148. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

386/2015 EBAZPENA, uztailaren 22koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, irakaskuntzako erdi eta goi mailetarako 2014-2015 ikasturteko beka eta laguntzen deialdi orokorra behin betiko ebazten duena.

Gobernuak 2014ko irailaren 3an hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman zitzaion Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari 2014-2015 ikasturteko beken deialdi orokorra, 3.629.104,00 eurokoa, onesteko, unibertsitateko ikasketak eta derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitatez kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleentzat.

Maiatzaren 21eko 223/2015 Ebazpenaren bidez onetsia (2015eko 101. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 27koa). Maiatzaren 21eko 223/2015 Ebazpenaren bidez behin-behinekoz ebatzi zen deialdia, eta Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuak behar diren kudeaketak egin ditu beka eta laguntzen ordainketa aginduak emateko.

2015eko ekainaren 27an bukatu zitzaien epea interesdunei, behin-behineko ebazpena berrikusteko eskaera aurkez zezaten.

Aipatu deialdiaren 15.3, 15.4 eta 15.5 arauak betez, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuak behin betiko ebazpena proposatzen du, 2015eko uztailaren 2an bildu zen Beka Batzordeari kontsulta egin ondoren.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Erdi eta goi mailetako ikasketetarako 2014-2015 ikasturterako eman eta ukatutako beka eta laguntzak, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren maiatzaren 27ko 223/2015 Ebazpenaren bidez (2015eko 101. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 27koa) behin-behinekoz ebatzi zirenak, behin betikoak bihurtzea, betiere Beka Batzordeak 2015eko uztailaren 2an onartutako aldaketekin; horiek guztiak eman eta ukatutako beka eta laguntzen ebazpen honen I. eta II. eranskinetan sartu dira, hurrenez hurren; izan ere, aipatu behin-behineko ebazpenetan direnak aldatzen dituzte.

2. Eman eta ukatzen diren laguntzak, ebazpen honen I. eta II. eranskinetan ageri direnak, behin betikoak dira. Eranskinak ikusgai egonen dira honako bulego hauetako iragarki oholetan:

–Nafarroako Gobernuko Jendearendako Argibide Bulegoa, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña.

–Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Argibide eta Agiri Bulegoa; San Domingo kalea, z.g., Iruña.

–Herritarrentzako Laguntza Bulegoa. Foruen Plaza, 5, beheko solairua, Tutera.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari baimena ematea Ekonomia eta Ogasun Departamentuan behar diren kudeaketak egin ditzan eta onuradunei dagokien dirua ordaintzeko aginduak eman ditzan.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

6. Ebazpen hau Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Beka Bulegoari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari igortzea.

Iruñean, 2015eko uztailaren 22an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Iñigo Huarte Huarte.

Iragarkiaren kodea: F1510611.