140. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

238/2015 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, “Creanavarra” diseinuko goi mailako ikastetxe pribatu baimenduak proposatutako aukerako irakasgaiak onesten dituena.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan diseinuko goi mailako graduko arte ikasketentzat ezarritako oinarrizko edukia arautzen du maiatzaren 14ko 633/2010 Errege Dekretuak. Edukien helburua ikasleen prestakuntza eguneratu, osatu edo handitzea duten aukerako irakasgaiak ezartzen ahalko direla xedatzen du 7.1.c artikuluan.

Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 5eko 30/2013 Foru Aginduak Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruan ezartzen ditu diseinuko goi mailako ikasketen plana eta antolamendua Nafarroako Foru Komunitatean. Diseinuko goi mailako ikasketak, espezialitate guztietan, osatzen dituzten lau ikasmailetako bakoitzerako ikasketa planean ezartzen diren 240 ECTS kredituetatik, 24 aukerako irakasgaiei dagozkiela xedatzen du 3.2.c artikuluan.

Foru agindu horren 3.3 artikuluak ezartzen duenez, ikastetxeek beraiek prestatuko dute beren aukerako irakasgaiak eskaintzeko proposamena, Hezkuntza Departamentuak horren gainean ematen dituen jarraibideen arabera.

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 4/2015 Ebazpenak Diseinuko Goi mailako Eskoletako aukerako irakasgaiak prestatzeko prozedura arautzen duten jarraibideak onesten ditu, baita irakaskuntza horiek, behar bezala baimenduta, Nafarroako Foru Komunitatean ematen dituzten ikastetxe pribatuetakoak ere.

Ikusi egin da Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalaren txostena, Creanavarra diseinuko goi mailako ikastetxe pribatu baimenduak aurkeztutako aukerako irakasgaiei buruzkoa, baita Hezkuntzako Ikuskapenaren txostena ere, haien aldekoa.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Aukerako irakasgaien zerrenda onestea ebazpen honi gehitutako eranskinean ageri diren espezialitateetako ikasmaila bakoitzean.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskina honako hauei igortzea, behar dituzten ondorioak izan ditzaten: Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Unibertsitateen, Kalitatearen eta Prestakuntzaren Zerbitzura, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalera eta “Creanavarra” diseinuko goi mailako ikastetxe pribatu baimendura.

4. Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2015eko ekainaren 9an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

ERANSKINA

Diseinu Grafikoa

1.–3D inprimatzeko: 6 kreditu.

2.–Brading-a: 6 kreditu.

3.–CGI argazkigintza digitalari aplikatua: 6 kreditu.

4.–Instalazio iraungikorrak: 6 kreditu.

5.–Inprimaketa prozesuak: 6 kreditu.

6.–Publizitate soinua: 6 kreditu.

Barne-diseinua

1.–Argiztatze proiektuak: 6 kreditu.

2.–Kalkulu estrukturalaren hastapenak: 6 kreditu.

3.–Paisajismoa eta espazio publiko eta pribatuen diseinua: 6 kreditu.

4.–Prozesu gehigarriak: 6 kreditu.

5.–Arkitektura iragankorra eta erakustokietakoa: 6 kreditu.

6.–Altzarien lantegia: 6 kreditu.

Moda-diseinua

1.–Txantiloi gaineko esperimentazioa: 6 kreditu.

2.–Ehunen manipulazioa: 6 kreditu.

3.–Moda eta kontzeptua: 6 kreditu.

4.–Diseinu sortzailea, estanpazio digitalen diseinuari aplikatua:
6 kreditu.

5.–Kolore joerak, moda diseinuari aplikatuak: 6 kreditu.

6.–Moda albuma: 6 kreditu.

Produktuaren diseinua

1.–Pieza plastikoen diseinua: 6 kreditu.

2.–Interakzioaren diseinua: 6 kreditu.

3.–Merkatuteknia: 6 kreditu.

4.–Prozesu gehigarriak: 6 kreditu.

5.–Diseinuaren oinarriak: 6 kreditu.

6.–Zerbitzuen diseinua: 6 kreditu.

Iragarkiaren kodea: F1508910