140. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 6979/2014 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, ebasketa-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

000115/2015 epaia. Iruñean, 2015eko apirilaren 22an.

Nik, Fermín Otamendi Zozaya jaunak, Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, ebasketa-falta bat dela eta, bideratzen ari den 0006979/2014 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira fiskal jauna eta, inplikatu gisa, Jacqueline Pilar Vallejo Romero. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau eman dut:

Epaitza.

Jacqueline Pilar Vallejo Romero absolbitu egiten dut hasiera batean leporatu zitzaion faltatik, eta kostuak ofizioz ordaintzea dekretatzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean. Audiencia Provincial de Navarra en el plazo de J desde su notificación.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Jacqueline Pilar Vallejo Romerori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 19an.–Idazkari judiziala, María Angeles Ruiz de la Cuesta Muñoz.

Iragarkiaren kodea: J1507752