140. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Enkante publikoa. 693/2014 hipoteka-betearazpena

Iosune Ardanaz Domench andrea, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Andrea Leache López prokuradore andreak eskaturik, Caixabank SAren izenean eta hura ordezkatuz, José Martirena Bengoechea jaunaren eta Ana Genoveva Esain Nicuesa andrearen aurka bideratzen ari den 693/2014 hipoteka-betearazpenean, ondoko ondasuna enkante bidez besterentzea erabaki da:

–Etxebizitza edo duplexa, I. multzoko 2. ataritik sarbidea duena, gaur egun Imarkoaingo Kontzejua kaleko 20 D zenbakia, Noaingo jurisdikzioan. Lehenengo solairua eta bigarrena dauzka, eta 110,20 m²-ko azalera eraikia eta 92,85 m²-ko azalera erabilgarria bi solairuak hartuta. Agoizko 2. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 2.716. liburukia, 136. liburua, 107. orria, 5. inskripzioa, erregistroko 10.184. finka.

–22 zenbakidun aparkalekua, sotoko solairuan, I. multzoaren azpian dagoena, Noaingo jurisdikzioan, gaur egun Imarkoain Kontzejua kaleko 20 D; 17,50 m²-ko azalera erabilgarria dauka. Ondoan 10 zenbakidun trastelekua dauka, garaje plazaren atzealdean dagoena; 5,60 m²-ko azalera erabilgarria dauka. Agoizko 2. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 2.716. liburukia, 136. liburua, 7. orria, 1. inskripzioa, 10.056. finka.

–6 zenbakidun aparkalekua, sotoko solairuan, I. multzoaren azpian dagoena, gaur egun Imarkoain Kontzejua kaleko 20 D, Noaingo jurisdikzioan; 15,40 m²-ko azalera erabilgarria dauka. Agoizko Jabetza Erregistroan inskribatua: 2.712. liburukia, 134. liburua, 216. orria, 1. inskripzioa, 10.024. finka.

Balorazioa, enkantearen ondorioetarako:

–10.184. finka: 239.000,00 euro.

–10.056. finka: 13.400,00 euro.

–10.024. finka: 9.600,00 euro.

Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: 2015eko uztailaren 29an, 11:30ean, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegian.

Enkantearen baldintza eta zehaztasun guztiak jasotzen dituen ediktu osoa bulego judizial honen iragarki oholean ikus daiteke.

PZLaren 668. artikuluarekin bat, aditzera ematen da enkantea Justizia Ministerioaren menpeko enkante judizial eta elektronikoen atarian iragarri dela, eta interesdunek datuen kontsulta zehatzagoa egin dezaketela espedientean, epaitegiko idazkaritzan eskura baitute.

Higiezinaren edukitza egoera: higiezina betearazpenpekoa okupatzen ari da, baita harekin erabilera partekatzen dutenak ere.

Eta jasota gera dadin, honako hau egin dut.

Agoitzen, 2015eko ekainaren 10ean.–Idazkari judiziala, Iosune Ardanaz Domench.

Iragarkiaren kodea: J1509470