148. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Alkateordeen izendapena

Olaztiko Udaleko alkateak, 2013ko ekainaren 26ko 200/2013 Ebazpenaren bidez, Udaleko alkateordeak izendatu ditu.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.2 artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, eta kontuan hartuz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak onetsi duen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritakoa, alkateak libreki izendatzen ditu alkateordeak Tokiko Gobernu Batzordeko kideen artetik, eta, hori ez dagoenean, zinegotzien artetik.

Halaber, alkateordearen izaera galduko da, kargutik kentzeaz gain, hari idatziz berariaz uko egiten bazaio, edo Tokiko Gobernu Batzarreko kide izateari uzten zaionean. Eta, azkenik, alkateordeei dagokie alkatea ordezkatzea honek dituen eginkizun guztietan, betiere beren izendapen ordenari jarraituz, hura kanpoan denean, edo eritasun edo ezintasun bat duenean bere eginkizunetan aritzeko, bai eta alkatetzaren kargua hutsik dagoenean ere. Horretarako berariaz eskuordetu beharko ditu.

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Olaztiko Udaleko alkateorde izendatzea ondotik heldu direnak, hurrenkera honi jarraikiz:

–Lehen alkateordea: Patricia Fernández Ganuza.

–Bigarren alkateordea: Ibai Barandiaran Albiztur.

Alkateordeek Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan arautzen diren eginkizunak dituzte, bertan ezartzen baita: “Alkateordeei dagokie, halakoak diren aldetik, alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan, eri edo bere eskurantzetan aritzeko ezindurik dagoenean”.

Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, alegia, Patricia Fernández Ganuzari eta Ibai Barandiaran Albizturri.

Hirugarrena.–Osoko Bilkurari honen berri ematea, egiten duen lehenbiziko bilkuran.

Laugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta indarra ebazpen hau sinatu eta biharamunean hartuko duen.

Egintza honen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke:

1. Hautara eta hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, hura hartu zuen organoari berari zuzendua; edo bestela, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, egintza hau jakinarazi edo argitaratu eta hilabeteko epean.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, egintza hau argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko Auzien arloan dagokion epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusten diren kasuetan izan ezik, halakoetan Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian aurkeztuko baita.

Olaztin, 2015eko ekainaren 26an.–Alkatea, Gurutze Rodríguez Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L1509850