148. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

625/2015 EBAZPENA, uztailaren 20koa, Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiak emana, “Erripagaña” Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedientea onesten duena. Espedienteak Iruñeko H-2.3.1, H-2.3.2 eta H-2.3.3 lurzatiak ukitzen ditu, eta I. Banaketa eremuaren Konpentsazio Batzordeak sustatu du.

Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 8ko 413/2015 Ebazpenaren bidez, aipatu espedientea tramitatzen hasi zen. Ebazpen hori 2015eko 107. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 4an, eta hilabeterako ireki zen jendaurrean egoteko eta alegazioak egiteko epea.

Ezarritako epean, ez da alegaziorik aurkeztu.

Nafarroako Gobernuaren 2010eko maiatzaren 17ko Erabakiaren bidez (2010eko ekainaren 4ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala) onetsitako “Erripagaña” UPSeko aldaketak eremurako ezarritako hirigintza determinazio eta parametroak berreskuratzea du xede espedienteak, geroago, abuztuaren 17ko 954/2011 Ebazpenaren bidez aldatu baitziren. Hortaz, etxebizitza libreentzat eta prezio tasatukoentzat esleitutako eraikigarritasuna berriz banatzea proposatzen da, hasieran ezarritako aurreikuspenetara itzultzeko. Horretarako, lurzatien zatiketa aldatzen da: hiru lurzati izatetik (H-2.3.1, H-2.3.2 eta H-2.3.3) bi izatera (H-2.3.a eta H-2.3.b) igaroko da, beharrezkoa baita lurzatien banaketa eta etxebizitzen tipologia (librea eta PTE) bat etortzea etxebizitzak sustatu eta kalifikatzeko.

Aldaketa hori Udalez gaindiko Plan Sektorial baten antolaketa xehakaturako determinazioei dagokie, eta horren tramitazioa eta onespena Sustapen Departamentuari dagozkio, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 45.5 artikulua aplikatuz.

Ikusirik Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak egindako txostena, 2015eko uztailaren 15ekoa, eta Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Behin betiko onestea “Erripagaña” Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedientea. Horrexek Iruñeko H-2.3.1, H-2.3.2 eta H-2.3.3 lurzatiak ukitzen ditu, eta I. Banaketa eremuaren Konpentsazio Batzordeak sustatu du Adania Residencial SLren izenean.

2. H-2 unitate morfologikoari dagokion hirigintza fitxa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, ebazpen honi gehitu zaion eranskinean jaso baita.

3. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka interesdunek, administrazio publikoak ez badira, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Sustapeneko kontseilariari zuzendua, ebazpen hau argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Iruñeko Udalari, Iruñerriko Mankomunitateari eta sustatzaileari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko uztailaren 20an.–Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusia, José Antonio Marcén Zunzarren.

ERANSKINA

H-2 unitate morfologikoaren hirigintza fitxa (PDF).

Iragarkiaren kodea: F1510518