148. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

Udal Planeko (U.E.-2.1) determinazio xehakatuen aldaketa.
Behin betiko onespena

2015eko maiatzaren 18ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen Udal Planeko determinazio xehakatuen aldaketa, Ezkarozeko U.E.-2.1 unitatea aldatzeko, Susana Hualde Villanuevaren eta Jesús Eder Jimenezen eskariz. Aldaketa Rafael Aristu Alcelay arkitektoak prestatu du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan lege beraren 79.3 artikuluari buruz ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egon da hilabetean, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik (2015eko 99. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 25ekoa).

Ezkarozeko Udal Planeko aldaketa xehakatuaren dokumentua jendaurrean egoteko epea bukaturik, José Ignacio Roda Abaurreak aurkeztutako alegazioak azterturik eta 2015eko ekainaren 23ko txostenarekin bat, Ezkarozeko Udalak 2015eko ekainaren 29an egindako osoko bilkuran,

ERABAKI DA:

1. José Ignacio Roda Abaurreak aurkeztutako alegazioak ezestea, 2015eko ekainaren 23ko txostenarekin bat.

2. Behin betiko onestea Udal Planeko determinazio xehakatuen aldaketa, Ezkarozeko U.E.-2.1 unitatea aldatzeko, Susana Hualde Villanuevaren eta Jesús Eder Jimenezen eskariz. Aldaketa Rafael Aristu Alcelay arkitektoak prestatu du.

3. Erabaki hau eta onetsitako proiektuaren ale bat Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentuko Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren Zuzendaritza Nagusira igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.”

Ezkarozen, 2015eko ekainaren 30ean.–Alkate udalburua, Juan José Layana Barber.

UDAL PLAN OROKORREKO DETERMINAZIO XEHAKATUEN ALDAKETA PUNTUALA, UE-2.1 UNITATEAN

3. ordenantzan, etxebizitza atxikien arloan (Hirigintzako Araudiaren II. eranskinean ageri da), lurzatien itxiturei buruzko atala honela idatzita agertuko da:

Lurzatien itxiturak:

Lurzatien itxiturak trinkoak, mistoak edo arinak izan daitezke, Hirigintzako Araudi Orokorraren 111. artikuluaren arabera.

Itxitura trinkoak egiteko bertako harria erabiliko da eta 110 cm-ko garaiera izanen dute gehienez.

Itxitura mistoek alde trinko bat izanen dute, gehienez ere 60 cm-ko garaierakoa, bertako harriz egina. Oinarri horren gainean babes garden bat jarri ahalko da, halako moldez non itxituraren garaiera, guztira, 150 cm-koa izanen baita gehienez. Zati garden horretan burdina edo zura erabil daiteke.

Zilegi izanen da eremu publikoaren aldera ematen ez duten baratzeetako itxituren behealdea in situ hormigoiez, adreiluzko fabrikaz edo hormigoizko bloke luzituz egitea, eta zati gardena, berriz, alanbrezko sare batez soilik.

UE-2.1 unitatearen hirigintza fitxa, Hirigintzako Araudiaren III. eranskinean jasoa, honela idatzita agertuko da:

UE-2.1 EXEKUZIO UNITATEA

Identifikazioa.

Sektorea: SR-2.

Kokalekua: Hegoalde karrika, 31.

Unitatean sartutako jatorrizko lurzatiak: 2. poligonoa, 34. lurzatia.

(*) Izartxoaz markatutako lurzatiak sartzen dira baina ez osorik.

Baldintza orokorrak:

Lurzoru mota eta kategoria: hiri lurzoru finkatu gabea.

Unitatearen azalera: 1.327,00 m².

Aprobetxamendurako eskubidea duen azalera: 1.231,88 m².

Erabilera bereizgarria: bizitegi erabilera.

Antolamenduaren ondoriozko lurzoru pribatu guztiaren azalera osoa: 981,80 m².

Hirigintzako aprobetxamendua:

ERABILERA/TIPOLOGIA

AZALERA ERAIKIGARRIA

KOEFIZIENTEA

APROBETXAMENDUA

Etxebizitza (azalera eraikia)

818,00 m²

1

818,00 AU

Lurzatia

981,80 m²

0,1

98,18 AU

Aprobetxamendua

916,18 AU

Batez besteko aprobetxamendua

0,74 AU

Kudeatzeko baldintzak.

Jarduketa sistema: borondatezko birzatiketa.

Jarduketa sistema aplikatuz, kontuan hartuko dira Udalak eta 34. lurzatiaren jabeak 2011ko urtarrilaren 18an sinatutako hitzarmenean ageri diren baldintzak, hurrengo orrialdean jasoak.

Lanak egiteko epea: 12 urte.

Birzatiketa proiektuaren baldintzak: Udal Planaren aldaketako 9. kudeaketa planoan azaltzen den lurzatia oinarrizko lurzatia da; beraz, birzatiketa proiektuak 3 lurzatitan banatzen ahalko du, 3. ordenantzan (etxebizitza atxikiak) ezarritako baldintzak betez.

Urbanizazio proiektuaren baldintzak: hirigintzako araudiaren 63. artikuluan orokorrean ezarritakoak eta tramitatutako aldaketan ezarritakoak.

Forma baldintzak.

3. ordenantzan (etxebizitza atxikiak) orokorrean ezarritakoak eta unitaterako tramitatutako aldaketa xehakatuan ezarritakoak.

Gehieneko solairu kopurua: ES+BS+1.

Gehieneko garaiera: aldaketako 13. eta 14. planoen arabera (1. eta 2. aukerak).

Lerrokadurak: aldaketako 7. planoaren arabera.

Unitatea osatzen duten eraikinek bat etorri beharko dute lehenik egiten den etxebizitzaren ezaugarriekin, berdinak izan daitezen forjatuaren garaiera, teilatu-hegala, erlaitza, estalki mota eta itxiturak, horrela multzo osoa bateratua izan dadin.

Erabileraren baldintzak eta intentsitatea.

Erabileraren baldintzak 3. ordenantzan (etxebizitza atxikiak) eta aldaketako planoetan zehaztuta daude.

Unitatean 3 etxebizitza egiten ahalko dira gehienez.

Eremu publikoaren baldintzak.

Zeharbidera ematen duen aldea laga eta urbanizatu eginen da gutxienez ere 2 m-ko espaloia eginez; orobat, hegoaldeko bidearen ondoan eremu libre bat utziko da, berdegunea izan daitekeena, bertan hiri altzariren batzuk eta zuhaitz bat jarriz.

Baldintza estetikoak.

Lurzatien itxiturak trinkoak, mistoak edo arinak izan daitezke, Hirigintzako Araudi Orokorraren 111. artikuluaren arabera. Unitatearen esparrurako tramitatu den aldaketako 12. planoan azaltzen denarekin bat etorriko dira trazadura eta ezaugarriak.

Iragarkiaren kodea: L1509914