatuko ditu, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 52. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Interes publikoa dela bide eta Udaleko talde guztiek parte har dezaten haren gobernu lanetan, komenigarria da eskumen batzuk Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea.

Izendapen horiek eginik Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluari jarraikiz, eta Alkatetzaren ebazpen bakarraren xede izan daitezkeenez Tokiko Gobernu Batzarreko kide izateko izendapena eta Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 44. artikuluetan aipaturiko eskudantzien eskuordetzea,

EBATZI DUT:

Lehena: Udal honetako Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea zinegotzi hauek:

–Pedro M.ª Azparren Ocaña.

–José M.ª Cuende Vallejo.

–M.ª Reyes Latienda Martínez.

–Batzarburua: Moisés Garjón Villanueva (Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburua).

Bigarrena: Alkatetzaren eskudantzia hauek Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea:

–Lan eskaintza publikoa osoko bilkuran onetsitako aurrekontuaren eta plantillaren arabera onestea; langileak hautatzeko proben eta lanpostuak betetzeko lehiaketen oinarriak onestea.

–Planeamendu orokorra garatzeko tresnen onespenak, espresuki Osoko Bilkuraren eskuetan utzi ez direnean, baita hirigintza kudeatzeko tresnena eta urbanizazio proiektuena ere.

–Kontratazioaren arloan, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 1. zenbakian Alkatetzari esleitutako eskumenak, salbu eta kontratazio espedientearen tramitazioa behar ez duten kontratazioak edo kontzesioak, Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 73. artikuluan xedatutakoarekin bat.

–Ondareari buruzko legediari lotutako ondasun higiezinak eta eskubideak eskuratzearen arloan, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 1. zenbakian Alkatetzari esleitutako eskumenak, alde batera utzi gabe Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritakoa.

–Diru-laguntzak ematea, horren gaineko eskumena alkateari dagokionean.

Hirugarrena: eskuordetzak bere baitan biltzen ditu bai zuzendaritza eta kudeaketako ahalmenak, bai eta hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bitartez ebazteko ahalmena ere.

Laugarrena: edozein unetan, Alkatetza honek bereganatu egiten ahalko du, banan-banan, eskuordetutako eskumenen esparruko edozein gai, eta horren gaineko ebazpena eman.

Bosgarrena: eskuordetzen diren eskumenak gorabehera, Alkatetza honek erabaki dezake berari dagokion edozein gai, eskuordetzeko modukoa bada, Tokiko Gobernu Batzarrari helaraztea, gaiak aztertu eta Alkatetza honi aholkua eta laguntza emateko organoa den aldetik, eta gaiaren gaineko bozketa egitea.

Seigarrena: Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapenak, indarra izan dezan, izendaturiko zinegotzien onarpena behar du. Izendapena onartutzat joko da baldin eta hiru egun balioduneko epean, ebazpena jakinarazten denetik aitzina, izendaturiko zinegotziek alkateari ez badiote berariaz adierazten ez duela izendapena onartzen.

Zazpigarrena: eskumenak Tokiko Gobernu Batzarraren esku uzteak, indarra izan dezan, Batzar horren beraren onarpena behar du. Eskuordetza hori onartutzat joko da baldin eta hiru egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik, eskuordetza ematen dion organoari Tokiko Gobernu Batzarrak ez badio berariaz adierazten ezen ez duela eskuordetza onartzen. Orobat, espresuki onartzen ahalko da, ebazpen hau Tokiko Gobernu Batzarrari jakinarazteko bilkuran berean.

Zortzigarrena: ebazpen hau izendatuei jakinaraziko zaie, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki oholean argitaratuko da, orok jakin dezan.

Bederatzigarrena: ebazpen honetan aurreikusten ez den orotan Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legeak, Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduak eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak aginduko dute, arau horiek eskuordetze hauetarako ezartzen dituzten erregelen esparruan.

Hamargarrena: ebazpen honen berri ematea Udalbatzako Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkura arruntean.”

Aditzera ematen dut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dut erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.

3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Oltza Zendean, 2015eko uztailaren 1ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1509909