140. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. Lan baldintzen funtsezko aldaketa, 136/2015

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: lan baldintzen funtsezko aldaketaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 136/2015 prozesuan ezespen partzialeko dekretua eman da 2015eko ekainaren 16an, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Inserco 2000 Sociedad Limitadari, Integración de Servicios en Reciclaje en Medio Ambiente Sociedad Limitadari eta Transportes Sangüesa Galindo Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berrikusteko errekurtsoa jar daitekeela hiru egun balioduneko epean.

Iruñean, 2015eko ekainaren 16an.–Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1509398