148. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

1. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Hasierako onespena

Udal honek, 2015eko uztailaren 17an egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoa zuela, aurrekontua aldatzeko 1/2015 espedientea onetsi zuen 2015eko aurrekontu orokor eta bakarrean. Aldaketa horien zenbatekoa, guztira, 24.750,27 euro da.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta, nahi izanez gero, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Los Arcosen, 2015eko uztailaren 20an.–Alkate udalburua, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L1510555