140. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

Ezkarozeko U.E 2.1 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua
eta horren hirigintza hitzarmena. Behin betiko onespena

Ezkarozeko Udalak, 2015eko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Ezkarozeko U.E 2.1 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Susana Hualde Villanuevak eta Melchor Hualde Villanuevak sustatua. Halaber, bilkura horretan behin betiko onetsi zen, Ezkarozeko U.E 2.1 unitateari dagokion hirigintza aprobetxamenduaren %10aren ordez eskudirua emateko, Susana eta Melchor Hualde Villanuevaren eta Ezkarozeko Udalaren artean sinatutako kudeaketako hirigintza hitzarmena.

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Ezkarozen, 2015eko ekainaren 30ean.–Alkate udalburua, Juan José Layana Barber.

Iragarkiaren kodea: L1510025