148. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Alkateordeen izendapena

Barañaingo Udaleko alkate udalburuak, 2015eko ekainaren 29an, ondotik osorik ematen den ebazpen hau eman zuen:

“Ekainaren 29ko 651/2015 Ebazpena, Barañaingo Udaleko alkate udalburuak emana, Barañaingo Udaleko alkateordeak izendatzen dituena.

Barañaingo Udaleko alkate udalburu Oihane Indakoetxea Barberíak,

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23. artikuluko zehaztapenek eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46.1 artikuluko zehaztapenek xedatzen dutela alkateordeek ordezkatuko dutela alkatea, betiere haien izendapenaren ordenaren araberako lehentasunez, eta alkateak askatasun osoz izendatu eta kenduko dituela alkateordeak, Tokiko Gobernu Batzarreko kideen artean aukeratuz.

Kontuan hartuta, Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 46.1 artikuluaren amaieraren arabera, alkateordeak izendatu eta kargutik kenduko direla alkatearen ebazpenaren bidez, Osoko Bilkurari horren berri emanda, lehen saioan eman ere; gainera, izendatuei banan-banan jakinarazi behar zaie eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu. Erregelamendu horren 52.4 artikuluak, Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena dela-eta, formalitate horiek egiteko agindu du.

Ikusirik, Alkatetzak ekainaren 29an eman 650/2015 Ebazpena, Barañaingo Udalaren Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatu zituena, eta kontuan hartuta, Alkatetzaren ekainaren 19ko 626/2015 Ebazpenaren bidez, José Ignacio López Zubicaray lehen alkateorde izendatu zela.

Ikusirik azaldu diren determinazioak eta Alkatetza honi legez ematen zaizkion eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Jarraian adierazi diren eta Tokiko Gobernu Batzarreko kideak diren zinegotziak Barañaingo Udaleko alkateorde izendatzea, kontuan hartuta José Ignacio López Zubicaray lehen alkateordea dela:

–Bigarren alkateordea: Consuelo de Goñi Desojo.

–Hirugarren alkateordea: Ainhoa Oyaga Azcon.

–Laugarren alkateordea: Roberto Ordóñez García.

–Bosgarren alkateordea: Jaione López Lapieza.

Bigarrena.–Izendatuei jakinaraztea ezen, alkatea ordezkatu behar denean, kanpoan edo gaixo dagoelako, haren eginkizunak hartzen dituen alkateordeak ezin izanen dituela baliogabetu alkatetza honek Toki Entitateen Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluari jarraikiz emandako eskuordetzak.

Laugarrena.–Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 46.1 artikuluari jarraikiz, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta izendatuei banan-banan jakinaraztea. Izendapen hauek ebazpen honen datatik aitzina hartuko dute indarra.

Bosgarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri emanen zaio kide anitzeko organo horren hurrengo bilkuran.”

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Barañainen, 2015eko ekainaren 30ean.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1509821