140. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 21a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

IRUÑA

Ebazpenaren jakinarazpena

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan aurreikusitako jakinarazpena gauzatzea ezinezkoa izan baita, infraetxeetan eta beste zenbait egoeratan bizi diren pertsonei alokairuak ordaintzen laguntzeko diru-laguntzak emateari buruzko 2015-06-05eko RBI (4/BI) ebazpenaren gainean, ediktu honen bitartez betetzen da 30/1992 Legearen 59. artikuluan xedatutakoa.

Interesdunei jakitera ematen zaie Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorrean (Zapatería k. 40, 3.a) ager daitezkeela, 08:30etik 14:30era, iragarki hau BOEn argitaratu eta 15 egun balioduneko epean, ebazpenaren eduki osoa ezagutzeko. Aipatu epean agertu ezean, jakinarazpena burututzat joko da, ondorio guztietarako, epea amaitu eta hurrengo egunetik aitzina.

Iruñean, 2015eko uztailaren 2an.–Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko Zinegotzi Delegatua, Edurne Eguino Sasiain.

Iragarkiaren kodea: L1509985