140. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

ZARAGOZAKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 122/2014 prozedura arrunta

Raquel Cervero Pinilla andrea, Zaragozako Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Lorenzo Arnal Sese jaunak eskaturik, Multiservicios Escena SL enpresaren aurka, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 122/2014 prozedura arruntean, argitzeko autoa eman da 2015eko ekainaren 10ean. Autoaren eduki osoa alderdiaren eskura dago epaitegiko idazkaritzan. Haren aurka errekurtso hauek aurkezten ahal dira:

Auto honen aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri, argitutako ebazpenaren aurka jartzen ahal dena izan ezik.

Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Epaile magistratua. Idazkari judiziala.

Eta Multiservicios Escena SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako eta Zaragozako aldizkari ofizialetan argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.

Zaragozan, 2015eko ekainaren 11n.–Idazkari judiziala, Raquel Cervero Pinilla.

Iragarkiaren kodea: J1509432