140. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

7., 8. eta 9. aldaketak 2015eko aurrekontuan
Behin betiko onespena

2015eko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 2an, aurrekontuan 7., 8. eta 9. aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

–Aurrekontuko 7/2015 aldaketa. Kreditu berezia:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 25.000 euro.

Finantzaketa: 8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 25.000 euro.

–Aurrekontuko 8/2015 aldaketa. Kreditu berezia:

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 10.000 euro.

Finantzaketa: 8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 10.000 euro.

–Aurrekontuko 9/2015 aldaketa. Kreditu berezia:

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 18.000 euro.

Finantzaketa: 8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 18.000 euro.

Cortesen, 2015eko uztailaren 3an.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1510043