148. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

2. poligonoko 271 eta 1278. lurzatien xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, 2015eko ekainaren 30ean egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen 2. poligonoko 271 eta 1278. lurzatien xehetasun azterlana, Sarriguren Constructora Promotora SLk sustatua (ESTDETALLE/2015/1 espedientea).

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.

TESTU ARAUEMAILEA

“4. Proposameneko lurzatien baldintzak.

Aldaketa proposameneko lurzatiek honako ezaugarri hauek dituzte, hemen interesekoak diren ondorioetarako:

–Beheko solairuek bizitegi erabilera dute.

–Eraikinaren eta eremu publikoaren arteko distantzia 9,00 metrokoa da.

Lurzatien araudi xehakatuan ezarri da eraikuntzaren gehieneko lerrokadura lurzatiaren eta eremu publikoaren arteko mugatik 9,00 metrora dagoen eraikinarena dela eta biltegia elementu eraikia dela. Horregatik beharrezkoa da eraikinaren beheko solairuan egitea, eta horrek hauxe dakar:

–Elkarren ondoan egotea bizitegi erabilera eta hondakin biltegiko erabilera.

–Espazio pribatibo batetik sartzea biltegian.

5. Proposatutako araudia.

Eraikuntzaren beheko solairuko gehieneko lerrokadura aldatzea, Mokarteko Plan Partzialeko U.1.3 eta U.2.1.1 lurzatien araudi xehakatuko fitxetan ezarrita baitago, helburu bakarra delarik betetzea Eraikuntzaren kode teknikoko HS 2 oinarrizko dokumentuan hondakinen bilketa eta ebakuazioari buruz ezarritakoa, horretarako gehieneko lerrokadura gisa ezarriz lurzatiaren eta kalearen arteko muga.

Aldaketa proposamen hau onetsita –aipatu den bezala, hirigintzako antolamendu xehakatuko izaera baitu–, planeamenduan unitate hau garatzeko ezarrita dauden gainerako baldintzei eusten zaie, eta ahalbidetu egiten da Eraikuntzaren kode teknikoaren bete beharreko arau bat betetzea, planeamendua onetsi ondokoa eta, beraz, aurreikusi gabekoa baita; bete beharreko arau horrek hobetu egiten ditu bai interes publikoa, hondakinak biltzeko irisgarritasunari eta erraztasunari dagokienez, bai eraikinean bizi direnen elkartearen interesa; izan ere, hondakin bilketako zerbitzuen interferentziek sortutako eragozpenak baztertu egiten ditu.

Uharten, 2015eko uztailaren 24an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

ERANSKINA

Agiri osagarriak.

Iragarkiaren kodea: L1510783