140. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Aldaketa xehakatua Udal Planean. Hasierako onespena

Puiuko Udalak, 2015eko maiatzaren 20ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasieran onestea Puiuko Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko antolamendu xehakatuko aldaketa, 33.3 artikuluari buruzkoa dena eta Javier M. Sánchez Otazuk sustatu duena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan 79.3 artikuluari dagokionez aurreikusitakoari jarraikiz, agindu da argitara eman dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan, jendaurrean hilabetez egon dadin. Epe horretan espedientea ikusgai egonen da Udalaren Idazkaritzan eta bidezkoak juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Puiun, 2015eko uztailaren 2an.–Alkate udalburua, Miren Nekane Salaberria Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L1510026