140. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA

Ediktua. 652/2014 familia-prozedura

Iruñean, 2015eko maiatzaren 13an. Inmaculada Jurío Macaya andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan guraso-ahalaren gaineko 652/2014 familia-prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan epaia eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.

Eta Diego Rafael González Escalerasi legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 13an.–Idazkari judiziala, Inmaculada Jurío Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1507924