148. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

(20150484) Ebazpena: Tokiko Gobernu Batzarra

Berriozarko Udaleko alkate udalburuak honako ebazpen hau eman du 2015eko ekainaren 15ean (20150484):

“Udal hauteskundeak egin eta 2015eko ekainaren 13ko bilkuran udal berria eratuta, beharrezkoa da udal antolaketa berria ezartzea eta, bereziki, Tokiko Gobernu Batzarra osatzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 4.a) artikuluak udalari bere burua antolatzeko aitortzen dion ahalmena erabiliz.

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 20.1.b), 23. eta 126. artikuluek xedatutakoaren arabera, udalerri honetan derrigorrezkoa da Tokiko Gobernu Batzarra osatzea, 5.000 biztanle baino gehiago izateagatik.

Horregatik guztiagatik, Alkatetzak, aipatu legeriak emandako eskudantziak erabiliz eta Udal Erregelamendu Organikoan ezarritakoaren arabera, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Tokiko Gobernu Batzarra eratzea. Udal organo hori kide anitzekoa eta ebazpen emailea da. Honako kide hauek osatuko dute:

–Batzarburua: Raúl Maiza.

–Batzarkideak: Karmele Nadales, Alfonso Arnesto, Sagrario Ortigosa eta Patxi Unzué.

–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria Karmele Nadales izanen da.

Tokiko Gobernu Batzarrari eta zinegotzi-idazkariari laguntzeko organoa Udaleko idazkari José Ignacio Echeverría izanen da, eta haren eginkizunak Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 126.4.a), b) c) eta d) artikuluetan ezarritakoak izanen dira.

Bigarrena.–Tokiko Gobernu Batzarra bi astean behin bilduko da, txandakako asteazkenetan, 13:30ean, Alkatetza honek ondorio horretarako deialdia egin ondoren.

Hirugarrena.–Opor egunei dagokienez, alkateari ahalmena ematea Tokiko Gobernu Batzarraren bilkurak uztailean bertan behera uzteko eta zaindariaren bestekin, Aste Sainduarekin eta Eguberriekin batera gertatzen direnak aldatzeko, eta ahalmen bera ematea Tokiko Gobernu Batzarraren bilkura arruntak egin behar diren aste berean aitzinatzeko edo gibelatzeko, finkatutako eguna jaieguna bada edo zentzuzko beste arrazoi batzuk badaude.

Laugarrena.–Tokiko Gobernu Batzarrak, alkatearen lehendakaritzapean, modu kolegiatuan lan egiten du alkateari dagokion zuzendaritza politikoaren eginkizunean, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 127. artikuluan adierazten diren gobernu eta administrazio eginkizunak gauzatzen ditu, eta, Alkatetzak horretarako eskuordetuz gero, jarraian adierazi diren eskudantziak bere gain hartuko ditu: fakturak eta ordainketak onestea, 2.000 eurotik gorakoak badira, oporraldiarekin batera gertatzeagatik Tokiko Gobernu Batzarra biltzen ez den hiletan izan ezik, hil horietan eskumena ez baita inoren esku utziko.

Dirubilketa, tasa eta zergen arloko erreklamazioak eta berraztertze errekurtsoak ebaztea.

Udal ordenantzak urratzeagatiko zehapen espedienteak ebaztea.

Diziplina espedienteak ebaztea, funtzionarioek Udalbatzaren zerbitzura lan egiteari uztea eta langileak kaleratzea dakartenak izan ezik.

Planeamendu orokorra garatzeko tresnen onespenak, espresuki Osoko Bilkuraren eskuetan utzi ez direnean, baita hirigintza kudeatzeko tresnena eta urbanizazio proiektuena ere.

Urteko kontratazioak, haien zenbatekoa aurrekontuko baliabide arrunten %10 baino handiagoa ez denean, eta urte anitzeko kontratazioak, gastua lau ekitaldiri baino gehiagori aplikatzen ez zaienean eta urteko guztien arteko zenbatekoak aipatu portzentajea gainditzen ez badu. Dena dela, alkateak jarraituko du kontratatzeko eskumena izaten, balioetsitakoa 40.000 eurotik gorakoa ez denean, BEZa kanpo, laguntza eta hornidura kontratuetan, ezta 150.000 eurotik gorakoa ere, BEZa kanpo, obra kontratuetan.

Zerbitzuen eta obren proiektuak onestea, haien kontratatazio edo kontzesiorako eskumena duenean eta aurrekontuan sartuta daudenean.

Diru-laguntzetarako deialdiak onestea, Osoko Bilkuraren eskumena ez direnean.

Langileak hautatzeko probetarako eta lanpostu finkoak betetzeko deialdietarako oinarriak onestea.

Jabari pribatuko ondasunak kostu bidez erabiltzea, epea bost urtetik gorakoa ez bada eta zenbatekoa lehen ekitaldiko aurrekontuko baliabide arrunten %5etik gorakoa ere ez.

Ondasunak eta eskubideak eskuratzea, haien balioa aurrekontuko baliabide arrunten %10 baino gehiago ez bada, eta, betiere, 3 milioi euro baino gehiagokoa; orobat, ondasunak besterentzea kasu hauetan:

1. Balio historiko edo artistikoaren deklarazioa duten ondasun higiezin edo higigarriak badira, aurrekontuan aurreikusi gabe.

2. Aurrekontuan aurreikusita egonik, ondasunak eskuratzeko zehaztu diren portzentaje eta zenbatekoak gainditzen badituzte.

Laugarren atalean aipatu eskuordetzak Alkatetzak horri buruzko beste ebazpen bat ematen duenean ezeztatu edo aldatuko dira. Nolanahi ere, Alkatetzaren titulartasuna aldatze hutsez ezeztatuko dira.

Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea ukitutako zinegotziei, Osoko Bilkurari eta udal arlo guztiei, jakinaren gainean egon daitezen eta ondorioak izan ditzan; eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 38. artikuluan xedatuaren arabera.”

Berriozarren, 2015eko ekainaren 23an.–Alkate udalburua, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1509501