140. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 25ekoa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako errepideko bidaiari-garraioaren sektorerako hitzarmen kolektiboaren testua erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Nafarroako errepideko bidaiari-garraioaren lan hitzarmen kolektiboaren testua (kode zk.: 31007505011981) aztertu da. Erregistro honetan 2015eko martxoaren 5ean sartu zen eta ugazaben ordezkariek eta sindikatuen ordezkari batzuek (UGTk eta CCOOk) 2015eko otsailaren 17an izenpetu zuten, eta 2015eko maiatzaren 20an zuzendu, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen martxoaren 24ko 5/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Ebazpen hau Negoziazio Batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 25ean.–Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO “ERREPIDEKO BIDAIARI-GARRAIOA” SEKTORERAKO LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN TESTUA

1. artikulua. Eremua.

Hitzarmen kolektibo honen xedapenek Nafarroan Errepideko bidaiari-garraioan ari diren enpresa guztiak behartzen dituzte, baita egoitza beste toki batean izan arren Nafarroan establezimenduak dituztenak ere, haiei atxikiak diren eta zerbitzuak Nafarroan egin dituzten langileei dagokienez.

2. artikulua. Iraupena.

Hitzarmen Kolektibo honen indarraldia sei urtekoa izanen da, 2012ko urtarrilaren 1etik 2017ko abenduaren 31ra arte.

Hitzarmena iraungi baino hiru hilabete lehenago, gutxienez ere, egin beharko da haren salaketa, horren idazkia bide sinesgarri batetik igorrita.

Legearen araberako ondorio guztietarako, hitzarmen hau 2017ko abenduaren 31n salatutzat jotzen dute alderdiek.

Langileen Estatutuaren 86.3 artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako, hasierako indarraldia bukaturik, gehienez ere hiru urteko aurreraeragina ezartzen da, 2020ko abenduaren 31 arte, non ez den beste hitzarmen bat sinatzen egun hori baino lehen.

3. artikulua. Lanaldia eta malgutasuna.

3.1. Lanaldiaren araubide orokorra.

Lanaldia 40 ordukoa izanen da astean, eta 1.778 lanordukoa urtean 2015erako eta 2016rako. 2017. urterako, benetako lanaldia 40 ordukoa izanen da astean, eta 1.770 ordukoa urtean; urteko lanaldi hori aurreraeraginaren aldian ere aplikatuko da.

Bai 2015ean, bai 2016an, langileek sei lanegun izanen dituzte jai hartzeko. 2017. urtean eta aurreraeraginaren aldian, halakorik bada, langileek zazpi lanegun izanen dituzte jai hartzeko.

Aipatu diren jai hartzeko lanegunak oporrekin batera hartuko dira, enpresaren eta langileen arteko bestelako akordiorik izan ezean.

Jai hartzeko lanegun horiek ez dute inoiz lehen aipatu urteko benetako lanaldia gutxituko edo murriztuko.

Hitzarmen honen indarraldian, 1561/95 Errege Dekretuak aipatzen duen lanaldi luzatzea, astean 12 ordukoa izanen da gehienez, 8. artikuluko 3. puntuan eta azken tartean aurreikusitakoa izan ezik.

Hori guztia, hitzarmen honetan lanaldiaren banaketa irregularrari eta malgutasunari buruz jasotzen diren xedapenak galarazi gabe.

3.2. Lanaldi zatiketak.

Langile mugikorren lanaldia ezin izanen da egunean bitan baino gehiago zatitu, gehienez ere 5 ordu direla zati batetik bestera. Hala eta guztiz ere, enpresaren ordezkariek eta hauteskunde sindikaletan hautatutako langileen ordezkariek beste formula bat ezartzea erabakitzen ahalko dute lanaldia zatitzeko; akordio hori hitzarmenari erantsitako akta ereduan azalduko da, eta dagokion Batzorde Paritarioan erregistratuko. Erabaki horiek hitzarmenak bezainbeste iraunen dute, gehienez ere. Langileen eta enpresen ordezkarien artean lortzen ahal diren akordio berriek ondoriorik gabe utziko dituzte aurrekoak.

Langileari dagokion enpresaren lantokia zein herritan dagoen, hartatik kanpora ez da zatituko lanaldia.

Egin litekeen lanaldi zatiketaren barnean bazkalorduak sartuko lirateke.

3.3. Langile mugikorren lanaldiaren banaketa irregularra.

Enpresako ordezkaritzaren eta hauteskunde sindikaletan aukeratutako langileen ordezkaritzaren artean lanaldia banatzeko beste araubide irregular bat adostu ezean, honako araubide hau ezartzen da lanaldiaren banaketa irregularrerako:

1. Enpresek gehienez ere sei asteko eperako ezartzen ahalko dute lanaldiaren banaketa irregularra. Epe bakoitzaren hasieran, eta hogeita lau ordu lehenago gutxienez ere, enpresak haren iraupenaren berri emanen dio langileari; betiere, sei asterako gehienez ere, lehen aipatu bezala. Epe bakoitza bukatzean, egin dituen orduen kontua emanen dio enpresako zuzendaritzak langile bakoitzari, baita urtean zenbat dituen eginak ere.

2. Sei asteko epe bakoitzean, edo txikiagoan txikiagoa bada, langile bakoitzaren asteko batez besteko lanaldia ez da 48 ordutik gorakoa izanen.

3. Aipatu epeko aste bakoitzean lanaldia ez da 60 ordutik gorakoa izanen; betiere, gidatze denborari buruz indarra duten legezko xedapenak bete beharko dira.

4. Epe bateko batez bestekoa 48 lanordutik gorakoa bada (hau da, sei asteko epean guztira 288 ordu baino gehiago izan badira, edo horren proportziozko zatia epe txikiagoetan), gehiegizko orduak aparteko ordutzat joko dira.

5. Betiere, lanaldiaren banaketa irregularrak hitzarmenaren araberako urteko lanaldia, lanaldien arteko atsedenaldiak eta, zein den kasua, gidatze eta atseden denborei buruz indarra duten xedapenak errespetatuko ditu.

6. Lanaldi banaketa irregularraren kasuetan, hitzarmenaren urteko lanaldiaren arabera 240 eta 288 arteko aldea (aparteko ordutzat joko ez dena), edo zati proportzionala epe txikiagoen kasuetan, atsedenaldiekin konpentsatzeko, hurrengo araubide hau ezartzen da, enpresetan edo enpresaren eta langilearen artean besterik adostu ezean aplikatuko dena:

a) Ordu bakoitzak ordubeteko konpentsazioa izanen du.

b) Antolaketaren beharrak kontuan izanda, enpresak erabakiko du noiz hartu kasu bakoitzeko orduen erdiak, indarra duen legeria aplikagarriaren ondoriozkoak beste mugarik gabe.

c) Enpresak erabakiko du gainerako beste erdiak noiz hartu, muga hauekin:

i. Enpresak adieraziko du zein egun, osorik; ahal dela, asteko atsedenaldiari loturik. Ordu zatikien kasuan, gorantza biribilduko da ordu kopurua laukoa edo handiagoa bada, eta beherantza ordu kopurua lautik beherakoa bada.

ii. Enpresak gutxienez ere 48 ordu lehenago emanen du egunen abisua, non ez den premia egiaztaturen bat, langileen legezko ordezkaritzari jakinarazi beharko zaiona.

d) Lanaldiaren banaketa irregularraren kasuetan, eta non ez den besterik adosten enpresaren eta langilearen artean, asteburuetarako bakarrik kontratatzen ez diren langile mugikorrek ez dute jarraian hiru asteburutan baino gehiagotan lan eginen.

3.4. Lan denborak.

Enpresen eta langileen legezko ordezkaritzaren artean besterik adostu ezean (betiere, indarra duten legezko xedapenak bete beharko dira), erregulazio hau ezartzen da lan denborarako:

Batetik bestera mugitzen diren langileen kasuan lan denbora ondokoa izanen da:

1. Gidatzen aritzea, ibilgailua zirkulatzen ari den bitartean, jasotzen denetik entregatzen den arte (hartze eta uztea); kontzeptu horren barruan sartzen da langileak presentzia-erregistroa sinatzen duen lekutik edo zerbitzuko bidaia hasteko ibilgailua hartzen duen lekutik egindako bidea eta zerbitzuko bidaia amaitzen duen lekutik ibilgailua entregatzeko edo dagokion erregistroa sinatzeko lekura egindako bidea. Era berean, kontzeptu horren barruan sartuko da bidaia hasi edo amaitu aurreko zamalana. Enpresetan adosten ahalko da zein den kontzeptu bakoitzerako denbora.

Ibilgailuaren zainketa, garbiketa eta konponketa lanak, zerbitzuak iraun bitartean ibilgailuan egiten direnean.

2. Lan osagarriak.

a) Kontabilitatearekin, sarreren entregarekin, zerbitzu-orrien erregistroaren sinadurarekin, billeteen entregarekin eta antzeko lanekin zerikusia duten lanak.

b) Aurreko idatz-zatian sarturik ez dauden zainketa, garbiketa eta konponketa lanak, langileak egiten baditu, edo langilea bertan egon behar bada.

3. Presentzia-denbora.

1561/95 Errege Dekretuan araututa dagoenaren arabera, presentzia-denbora izanen da lanaldiaren barruan langilea, benetan lanik egin ez arren, lokaletan zein ibilgailuan enpresaren esanetara dagoen denbora.

1561/95 Errege Dekretuaren 8. eta 10. artikuluetan xedatuta dagoenaren arabera, presentzia-denboratzat hartuko dira ondoko hauek: zaintzak, erretenak, zain egotea, matxurak, itxaronaldiak, bidean egindako otorduak, zerbitzurik gabeko bidaietan ibilgailua zaintzea (gidatzen aritu ez arren langileak gidariarekin batera bidaiatzen duenean, zerbitzu berri bat hasteko edo berea amaitu duelako), edo antzeko beste hainbat egoera, langilea, benetan lanik egin ez arren, enpresaren esanetara dagoenean.

1. eta 2. ataletan definitutako lanak egiteko lanaldia hitzarmen honen 3. artikuluko 1. lerroaldean agertzen dena izanen da. Lanaldi horri hitzarmen honetan aurreikusita dagoen ordainsaria dagokio.

Lanaldia astean 12 ordura arte luzatzen ahalko da, 3. puntuan aurreikusitako lanak egiteko, beharrezkoa bada.

Lanaldia luzatzen den denbora horren ordainsaria ordu arruntena bezalakoa izanen da, hau da, urteko soldata zatituko da urteko ordu kopuruarekin, eta ez dira zenbatuko aparteko orduen mugaren ondorioetarako.

20 ordutatik murriztutako asteko 8 orduak aparteko orduak bezala ordainduko dira, egiten badira, eta ez dira zenbatuko aparteko orduetarako ezarritako mugen ondorioetarako.

4. Itxarote-orduak.

Itxarote-orduak, hitzarmenaren arabera, %100aren arabera zenbatuko dira.

Zenbatzen hasiko da helmugara heltzen denetik eta helmugatik abiapuntura irteten denera arte, egunean egindako joan-etorriko bidaian; itxarote-denboratik deskontatzen ahal diren orduak (bazkari edo afariagatik), deskontatu eginen dira itxarote-denbora hori 12:00etatik 14:00etara eta 21:00etatik 22:00etara hartu denean; horrenbestez, ezin izanen da ezer ere deskontatu itxarote-denbora ordu horien artean hartu ez bada.

Enpresek indarreko legedia beteko dute, baita beren langileei betearazi ere, gidatzeko eta atsedenak hartzeko epeei dagokienez.

Enpresa guztietan, langileak eguneko laneko partea eginen du. Parte horretan agertuko da langileak egindako lanaldia, hasiera eta amaierarekin, baita laneko egoitzatik kanpoko joan-etorriak eta lanaldi zatiketak ere, horrelakorik bada. Beharrezkoak diren kopiak edukiko ditu, gutxienez bat langilearentzat. Zerbitzuak takograforik erabili behar ez duten ibilgailuekin egiten dituzten langileek laneko eguneko partea nahitaez bete beharko dute.

Enpresek, langileen legezko ordezkariekin ados jarrita, eta betiere idatziz agerrarazi bada, eguneko partea beharrezkoa izatea kentzen ahalko dute.

3.5. Lan-egutegia.

Enpresek langileekin batera prestatuko dute lan-egutegia, honako hauek zehaztuta:

a) Urte naturaleko lanegunak eta jaiegunak.

b) Hogeita lau ordu lehenago, ustekabeko premiak bazter utzita, langileak ondoko hauen berri izanen du: lanaldiaren hasiera eta amaiera, tarteko atsedenaldiak, eta egin beharreko zerbitzu guztien burutzapena.

Enpresek zerbitzu-orriaren berri emanen diete langileei, hartan aurreko inguruabarrak adierazita, bai idatzita, bai hura hartzen dela ziurtatzen duten beste bitarteko batzuen bidez; besteak beste, baliozkotzat joko dira honako hauek: eskura ematea, enpresaren iragarki oholean jartzea, posta elektronikoa, burofaxa, istanteko mezularitzako sistema telefonikoak (whatsapp, hangout eta antzekoak), edo zerbitzu-orria langileak sarbidea duen enpresaren web-orrialdeetan jartzea.

4. artikulua. Aparteko orduak.

Honako hauek joko dira aparteko ordutzat: asteko lanaldia gainditzen dutenak, asteko kontuan aurreko artikuluan definitutako lanaldi luzapena gainditzen dutenak edo, 3.3 artikuluan araututako lanaldi banaketa irregularraren kasuetan, 288 ordutik gorakoak sei asteko konputuan edo horien zati proportzionala epe txikiagoetan.

Aparteko orduaren prezio gordina 13.40 eurokoa izanen da hitzarmenaren indarraldi osoan. Alderdiak ados jarrita, aparteko orduaren ordainketaren ordez atsedenaldiko denbora berbera ezartzen ahalko da, eta kasu horretan ordu arruntaren zenbatekoaren %25 eginen duen osagarri ekonomikoa emanen da.

1983ko martxoaren 1ean eman eta 1983ko martxoaren 7ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Aginduaren 1. artikuluan aipatzen direnak joko dira egiturazko aparteko ordutzat. Hona hemen hitzez hitz: urtarrilaren 19ko 92/1983 Errege Dekretuaren 7. artikuluak xedatu bezala, hauexek dira egiturazko aparteko orduak: ustekabeko eskaerengatik, puntako ekoitzaldiengatik, ustekabeko absentziengatik, txanda aldaketengatik edo kasuan kasuko jardueraren ezaugarrien ondoriozko egiturazko bestelako gorabeherengatik behar direnak, baldin eta legeetan aurreikusiriko kontratazio modalitateak erabiliz ezin ordeztu badira.

Zuzendaritzak aldian-aldian Enpresako Batzordeari, langileen ordezkariei eta sindikatuen ordezkariei jakinaraziko dizkie eginiko aparteko orduak, zergatikoak azalduz eta, hala bada, atalak banatuz.

5. artikulua. Asteko atsedena.

Langileek astean segidako bi egun naturaleko atsedenaldia izanen dute, enpresaren antolaketari dagozkion beharrizanengatik bestelako ituna egin ezean. Beharrizan horiek behar bezala egiaztaturik egon behar dira.

Enpresaren eta langilearen artean egun horiek beste modu batean hartzea adosten ahalko da.

Aurrekoa gorabehera, enpresek beren langileekin sistema bat adosten ahalko dute, aste barruan ezin hartzen diren atseden-egun guztiak hurrengo hiru asteen barruan hartzeko. Dena dela, Hitzarmen Kolektibo honen 6. artikuluan xedatuta dagoena aplikatuko da (atseden egunean lan egiteagatiko plusa).

Enpresek zorrotz zainduko dute atsedenaldi horiek zein lanaldi arteko atsedenaldiak indarreko legediak ezartzen duenaren arabera bete daitezela.

6. artikulua. Jaiegunak, igandeak eta atseden egunak.

Hitzarmen kolektibo honen eraginpeko langile guztiek jai izanen dute nahitaez urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean eta abenduaren 25ean.

Igandeko edo jaieguneko lanaren plusa: Lana igandean edo jaiegunean egiten duten langileek 15 euro gordin jasoko dute hitzarmenaren indarraldi osoan.

Atseden eguneko lanaren plusa: Bere lan egutegiaren arabera atseden egun batean lan egiten duen langileak 105 euro gordin jasoko du, konpentsazioko atsedenik gabe.

Dena dela, atseden eguneko lana lau ordutik gorakoa ez bada eta 14:00ak baino lehen bukatzen bada, plusa 60 euro gordin izanen da.

Benetako lanaldi soberakina, egun horietan, aparteko ordutzat hartuko da, eta horrela ordainduko da.

Igandez eta jaiegunez lan egiteagatiko plusa eta atseden egunez egindakoagatikoa bateragarriak dira, hala gertatzen denean.

7. artikulua. Oporrak.

Langile guztien urteko oporraldia 30 egun naturalekoa izanen da.

Opor egunak edo oporraldiak izendatzeko kontuan hartuko da lanaldia egokitzeari buruz hitzarmen honen 3. artikuluko 3. lerroaldean ezarrita dagoena.

Enpresa bakoitzean oporren egutegia eginen da.

a) Abenduan, langileek idatziz eskatuko dute oporrak zein alditan hartu nahi dituzten.

b) Enpresak, indarreko legediaren arabera, antolaketa egokia eginen du, eta oporren daten berri eman beharko du urte naturaleko lehenengo bi hilabeteetan.

c) Oporrak adierazitako epean eskatzen ez dituen langileak Enpresak esaten dionean hartuko ditu oporrak, eta horrenbestez lehentasunezko eskubidea galduko du.

d) Enpresak oporrak zehaztu ondoren, zerbitzuaren beharrizanengatik oporrak hartzeko data aldatzen ahalko du, eragindako langileari gutxienez bi hilabete lehenago jakinarazten badio.

8. artikulua.

Gidariak eta kobratzaileak, beren kategoriako lan espezifikorik ez dutenean, ibilgailuen mantentze eta garbiketa lanak eginen dituzte (tailerreko langileei laguntzen). Lan horietan erabilitako denbora benetan lan egindako denbora gisa zenbatuko da, baldin eta Enpresak agindu badie.

9. artikulua. Ordainsariak.

2012an, 2013an eta 2014an, 2011ko abenduaren 31n indarra zuten soldaten taulek izanen dute indarra.

2015ean, %1eko igoera aplikatuko zaio soldata tauletako oinarrizko soldataren kontzeptuari bakarrik.

Hitzarmenean bildutakoak baino kopuru handiagoak edo beste kontzeptu batzuk jasotzen dituzten langileei dagokien oinarrizko soldataren %1eko igoera aplikatuko zaie hitzarmen honetako soldata taulen arabera, langile bakoitzari bere kategorian, zein den ere soldata erreala eta jasotzen dituen soldata kontzeptuak. Betiere, oinarrizko soldataren kontzeptuari aplikatuko zaio igoera hori.

2016an, %1,25eko igoera aplikatuko zaio soldata tauletako oinarrizko soldataren kontzeptuari bakarrik.

Hitzarmenean bildutakoak baino kopuru handiagoak edo beste kontzeptu batzuk jasotzen dituzten langileei dagokien oinarrizko soldataren %1,25eko igoera aplikatuko zaie hitzarmen honetako soldata taulen arabera, langile bakoitzari bere kategorian, zein den ere soldata erreala eta jasotzen dituen soldata kontzeptuak. Betiere, oinarrizko soldataren kontzeptuari aplikatuko zaio igoera hori.

2017an, %1,25eko igoera aplikatuko zaio soldata tauletako oinarrizko soldataren kontzeptuari bakarrik.

Hitzarmenean bildutakoak baino kopuru handiagoak edo beste kontzeptu batzuk jasotzen dituzten langileei dagokien oinarrizko soldataren %1,25eko igoera aplikatuko zaie hitzarmen honetako soldata taulen arabera, langile bakoitzari bere kategorian, zein den ere soldata erreala eta jasotzen dituen soldata kontzeptuak. Betiere, oinarrizko soldataren kontzeptuari aplikatuko zaio igoera hori.

Hitzarmen honen indarraldiko urteei dagozkien ordainsariak hitzarmen kolektibo honetan eranskin gisa txertatu diren soldaten tauletan ageri dira.

Ordainsariak soldaten orri ofizialean agerraraziko dira. Ordainsari-kontzeptu bakoitzaren aipamena eginen da modu independentean, eta lanaldiko gainerako kontzeptuena ere bai.

10. artikulua. Gaueko lana.

Indarra duen legediak gauekotzat jotzen dituen orduetan (gaur egun, 22:00etatik 6:00ak arte) lan egiten duen langileak hitzarmeneko soldataren gainean %25eko igoera izanen du, ordutegi horretan lanean egiten duen ordu bakoitzeko. Osagarri hori jasotzeko eskubiderik ez dute izanen lanean gauez aritzeko berariaz kontratatzen diren langileek, baldin eta lana, berez, gauez egin beharrekoa izanik horren araberako soldata jarri bada.

11. artikulua. Antzinatasuna.

1989. urtean antzinatasuneko saria abonatu eta sortzeko sistema tradizionala indargabetu zen. Kontzeptu horregatik ordura arte sorrarazitako kopuruak langilearen soldata pertsonalean sartu ziren (osagarri pertsonala). Kopuru hori aldatu gabe geratuko da langilearen alde kontratuak iraun bitartean, eta lege baten edo hitzarmenaren ondorioz etorkizunean sortzen diren igoerengatik ezin izanen da irentsi edo konpentsatu.

Antzinatasun berria: Hitzarmen honen eraginpeko langileek, 1989ko urtarrilaren 1etik aurrera, lehengo sistemaren ordez hirurtekoez osatutako antzinatasun saria kobratuko dute. Horren zenbatekoa eranskineko soldaten taulan agertzen da.

Antzinatasuna hirurtekoa betetzen den egunean eta ondoko urteetako egun berean sorraraziko da.

Antzinatasunaren zenbatekoa zehazteko, enpresan 1989az geroztik lan egindako urteak hartuko dira kontuan, hirunaka. Hirurtekoen kopuruari ez zaio mugarik ezarri.

Eszedentziek, ordaindu gabeko lizentziek edo antzeko arrazoiek antzinatasunaren urteko mugaeguna atzeratuko dute, egoera horiek dirauten denboran, eszedentzia kasuetarako indarreko legediak ezartzen duena bazter utzita, kasu horietan aldi hori ondorio guztietarako zenbatzen denean.

12. artikulua. Aparteko eskersariak.

Eguberrietako eta uztaileko aparteko eskersariak honela ezarriko dira: soldataren hogeita hamar egun eta hitzarmeneko osagarri pertsonala. Sei hilabetean behin zenbatuko dira, eta egun hauetan ordainduko dira: lehenengoa uztailaren 15ean, eta bigarrena abenduaren 15ean.

13. artikulua. Mozkinetan parte hartzea.

Mozkinetan parte hartzea unean uneko ekitaldiaren hurrengo urteko martxoan ordaintzen den paga batean datza. Zenbatekoa soldataren hogeita hamar egun eta Hitzarmeneko osagarri pertsonala izanen dira.

14. artikulua. Dirua erabiltzeagatiko kalte-ordaina.

Hitzarmenaren testuari erantsi zaizkion lansarien tauletan jasotako konpentsazioak ezartzen dira txartel-saltzaile, faktore, kobratzaile eta gidari-hartzaile kategorientzat. Kategoria horiei dirua erabiltzeagatik aitortzen zaien beste edozein plusek xurga ditzake zenbateko horiek. Txartel-saltzailearen kategoriako plusa urteko hamabi hilabete naturaletan sorraraziko da.

15. artikulua. Mantenuko eta egonaldiko gastuak.

Laguntza horien zenbatekoa, hitzarmen honek irauten duen bitartean, honela geratuko da ezarrita:

–Zerbitzu erregularrak:

  • Bazkaria: 14 euro.
  • Afaria: 14 euro.
  • Ostatua eta gosaria: 34,26 euro.

–Eskatu ahalako zerbitzuak:

  • Bazkaria: 17,18 euro.
  • Afaria: 17,18 euro.
  • Ostatua eta gosaria: 51,39 euro.

Eskatu ahalako zerbitzua lurralde nazionaletik kanpo egiten bada, mantenuko eta ostatuko gastuak enpresak ordainduko ditu, gastuon benetakotasuna eta kopurua justifikatu ondoren.

Bidaia kontratatzean antolatzaileek gidariaren gastuak beren gain hartzen badituzte, gidariak ez du sorraraziko mantenuko eta ostatuko laguntzarik, betiere enpresaburuak aldez aurretik ohartarazi badu.

Ondorio horietarako, eta lan arloko legedi gisa indarrean jarraitzen duen bitartean, egin beharreko zerbitzuak etxez kanpo bazkaltzera behartzen duenean ordainduko da bazkariari dagokion dietaren zatia eta, betiere, 12:00ak baino lehen atera eta 14:00en ondoren ailegatuz gero.

Afariari dagokion dietaren zatia eginiko zerbitzuak etxez kanpo afaltzera behartzen duenean pagatuko da eta, betiere, langilea 21:00ak baino lehen irteten eta 22:00en ondoren itzultzen denean.

Gaueko ostatuari dagokion dietaren zatia eginiko zerbitzuak etxez kanpo gaua igarotzera eta gosaltzera behartzen duenean jasoko da eta, betiere, langilea 0:00en ondoren itzultzen denean.

Bestelako gastuen ordaina:

Nazioarteko irteeretan, gidariak hitzarmen honen indarraldian 8,29 euro jasoko ditu Espainiako mugetatik kanpo igarotzen duen egun bakoitzeko

16. artikulua. Konpentsazioa, kontratua amaitzeagatik.

Lan kontratua amaitzeagatik, enpresan gutxienez ere 10 urteko antzinatasuna duten langileek ondoren aipatzen den konpentsazioa hartzeko eskubidea izanen dute, kontratua amaitzen den unean ondoren aipatzen diren urteak bete badituzte:

60 urterekin: 9.555,39 euro.

61 urterekin: 8.628,86 euro.

62 urterekin: 7.210,85 euro.

63 urterekin: 5.486,71 euro.

64 urterekin: 3.827,01 euro.

Zenbateko horiek ez dira aldatuko hitzarmenak indarrean dirauen bitartean.

17. artikulua. Eritasunaren edo istripuaren osagarria

a) Eritasunaren ondoriozko aldi baterako ezintasuna.

Enpresek eritasunaren ondoriozko aldi baterako ezintasun egoeran dauden langileei Gizarte Segurantzaren prestazio ekonomikoa osatuko diete, oinarri konputagarri arautzailearen %90era arte, bajaren laugarren egunetik aurrera, eta bajak irauten duen bitartean, gehienez 18 hilabetean.

Aurrekoaz gain, urtean behin bajaren lehenbiziko hiru egunetako hitzarmeneko soldataren %50 jasoko du.

b) Laneko istripuaren ondoriozko aldi baterako ezintasuna.

Enpresek Gizarte Segurantzaren prestazioa osatuko dute bajaren lehenengo egunetik eta bajak iraun bitartean, soldataren %100 egin arte. Kontratu honen iraupena gehienez ere bi urtekoa izanen da.

c) Bidaian gertatutako eritasun edo istripua.

Langileak Gizarte Segurantzaren arloan Espainiarekin elkarrekiko hitzarmenik izenpetu ez duen edozein estatutan artatu edo ospitaleratu behar izanez gero, enpresak osasun laguntzaren gastu guztiak hartuko ditu bere gain eta langileak ez du diru bat ere pagatu beharko. Enpresak aurrerakin gisa pagatutako dirua berreskuratuko du, bai Gizarte Segurantzatik, bai konpainiatik, bai bidezko den beste edozein entitatetatik, eta horretarako langileek konpromisoa hartzen dute beren izenean kasuan kasuko erreklamazioa egiteko, pagatutako dirua enpresari itzul dakion.

18. artikulua. Aseguru kolektiboa.

Enpresek, beren langileek hala eskatuta, hainbat gertakizun estali beharko duen Aseguru-Poliza sinatuko dute, baldin eta gertakizun horiek laneko istripuen ondorioz gertatzen badira:

25.136,80 euro, istripuaren ondoriozko heriotzagatik.

37.705,95 euro, istripuaren ondoriozko erabateko baliaezintasunagatik.

37.705,95 euro, istripuaren ondoriozko baliaezintasun iraunkor osoagatik, baldin eta egoera horren ondorioz lan kontratua amaitzen bada.

Zenbateko horiek ez dira aldatuko hitzarmenak indarrean dirauen bitartean.

Akordio hau irmo bihurtu eta hilabetera, gutxienez, gertatutako istripuen ondoriozko heriotza edo baliaezintasunei bakarrik aplikatzen ahalko zaie, eta betiere polizetan bertan ezarritako baldintzen arabera.

Istripuaren ondoriozko heriotzari zein erabateko baliaezintasunari dagokien primaren kostuaren %80 Enpresak ordainduko du, eta %20 langileak.

Ezintasun iraunkor osoari dagokion primaren kostua enpresak eta langileak erdi bana ordainduko dute.

Polizak barnean hartuko ditu hala nahi duten langileak, baldin eta lanaldi osoko kontratu mugagabea badute.

Eraginpean dauden langileek egintza honetan enpresei baimena eman diete nominatik beren konturako primaren zati egokia kentzeko.

19. artikulua. Lizentziak eta baimenak.

Hitzarmen honen eraginpeko langileei lizentzia eta baimen hauek emanen zaizkie:

Ezkontza: 16 egun natural.

Gurasoen, ezkontidearen edo seme-alaben heriotza: 5 egun natural.

Anai-arreben, koinatu-koinaten, aitona-amonen eta biloben heriotza: 2 egun natural.

Ezkontidearen eritasun larria, ospitaleratu beharra dakarrena: 3 egun natural. Gurasoen, seme-alaben edo anai-arreben eritasun larria: 2 egun natural.

Emaztearen erditzea: 3 egun natural.

Laneko istripuagatik gidaria atzerrian ospitaleratu behar baldin bada, enpresak baimena emanen dio haren senide bati egonaldian laguntzeko hara joan ahal dadin, enpresaren kargura, gehienez ere hamabost egunez eta enpresaren kontura.

Ahaideengatiko lizentziak lortzeko, dela odol-ahaidetasunez dela ezkontza-ahaidetasunez, behar bezala erregistratuta dauden izatezko bikoteek ezkonduen eskubide berberak izanen dituzte.

Langileen Estatutuan agertzen diren lizentziak ere aplikatuko dira, artikulu honetan aurreikusita ez dagoen guztian.

Inguruabar guztiak langileak justifikatu beharko ditu.

20. artikulua. Lanpostuen erreserba.

Enpresaren plantillako langileek, baliaezintasun osoa aitortua dutenean, lehentasuna izanen dute enpresan hutsik dagoen edo gerora hutsik geratzen den lanpostu bat betetzeko. Horretarako, langilearen prestakuntzak eta/edo bere ezintasunaren ondorioek lanpostu berrian normaltasunez aritzen utzi beharko diote. Hori aplikatzen ahalko zaie kontratu mugagabea eta 2004. urteko urtarrilaren 1az geroztik aitortutako baliaezintasuna dituzten langileei.

21. artikulua. Gidabaimena kentzea.

Gidabaimena gehienez ere 12 hilabetetarako kenduz gero, baldintza hauek hartuko dira kontuan:

1. Enpresek, bidezkoa dutenean, beste lanpostu batean jarriko dute gidaria.

2. Beste lanpostu batean egokitu ezin bada, gidariari eszedentzia emanen zaio zehapenak dirauen bitartean, eta eskubidea izanen du lanpostua gordetzeko eta hartara itzultzeko, zehapena bete eta berehala.

3. Dena dela, gidariari gidabaimena kendu badiote, ahaleginak eginen dira enpresan lan gutxien dagoen hilabeteetan egon dadin baimenik gabe edo, bestela, gidabaimenik gabe egoteko aldia langilearen oporraldian izateko erraztasunak emanen ditu enpresak.

4. Gidariren bat eskolako garraioa egiteko desgaitzen badute, eszedentzia emanen zaio, beharrezkoa den baimena berreskuratu arte.

5. Enpresak aseguru-etxe batekin poliza bat sinatuko du. Poliza horren bidez eszedentzian dagoen gidariari, aurreko 2. eta 4. puntuetan ageri dena gertatzen bada, -gidabaimena kendu edo desgaituz gero, gehienez ere 12 hilabeterako-, gidari kategoriako oinarrizko soldataren adinako diru kopurua emanen diote egoera horretan egon beharreko hilabeteko. Primaren zenbatekoa erdi bana ordainduko dute enpresak eta gidariak, eta enpresek baimena izanen dute diru hori nominatik kentzeko.

6. Gidabaimena kenduz gero, enpresek beren gain hartuko dituzte gidabaimena berreskuratzeko prestakuntzaren gastuak, bi azterketa, baldin eta gidariari egozten ahal ez zaizkion arraioengatik kentzen bada, eta betiere lanorduetan gertatzen bada; 20. artikulu honetan xedatutakoaren aplikaziotik kanpo gelditzen dira alkoholemia eta drogadikzio kasuak.

Nolanahi ere, une bakoitzean indarra duen zehapen araubidea aplikatuko da.

22. artikulua. Ohiko lantokitik kanpo hiltzea.

Langilea bere bizilekutik kanpo hiltzen denean, bere lanagatik eta lan horren ondorioz, bere gorpuzkinak lekualdatzeko gastuak enpresaren kontura izanen dira.

23. artikulua. Laneko arropa.

Enpresek beren langileei laneko bi uniforme emanen dizkiete lanean emandako bi urteko aldi bakoitzeko.

Pieza astunak erabiltzen diren enpresen tailerretan, eragiketa horiek egiteko oinetako egokiak emanen dira, baldin eta langileak hala eskatzen badu.

24. artikulua. Konpentsazioak.

Itundutako baldintzak erabat konpentsatzen ahal dira lehendik ezarritako baldintzekin, bai hobetze hitzartua nahiz enpresek aldebakarrez emanak ziren kasuetan (borondatezko hobekuntzen edo baliokideak edo antzekoak diren beste kontzeptu batzuen bidez), ondokoek aginduta: legeak, jurisprudentziak, administrazioarekiko auzi arloak, banakako kontratuak, tokiko usadio eta ohiturek edo bestelako aginduek, antzinatasun osagarri pertsonalari buruzko 11. artikuluko konpentsazioa izan ezik.

Aurrean esandakoa gorabehera, lehenago itundutako baldintzek lehentasuna izanen dute hitzarmen honetan ezarritakoak baino onuragarriak izanez gero, osotara kontuan harturik.

25. artikulua. Absortzioa.

Hitzarmenaren izaera kontuan hartuta, etorkizunean ematen diren legezko xedapenen kasuan, ordainsari-kontzeptu guztietan edo bakarren batean aldaketa ekonomikoa ekartzen badute, hitzarmenean adostutako igoerak irentsiko ditu eta, horren ondorioz, eraginkortasun praktikoa izanen dute baina bakarrik hitzarmenaren aurretik indarra zutenei batuta edo orokorrean hartuta horien guztirako maila gainditzen badute.

Hala ez bada, hitzarmen honetan itundutako hobekuntzek irentsitzat joko dira.

26. artikulua. Hitzarmenaren batasuna.

Itundutako baldintza ekonomikoek eta lan baldintzek multzo organikoa osatzen dute. Horrenbestez, hitzarmenak balioa izanen du baldin eta itundutako baldintzei eusten bazaie, negoziazio arloko borondatea baliogabetuta ez geratzeko, eta enpresarentzat kostua aurreikusitakoa baino handiagoa ez izateko. Horregatik, akordioak ez du eraginik izanen, baldin itunaren puntuetako baten deuseztasuna deklaratzen badu agintari administratiboak edo judizialak.

27. artikulua. Aplikatu beharreko legeria.

Hitzarmen honek aurreikusten ez duen guztian, legeria orokor aplikagarrian xedatutakoari jarraituko zaio, baita bederatzi eserlekutik gorako (gidaria barne) trakzio mekanikoko ibilgailu bitarteko errepideko bidaiari-garraioari buruzko Estatuko esparru-akordioan xedatutakoari ere, 2000ko azaroaren 24ko arbitraje-laudoa Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren; orobat, Langileen Estatutuan eta 1561/95 Errege Dekretuan xedatutakoari, indarrean jarraitzen duen hartan. Aipatu laudoan errepideko bidaiari-garraioko enpresetako langileen soldata egitura, langileen sustapen profesionala eta ekonomikoa, lanbide sailkapena eta diziplina araubidea erregulatzen dituzten xedapenak ezartzen dira.

Era berean, aplikatzekoa izanen da Errepideko Garraioen Sektoreko 3820/85 Europako Komunitatearen Erregelamendua, baita hitzarmen kolektibo honen indarraldian sortzen araudi guztia ere, aplikatzekoa bada.

28. artikulua. Eskubide sindikalak.

Langileen Estatutuak ordezkariei eta Enpresa Batzordeko kideei beren eginkizunetan aritzeko finkatzen dizkien ordu ordainduak sindikatu bereko ordezkarien ordu sindikalekin metatzen ahalko dira urteko ordu poltsaren bidez. Ordezkari bakoitzak erabiltzen ahalko ditu.

Enpresa Batzordeko kideek eta langileen ordezkariek ordaindutako ordu sindikalak erabiltzen ahalko dituzte beren sindikatuek deitutako prestakuntza ikastaroetara joateko.

Enpresari abisua eman beharko zaio aldez aurretik, behar den denborarekin.

29. artikulua. Osasun azterketa.

Urtero osasun azterketa bat eginen da nahitaez. Hitzarmen kolektibo honen aplikazio eremuan dauden enpresek euren langileei urtero osasun azterketa egiteko hitzarmena kudeatuko dute istripuak aseguratzen dizkieten entitateekin edo beste edozein entitaterekin. Langileek joan beharko dute azterketarako hitzordua ematen dietenean, joan ezin dutela justifikatzen ez badute.

Nolanahi ere, gai horri buruz indarra duen araudian xedatutakoari jarraituko zaio.

30. artikulua. Hizkuntza azterketak.

Enpresek, beren langileen prestakuntzaren arloan, atzerriko hizkuntzen ezagutzako tituluak lortzeko azterketa ofizialetara joateko aukera emanen dute, ahal den neurrian. Era berean, euskara ikastea bultzatuko da.

31. artikulua. Batzorde Paritarioa.

Alderdi sinatzaileek erabaki dute Batzorde Paritario bat ezartzea, hitzarmen kolektibo honetan ezarritakoaren interpretazio, bitartekaritza eta ikuskapen organo gisa, indarreko araudiak hitzarmen kolektiboen batzorde paritarioei esleitzen dizkien gai guztiei heltzeko eta, halaber, hitzarmen kolektibo honetan esleitzen zaizkien gaiez eta geroko akordioetan esleitzen ahal zaizkien gaiez arduratzeko eta, hala balegokio, horien gainean ebazteko.

–Osaera eta helbidea:

Honako hauek osatuko dute Batzorde Paritarioa: hitzarmena sinatu duten sindikatuetako launa ordezkari eta hitzarmena sinatu duten enpresa erakundeetako launa ordezkari, baita haien ordezkoak ere.

Batzorde Paritarioak aholkularien zerbitzuak baliatzen ahal ditu, aldian behingoak edo iraunkorrak izan. Hitzarmena sinatu duten erakunde bakoitzak libreki izendatuko ditu. Aholkulariek hitz egiteko eskubidea izanen dute, baina botorik ez.

Ondorio guztietarako, Errepideko Bidaiari-garraioko sektorearen Batzorde Paritarioaren helbidea Nafarroako Lan Auzitegiaren egoitzarena izanen da: Kale Berria, 30, behea, 31001, Iruña.

–Eskumenak:

Sektorearen Batzorde Paritarioak, besteak beste, ondotik heldu diren eginkizunak izanen ditu:

1. Hitzarmen kolektibo hau interpretatzea, itundutakoa betetzen den begiratzea eta haren segimendua egitea.

2. Nahitaez ezagutzea hitzarmen honek ukitutako enpresetan hitzarmen kolektibo hau aplikatzeagatik eta/edo interpretatzeagatik sortzen diren gatazkak, haiek bide administratiboan, judizialean edo organo eskudunean formalizatu aurretik.

3. Alderdi negoziatzaileek eskatuta, bitartekotza egitea aurreko ataletan sartuta ez dauden gatazka kolektiboetan.

4. Alderdiak ados egonda, beharrezkoak edo komenigarriak diren beste eginkizun batzuk, hitzarmen kolektibo honen eraginkortasun praktikoa handiagoa izan dadin.

5. Sektoreko enpresek eta langileek hitzarmena aplikatu eta betetzen dutela zaintzea.

–Prozedura:

Batzorde Paritarioak erabakia haurtu beharko du aurkezten zaizkion gaien inguruan 15 egun naturaleko epean kontsulta egiten den egunetik aurrera, non ez den beste epe bat ezartzen hitzarmen honetan kasuan kasuko berariazko prozedurarako.

Batzorde Paritarioak hura osatzen duten alderdi sozial eta ekonomikoen gehiengoarekin hartuko ditu erabakiak. Horrenbestez, adostasuna dagoela ulertzeko, bi ordezkaritzen gehiengoak beharko dira.

Batzorde paritarioak esku hartzeko tramitea agortutzat joko da adierazitako epea iragaten denean berariazko ebazpenik eman gabe. Hortaz, libre geldituko da bide administratiboa edo judiziala, kasuaren arabera.

32. artikulua. Lan auzitegia.

Edozein erreklamazio edo auzi aurkeztu baino lehen, gomendatzen da aurretik Nafarroako Lan Epaitegira jotzea, adiskidetzea edo bitartekotza lortzen saiatzeko. Halaber, sektoreko langile eta enpresaburuei gomendatzen zaie arbitrajea onar dezatela. Horretarako, auzitegi horretan dagoen arbitraje kolegioa erabiliko dute.

33. artikulua. Enpresaburuaren subrogazioa.

Subrogazioaren arloan, bederatzi eserlekutik gorako (gidaria barne) trakzio mekanikoko ibilgailu bitarteko errepideko bidaiari-garraioari buruzko Estatuko esparru-akordioan, 2014ko abenduaren 22an sinatuan, IV. tituluko 19.etik 24.era bitarteko artikuluetan adostutakoa aplikatuko da.

Dena dela, Estatuko esparru-akordioan ezarritakotik subrogazio bermea zabaltzearren, honako klausula indargarri hauek ezarri dira:

1. Subrogazioa zer zerbitzu tipologiatan aplikatuko den kontuari dagokionez, Estatuko esparru-akordioaren 19.1 artikuluan aipatzen diren zerbitzuez gain, subrogazioa, aipatu esparru-akordioaren IV. tituluan ezarrita dagoen moduan, bederatzi eserlekutik gorako (gidaria barne) trakzio mekanikoko ibilgailuen bidezko eskola-garraioko zerbitzuei aplikatuko zaie, zerbitzu horiek administrazio kontzesioaren araubidean eman edo Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legean edo/eta dagokion foru araudian zerbitzu publikoak zeharka kudeatzeko jasotzen diren edozein zeharkako formularen bidez eman, eta hori horrelako zerbitzuak ematen dituen edo emanen dituen enpresa beste garraio jarduera batean aritu edo ez, nahiz industrian edo zerbitzuetan.

Estatuko esparru-akordioaren IV. tituluan ezarritakoak eta hitzarmen honetan ezarritako klausula indargarriek arautuko dute zerbitzu hauek subrogazioa salbuespenei, baldintzei, subrogatu beharreko langileei, betebeharrei eta ondorioei dagokienez.

2. Gidari atxikiaren kontzeptuari dagokionez, subrogazioaren ondorioetarako halakotzat hartuko da bere lana ohiko moduan delako zerbitzuan egiten duena; zerbitzu bati atxikita egonik, noizean behin beste garraio zerbitzu batzuk egiten dituen gidariak ez du izaera hori galduko, baldin eta urteko lanaldiaren arabera azken zerbitzu horiek hitzarmen honetan ebaluatzen den aldirako aurreikusita dagoen gehieneko ohiko lanaldiaren %51 edo gehiago badira kontzesioaren mugaegunaren aurretik benetan lan egindako azken sei hilabetean, eta lanaldi partzialeko kontratuen kasuetan, proportzioan.

Ukitutako zerbitzuari atxikita egonik, atxikipena duten garraio zerbitzuan ez beste batzuk egiten dituztenek ere ez dute gidari atxikiaren izaera galduko subrogazioaren ondorioetarako baldin eta urteko lanaldiaren arabera azken zerbitzu horiek hitzarmen honetan ebaluatzen den aldirako aurreikusita dagoen gehieneko ohiko lanaldiaren %51 baino gutxiago badira kontzesioaren mugaegunaren aurretik benetan lan egindako azken sei hilabetean, eta lanaldi partzialeko kontratuen kasuetan, proportzioan. Betiere, beste lan batzuetan ematen duen denborak ez du gehieneko lanaldi horren edo zatikiaren %60 gainditu beharko, eta ukitutako langileak berariaz eta idatzita adierazi beharko du ados dagoela subrogatua izatearekin.

3. Estatutako akordioaren 19.1 artikuluan eta aurreko 1. zenbakian aurreikusitako kasuetatik kanpo, enpresaburuaren subrogazioa bidezkoa izateko, ukitutako enpresako langilearen lanaldi osoan izan beharko du eragina.

4. Subrogazioa erraztearren, utzi egiten duen enpresak hilabete lehenago egiaztatu beharko dio enpresa esleipen-hartzaile berriari zer opor hartu dituen langileak, zenbat dituen hartzeko eta zein diren likidatu gabeko aparteko pagak; horretarako, dokumentu bat beharko da, enpresa lagatzaileak eta langileak sinatua. Subrogazioa gertatzen denean arauzko oporrak hartu ez dituzten langileek zerbitzuaren esleipen berriarekin hartuko dute hari dagokion denborako zati proportzionala; izan ere, oporrik hartu ez izatera, aurreko esleipen-hartzaileari dagokio beste aldia ordaintzea, likidazioan gauzatu beharko baitu. Enpresa lagatzaileak azkeneko hileko soldatarekin batera langileak sorrarazitako aparteko pagen zati proportzionala likidatuko dio.

34. artikulua. Eszedentziak.

Langileen Estatutuan ezarritakoaz gain, langileek borondatezko eszedentzia eskatzen ahalko dute, kategoriari eta lanpostuari eutsiz. Eszedentzia horren iraupena, gutxienez, legean ezarritakoa izanen da, eta gehienez bi urtekoa.

35. artikulua. Berdintasunari buruzko Legea:

Enpresetako lan harremanek berdintasunaren eta bereizkeriarik ezaren printzipioak izanen dituzte gidari; besteak beste, ez da sexuarengatiko bereizkeriarik onartuko.

Enpresek eginahalik handiena eginen dute genero berdintasuna lortzeko. Horretarako, neurriak hartuko dira gizonen eta emakumeen artean inolako laneko bereizkeriarik ez izateko.

250 langile baino gehiagoko enpresetan aurreko lerroaldean aipatzen diren berdintasun neurriak hartzeko, Berdintasun Plan bat prestatu beharko da. Legez ezarritako moduan eta baldintzetan garatu beharko da Plan hori.

Berdintasunerako hartzen diren neurriak ondoko hauei egokituko zaizkie:

Enpresek berdintasunerako plan bat prestatu eta aplikatuko dute, aldez aurretik langileen legezko ordezkariekin hitz egin edo negoziatuta, egoki bada, baldin eta lan arloko aginteak zehapen prozeduran erabaki badu zehapen osagarrien ordez plan hori prestatu eta aplikatzea, aipatutako erabakian ezarri den moduan.

250 langile baino gutxiagoko enpresetan ere berdintasunerako planak prestatu eta ezartzen ahalko dira, aldez aurretik langileen legezko ordezkariekin hitz eginda.

Enpresetako berdintasunerako planak neurri multzo antolatuak dira, egoeraren diagnosia egin ondoren hartu direnak eta helburu dutenak enpresan emakumeek eta gizonek tratu eta aukera berdintasuna izatea, eta sexuagatiko bereizkeriarik eza.

Artikulu honetako bigarren paragrafoan aipatutako adostasuna lortuz gero, berdintasunerako planek ondoko hauek ezarriko dituzte: lortu beharreko berdintasuneko helburu zehatzak, horiek lortzeko estrategiak eta praktikak eta ezarritako helburuei jarraipena eta ebaluazioa egiteko sistema eraginkorrak.

Ezarritako helburuak lortzeko, berdintasun planek arlo hauek uki ditzakete, besteak beste: enplegua lortzea, lanbide sailkapena, sustapena eta prestakuntza, ordainsariak, laneko denbora antolatzea laneko, bizitza pertsonaleko eta familiako eginkizunak uztartzen laguntzeko, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari dagokionez, eta sexu jazarpena eta sexuagatiko jazarpena prebenitzea.

Agindu honetako aurreikuspenekin bat ezartzen diren berdintasunerako planek enpresa osorako izanen dira. Hala ere, lantoki batzuei egokitutako ekintza bereziak ere ezartzen ahalko dira.

Bermatzen da langileen legezko ordezkariek, edo, horrelakorik ez bada, langileek berek eskura izanen dutela berdintasunerako planei eta horien helburuak lortzeari buruzko edukia.

Aurreko paragrafoan aurreikusitakoak ez du alde batera utziko, dagokien hitzarmen kolektiboen arabera, eskudun den batzorde paritarioak berdintasunerako planen jarraipena egitea.

36. artikulua. Lanaldi partzialeko kontratuak.

Kontratu mugagabeez lotutako langileen portzentajea plantilla osoaren %70 edo gehiago denean, enpresek Langileen Estatutuaren 12.5.c) artikuluan araututa dauden ordu osagarrien itunak egiten ahalko dituzte langileekin; gehienez ere, kontratatuta dituzten ordu arrunten %60.

Enpresa horietan beretan, Langileen Estatutuaren 12.5.g) artikuluan arautzen diren borondatezko ordu osagarrien gehieneko portzentajea kontratatuta dituzten ordu arrunten %30 izanen dira.

Aldi baterako kontratuen portzentajea zehaztearren, kontratua noiz egiten den hartuko da kontuan; aldiz, errelebo kontratuak, bitartekoak eta prestakuntzakoak ez dira portzentajean sartuko. Langileen legezko ordezkaritzarik ez dagoen enpresetan behin-behinekotasunerako baldintzak betetzen dituela frogatu beharko dio enpresak Batzorde Paritarioari; horretarako, nahikoa da idazki bat posta elektronikoz igortzea, eta hartan zehaztea data jakin bateko kontratu mugagabeen eta aldi baterakoen kopurua eta haien portzentajeak.

Kontratu mugagabeez lotutako langileen portzentajea plantilla osoaren %70 baino gutxiago denean, enpresek ordu osagarrien itunak egiten ahalko dituzte langileekin; gehienez ere, kontratatuta dituzten ordu arrunten %30.

Enpresa horietan beretan, borondatezko ordu osagarrien gehieneko portzentajea kontratatuta dituzten ordu arrunten %15 izanen dira.

37. artikulua. Hitzarmena ez aplikatzeko klausula.

Arlo honetan, Langileen Estatutuaren 82.3 artikuluan ezarritakoa aplikatuko da, eta enpresek hura ez aplikatzea planteatzen ahalko dute arrazoi ekonomikoak, teknikoak, antolaketakoak edo/eta produkziokoak emanda Langileen Estatutuaren 51.1 artikuluan agertzen diren moduan.

Enpresako zuzendaritzak emanen dio hasiera prozedurari, kontsultaldiaren hasieraren berri idatziz emanda zazpi egun lehenagotik langileen legezko ordezkariei eta hitzarmen honen Batzorde Paritarioari.

Kontsultaldiaren hasieraren jakinarazpenarekin batera, enpresako Zuzendaritzak hitzarmena ez aplikatzeko alegatzen dituen zergatiak egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko du. Dokumentazio horretan, hauexek jasoko dira:

1. Honakoak jasotzen dituen azalpen memoria:

a) Proposatutako neurrien xehetasunak.

b) Prozedura ekarri duten arrazoi ekonomikoen, teknikoen, antolaketaren edo produktiboen justifikazioa.

c) Lortu nahi diren helburuak.

d) Proposatzen diren neurriek enpresaren bilakaera ekonomikoan izan dezaketen eragina, eta, neurriak hartu ezean, zer ondorio etor daitezkeen.

e) Ukitutako langileengan hitzarmena ez aplikatzeak ekartzen dituen ondorioak leuntzeko proposatzen diren bestelako neurriak.

2. Enpresaren ekonomia eta finantza egoeraren gaineko txosten teknikoa, enpresaren arduradunek edo enpresatik kanpoko teknikari independenteek egina. Txosten horri behar diren agiriak erantsiko zaizkio: balantzeak, emaitzen kontua, sozietateen gaineko zerga aitorpena eta, hala bada, auditoreen txostena).

Langileen ordezkariek aurreko lerroaldeetan ezarritakoaren ondorioz erabiltzen dituzten datuak eta informazioak diskrezio handiz tratatu eta gorde beharko dituzte, lanbideko isilpekotasunari eutsiz.

Batzorde Paritarioari jakinarazteaz gain, langileen legezko ordezkariei ere jakinarazi beharko zaie, eta enpresako zuzendaritzak hitzarmena ez aplikatzeko alegatzen dituen arrazoiak gertatzen direla frogatzen duen dokumentazioa erantsi.

Enpresan langileen legezko ordezkaririk ez badago, langileek Langileen Estatutuaren 41.4 artikuluan xedatutakoarekin bat izendatutako batzorde baten esku utzi ahal izanen dute ordezkaritza hori.

Kontsultaldia hamabost egun naturalekoa izanen da, gehienez ere, langileen legezko ordezkariei kontsultaldiaren hasiera jakinarazteko idazkiaren datatik hasita. Kontsultaldian fede onez negoziatu beharko dute alderdiek, akordio bat lortze aldera.

Kontsultaldiaren iraupena luzatzen ahalko da, enpresako zuzendaritza eta langileen legezko ordezkaritza ados badaude. Luzapenerako akordioa idatziz eta akta batean jaso beharko da.

Kontsultaldian, besteak beste, kontsultak izanen dira enpresaren erabakia eragin duten arrazoiei, izaerari eta tamainari buruzkoak. Epe horretan, enpresako Zuzendaritzak egiaztatu beharko du alegatutako arrazoiak egiazkoak direla, proposatutako neurriak justifikatuak eta proportzionalak direla eta enpresaren egoera hobetzen eta enpleguari eusten laguntzen dutela modu frogagarrian.

Edozein unetan, alderdiek erabakitzen ahal dute lan gatazken konponketa autonomorako prozedurak (Nafarroako Lan Auzitegiaren erregelamenduan araututakoak) erabiltzea kontsultaldiaren ordez. Ordezpen hori egiteko, alderdien (hots, enpresako zuzendaritzaren eta langileen legezko ordezkarien) idatzizko eta berariazko akordioa behar da. Bertan kontsultaldia ordezteko alderdien asmo argi eta berariazkoa agertu beharko da, bai eta bitartekotza edo arbitraje prozedurari lotzeko berariazko erabakia ere, borondatezkoa izan behar dena.

Kontsultaldia akordioa lortuta bukatzen bada, ulertuko da lehen aipatutako arrazoiak daudela eta soilik lan arloko jurisdikzioan aurkara daiteke, iruzurragatik, doloagatik, hertsapenagatik edo eskubideaz abusatzeagatik. Akordioak zehatz azaldu beharko ditu enpresan aplikatzekoak diren lan baldintza berriak eta haien iraupena. Azken hau ezingo da luzatu enpresan hitzarmen berri bat aplikatzekoa den unetik aurrera. Horrez gain, erabakitakoa batera jarraitzeko sistemak ezarri beharko ditu, behar bezala aplikatzen den zaintzeko, bai eta akordioa urtero berrikusteko prozedurak ere, haren kausak desagertzen edo aldatzen diren kasuetan. Gainera, hitzarmena ez aplikatzeko akordioak soldata baldintzak ukitzen baditu, enpresako soldata baldintzak hitzarmeneko taulekin bat egiteko plan bat sartu beharko da. Hitzarmeneko baldintzak ez aplikatzeko akordioak ez du berekin ekarriko genero-arrazoiengatiko bazterketa desagerrarazteko betebeharrak ez betetzea, hitzarmenean ezarritakoak, edo, halakorik bada, enpresan aplikatzekoa den berdintasun planean aurreikusitakoak. Orobat, hitzarmenaren batzorde paritarioari jakinarazi beharko zaio akordioa, sinatu eta hurrengo zapi egunetan, gehienez ere.

Kontsultaldian adostasunik ez bada edo kontsultaldiaren ordez Nafarroako Lan Auzitegiaren aurrean bitartekotza tramite bat erabiltzen bada eta alderdiek akordiorik erdiesten ez badute, edozein alderdik jar dezake desadostasuna hitzarmenaren Batzorde Paritarioaren menpe, eta horrek, gehienez ere, zazpi eguneko epea izanen du erabakitzeko, desadostasuna planteatzen zaionetik. Epe hori hamar egunera luzatzen ahalko da ordezkaritza bakoitzak (enpresarena eta langileena) gehiengoz hala adostuta, gaiaren zailtasunak hala eskatzen duenean erabaki bat hartzeko. Batzordeak akordiorik lortzen ez badu, alderdiek lan gatazken konponketa autonomorako prozedurak (Nafarroako Lan Auzitegiaren erregelamenduan ezarritakoak) erabili beharko dituzte, salbu eta alderdiek aldez aurretik kontsultaldiaren ordez lan gatazken konponbide autonomorako organo horren aurrean bitartekotza tramite bat erabili badute.

Arbitraje prozedurari lotzea borondatezkoa da eta, horregatik, beharrezkoa da alderdiek horren menpe jartzeko erabakia hartu behar dute.

Kontsultaldia akordiorik gabe bukatzen denean eta aurreko lerroaldeko prozedurak ezin badira aplikatu, edo azken hauek desadostasuna konpondu ez badute, alderdietako edozeinek Hitzarmen Kolektiboetarako Aholku Batzorde Autonomikora jotzen ahalko du edo, hura eratu ez bada, Hitzarmen Kolektiboetarako Aholku Batzorde Nazionalera, eskuduna baldin bada. Organo horien erabakia organo bertan hartuko da, edo haiek horretarako eta behar diren bermeekin izendatutako arbitro batek hartuko du. Hogeita bost eguneko gehieneko epean emanen da, gatazka organo horien menpe jartzeko erabakiaren datatik hasita. Erabaki horrek kontsulta aldian lortzen diren erabakien eraginkortasun bera izanen du, eta horren kontrako errekurtsoa jartzeko, Langileen Estatutuaren 91. artikuluan ezarritako prozedura eta arrazoien arabera bakarrik jartzen ahalko da.

Aurreko lerroaldeetan aipatzen diren prozeduren emaitza baldin bada lan baldintzak ez aplikatzea, horren berri eman beharko zaio lan arloko agintaritzari eta batzorde paritarioari, horren gordailua egin dezaten, besterik ez.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.–Bideko laguntzailea.

Soldaten tauletan ‘’Bideko laguntzailea’’ kategoria sartuko da, bidaiariari laguntza emateaz arduratzen den langileari (adibidez begiraleak, gidariak, laguntzaileak, etab.) aplikatzeko. Langile horrek laguntza hori eskatzen duten zerbitzuetan jardungo du, dela legeak hala beharturik, dela Enpresaren erabakiz, zerbitzuaren arrazoiengatik zein bezeroarentzako arretari buruzko arrazoiengatik. Hala agertzen da 2001eko urtarrilaren 19ko Ebazpenaren bidez onetsitako Laudoko V. lanbide-taldeari dagokion definizioan.

Bigarrena.–Lanbideko arriskuen aurkako defentsa.

Sektoreko langileak eta enpresak lanbideko arriskuak prebenitzeko hartutako baliabideak behar bezala xedatu eta erabiltzeaz arduratuko dira. Gidariek, normalean lantokitik urrun egoten direnez, segurtasun neurriak behar bezala erabiliko dituzte, beren osotasun fisikoa babesteko eta ibilgailuen erabiltzaileek arriskurik har ez dezaten.

Hirugarrena.–Erretiro partziala eta errelebo kontratua.

Hitzarmen honek indarra dueino eta orotariko legeek eta Gizarte Segurantzak dirauteino, sektoreko enpresek bertako langileei baimena emanen diete erretiro partziala hartzeko, Gizarte Segurantzako erretiroaren kotizaziopeko pentsioa kobratzeko eskubidea izateko eskatzen diren orotariko baldintzak betetzen dituztenean. Hala ere, adinak gehienez ere eskatzen dena baino bost urte gutxiagokoa izan beharko du.

Horretarako, lanaldi partzialeko kontratu bat prestatuko da, benetan lan egindako lanaldia eta soldata murriztuta. Hein bateko erretiratuaren ordez beste langile bat arituko da, enpresari lotua, langabeziatik lanaldi osoan, baldin eta erretiratuak 100eko 70etik goitiko murrizketa hartzen badu, ordezte kontratu baten arabera. Kontratu horrek gehienez ere erretiratuak erretiro osoa hartu arte iraunen du.

Hein bateko erretiroa zeukan langileak erretiro osoa hartuta, ordezko langilea enpresako plantillan sartuko da, harreman mugagabeekin, salbu eta enpresak lanpostua amortizatzen badu.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehenengoa.–Soldata diferentzia eta Gizarte Segurantzarekiko kotizazioa.

Enpresek hitzarmena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondoko 30 egunean gauzatu beharko dituzte alde ekonomikoak, hitzarmenaren 2. artikuluaren araberako atzeraeraginen ondoriozkoak. Zer hilabetetan ordaintzen den, hari dagozkion soldatekin batera sartu beharko da Gizarte Segurantzarekiko kuoten likidazioan, eta ordaindu eta hurrengo hilabetean eginen da diru-sarrera.

Bigarrena.–Enplegu-aniztasuna.

Gidatzen ordu gehiegi ez emateko, enpresek lanaldi partzialeko kontratuak egiten ahalko dituzte. Enpresek INEMi enplegurik gabe dauden gidarien zerrenda eskatuko diote. Eskainitako kontratazioa onartzen duten gidariek, halakorik izanez gero, lehentasuna izanen dute kontratazioan. Langile kopuru nahikorik ez badago, enpresek askatasuna izanen dute langileak dauden lekuan daudela kontratatzeko. Nolanahi ere, enplegu anitz dituzten langileak badira, kontratatu beharreko langileek jatorrizko enpresetako lanaldian gidatzen sei ordutik gora eman ez dezatela zainduko dute.

Hirugarrena.–Aldi Baterako Laneko Enpresak.

Hitzarmen Kolektibo honen eraginpeko enpresen aginduetara aldi baterako laneko enpresen bitartez jarri diren langileek Hitzarmen Kolektiboak lanbide kategoria bereko plantillako langileentzat ezartzen duen ordainsari berbera jasoko dute, baldin eta zerbitzuak emateko baldintzak berdinak badira.

Laugarrena.–Lanaldia.

Hitzarmenaren indarraldian aplikazio orokorreko erabakiren bat edo lanaldian eragina duen legezko xedapenen bat onetsiz gero, berak indarra hartzen duen egunetik aurrera aplikatuko da. Horretarako, presazko bilera eginen du hitzarmenaren Batzorde Mistoak, hura nola aplikatu zehazteko.

Bosgarrena.–Gidari hasiberria.

Hitzarmen honen indarraldian gidari hasiberriaren kategoriari eutsiko zaio. Kategoria horretan sartuko dira soilik sektorean gutxienez 6 hilabeteko kontratuarekin eta gehienez 12 hilabeteko kontratuarekin sartzen diren profesional berriak; kategoria horretan lana gidabaimenaren mugen arabera eginen da, eta jardunean dagoen gidari bat arrazoi justifikaturik gabe ordeztea ez da baimenduko.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Hitzarmen Kolektibo honetan agertzen diren hartukizun ekonomiko guztiak, legearen arabera soldatatzat hartzen badira, Gizarte Segurantzak araututako kotizazio-arauen araberakoak izanen dira.

2017. URTEKO SOLDATEN TAULA

KATEGORIA

HILEKO SOLDATA

(eurotan)

URTEKO SOLDATA

(eurotan)

Goi mailako langileak

Zerbitzuburua

2.095,77

31.436,55

Ikuskatzaile nagusia

1.901,63

28.524,45

Ingeniari eta lizentziadunak

2.095,77

31.436,55

Administrazioko langileak

Atalburua

1.743,84

26.157,60

Bulegoburua

1.622,53

24.337,95

1. mailako ofiziala

1.460,76

21.911,40

2. mailako ofiziala

1.420,30

21.304,50

Laguntzailea

1.307,08

19.606,20

Geltokiko eta Admin. langileak

Geltokiko burua

1.662,98

24.944,70

Txartel-saltzaileak

1.329,30

19.939,50

Faktorea

1.329,30

19.939,50

Sehia

1.298,95

19.484,25

Lanaldi erdiko sehia

807,81

12.117,15

Mugimenduko langileak

Ikuskatzailea

1.501,18

22.517,70

Gidaria-hartzailea

1.460,76

21.911,40

Gidaria

1.460,76

21.911,40

Gidari hasiberria

1.348,63

20.229,45

Kobratzailea

1.329,30

19.939,50

Bideko laguntzailea

1.307,08

19.606,20

Tailerreko langileak

Tailerreko burua

1.743,84

26.157,60

Tailerreko buruordea

1.602,34

24.035,10

Kontramaestrea edo arduraduna

1.541,67

23.125,05

1. mailako ofiziala

1.521,39

22.820,85

2. mailako ofiziala

1.440,51

21.607,65

3. mailako ofiziala

1.339,46

20.091,90

Peoi espezializatua

1.298,95

19.484,25

Peoi arrunta

1.288,86

19.332,90

Mendeko langileak

Garbiketako langileak

9,67

Gaueko zaindaria

1.298,95

19.484,25

Auto-garbitzailea

1.298,95

19.484,25

Ikastunak

16 urtekoak

1.121,01

16.815,15

17 urtekoak

1.165,49

17.482,35

2016. URTEKO SOLDATEN TAULA

KATEGORIA

HILEKO SOLDATA

(eurotan)

URTEKO SOLDATA

(eurotan)

Goi mailako langileak

Zerbitzuburua

2.069,90

31.048,50

Ikuskatzaile nagusia

1.878,15

28.172,25

Ingeniari eta lizentziadunak

2.069,90

31.048,50

Administrazioko langileak

Atalburua

1.722,31

25.834,65

Bulegoburua

1.602,50

24.037,50

1. mailako ofiziala

1.442,73

21.640,95

2. mailako ofiziala

1.402,77

21.041,55

Laguntzailea

1.290,94

19.364,10

Geltokiko eta Admin. langileak

Geltokiko burua

1.642,45

24.636,75

Txartel-saltzaileak

1.312,89

19.693,35

Faktorea

1.312,89

19.693,35

Sehia

1.282,91

19.243,65

Lanaldi erdiko sehia

797,84

11.967,60

Mugimenduko langileak

Ikuskatzailea

1.482,65

22.239,75

Gidaria-hartzailea

1.442,73

21.640,95

Gidaria

1.442,73

21.640,95

Gidari hasiberria

1.331,98

19.979,70

Kobratzailea

1.312,89

19.693,35

Bideko laguntzailea

1.290,94

19.364,10

Tailerreko langileak

Tailerreko burua

1.722,31

25.834,65

Tailerreko buruordea

1.582,56

23.738,40

Kontramaestrea edo arduraduna

1.522,64

22.839,60

1. mailako ofiziala

1.502,61

22.539,15

2. mailako ofiziala

1.422,73

21.340,95

3. mailako ofiziala

1.322,92

19.843,80

Peoi espezializatua

1.282,91

19.243,65

Peoi arrunta

1.272,95

19.094,25

Mendeko langileak

Garbiketako langileak

9,55

Gaueko zaindaria

1.282,91

19.243,65

Auto-garbitzailea

1.282,91

19.243,65

Ikastunak

16 urtekoak

1.107,17

16.607,55

17 urtekoak

1.151,10

17.266,50

2015. URTEKO SOLDATEN TAULA

KATEGORIA

HILEKO SOLDATA

(eurotan)

URTEKO SOLDATA

(eurotan)

Goi mailako langileak

Zerbitzuburua

2.044,35

30.665,25

Ikuskatzaile nagusia

1.854,96

27.824,40

Ingeniari eta lizentziadunak

2.044,35

30.665,25

Administrazioko langileak

Atalburua

1.701,05

25.515,75

Bulegoburua

1.582,72

23.740,80

1. mailako ofiziala

1.424,92

21.373,80

2. mailako ofiziala

1.385,45

20.781,75

Laguntzailea

1.275,00

19.125,00

Geltokiko eta Admin. langileak

Geltokiko burua

1.622,17

24.332,55

Txartel-saltzaileak

1.296,68

19.450,20

Faktorea

1.296,68

19.450,20

Sehia

1.267,07

19.006,05

Lanaldi erdiko sehia

787,99

11.819,85

Mugimenduko langileak

Ikuskatzailea

1.464,35

21.965,25

Gidaria-hartzailea

1.424,92

21.373,80

Gidaria

1.424,92

21.373,80

Gidari hasiberria

1.315,54

19.733,10

Kobratzailea

1.296,68

19.450,20

Bideko laguntzailea

1.275,00

19.125,00

Tailerreko langileak

Tailerreko burua

1.701,05

25.515,75

Tailerreko buruordea

1.563,02

23.445,30

Kontramaestrea edo arduraduna

1.503,84

22.557,60

1. mailako ofiziala

1.484,06

22.260,90

2. mailako ofiziala

1.405,17

21.077,55

3. mailako ofiziala

1.306,59

19.598,85

Peoi espezializatua

1.267,07

19.006,05

Peoi arrunta

1.257,23

18.858,45

Mendeko langileak

Garbiketako langileak

9,43

Gaueko zaindaria

1.267,07

19.006,05

Auto-garbitzailea

1.267,07

19.006,05

Ikastunak

16 urtekoak

1.093,50

16.402,50

17 urtekoak

1.136,89

17.053,35

2014. URTEKO SOLDATEN TAULA

KATEGORIA

HILEKO SOLDATA

(eurotan)

URTEKO SOLDATA

(eurotan)

Goi mailako langileak

Zerbitzuburua

2.024,11

30.361,65

Ikuskatzaile nagusia

1.836,59

27.548,85

Ingeniari eta lizentziadunak

2.024,11

30.361,65

Administrazioko langileak

Atalburua

1.684,21

25.263,15

Bulegoburua

1.567,05

23.505,75

1. mailako ofiziala

1.410,81

21.162,15

2. mailako ofiziala

1.371,73

20.575,95

Laguntzailea

1.262,38

18.935,70

Geltokiko eta Admin. langileak

Geltokiko burua

1.606,11

24.091,65

Txartel-saltzaileak

1.283,84

19.257,60

Faktorea

1.283,84

19.257,60

Sehia

1.254,52

18.817,80

Lanaldi erdiko sehia

780,19

11.702,85

Mugimenduko langileak

Ikuskatzailea

1.449,85

21.747,75

Gidaria-hartzailea

1.410,81

21.162,15

Gidaria

1.410,81

21.162,15

Gidari hasiberria

1.302,51

19.537,65

Kobratzailea

1.283,84

19.257,60

Bideko laguntzailea

1.262,38

18.935,70

Tailerreko langileak

Tailerreko burua

1.684,21

25.263,15

Tailerreko buruordea

1.547,54

23.213,10

Kontramaestrea edo arduraduna

1.488,95

22.334,25

1. mailako ofiziala

1.469,37

22.040,55

2. mailako ofiziala

1.391,26

20.868,90

3. mailako ofiziala

1.293,65

19.404,75

Peoi espezializatua

1.254,52

18.817,80

Peoi arrunta

1.244,78

18.671,70

Mendeko langileak

Garbiketako langileak

9,34

Gaueko zaindaria

1.254,52

18.817,80

Auto-garbitzailea

1.254,52

18.817,80

Ikastunak

16 urtekoak

1.082,67

16.240,05

17 urtekoak

1.125,63

16.884,45

2013. URTEKO SOLDATEN TAULA

KATEGORIA

HILEKO SOLDATA

(eurotan)

URTEKO SOLDATA

(eurotan)

Goi mailako langileak

Zerbitzuburua

2.024,11

30.361,65

Ikuskatzaile nagusia

1.836,59

27.548,85

Ingeniari eta lizentziadunak

2.024,11

30.361,65

Administrazioko langileak

Atalburua

1.684,21

25.263,15

Bulegoburua

1.567,05

23.505,75

1. mailako ofiziala

1.410,81

21.162,15

2. mailako ofiziala

1.371,73

20.575,95

Laguntzailea

1.262,38

18.935,70

Geltokiko eta Admin. langileak

Geltokiko burua

1.606,11

24.091,65

Txartel-saltzaileak

1.283,84

19.257,60

Faktorea

1.283,84

19.257,60

Sehia

1.254,52

18.817,80

Lanaldi erdiko sehia

780,19

11.702,85

Mugimenduko langileak

Ikuskatzailea

1.449,85

21.747,75

Gidaria-hartzailea

1.410,81

21.162,15

Gidaria

1.410,81

21.162,15

Gidari hasiberria

1.302,51

19.537,65

Kobratzailea

1.283,84

19.257,60

Bideko laguntzailea

1.262,38

18.935,70

Tailerreko langileak

Tailerreko burua

1.684,21

25.263,15

Tailerreko buruordea

1.547,54

23.213,10

Kontramaestrea edo arduraduna

1.488,95

22.334,25

1. mailako ofiziala

1.469,37

22.040,55

2. mailako ofiziala

1.391,26

20.868,90

3. mailako ofiziala

1.293,65

19.404,75

Peoi espezializatua

1.254,52

18.817,80

Peoi arrunta

1.244,78

18.671,70

Mendeko langileak

Garbiketako langileak

9,34

Gaueko zaindaria

1.254,52

18.817,80

Auto-garbitzailea

1.254,52

18.817,80

Ikastunak

16 urtekoak

1.082,67

16.240,05

17 urtekoak

1.125,63

16.884,45

2012. URTEKO SOLDATEN TAULA

KATEGORIA

HILEKO SOLDATA

(eurotan)

URTEKO SOLDATA

(eurotan)

Goi mailako langileak

Zerbitzuburua

2.024,11

30.361,65

Ikuskatzaile nagusia

1.836,59

27.548,85

Ingeniari eta lizentziadunak

2.024,11

30.361,65

Administrazioko langileak

Atalburua

1.684,21

25.263,15

Bulegoburua

1.567,05

23.505,75

1. mailako ofiziala

1.410,81

21.162,15

2. mailako ofiziala

1.371,73

20.575,95

Laguntzailea

1.262,38

18.935,70

Geltokiko eta Admin. langileak

Geltokiko burua

1.606,11

24.091,65

Txartel-saltzaileak

1.283,84

19.257,60

Faktorea

1.283,84

19.257,60

Sehia

1.254,52

18.817,80

Lanaldi erdiko sehia

780,19

11.702,85

Mugimenduko langileak

Ikuskatzailea

1.449,85

21.747,75

Gidaria-hartzailea

1.410,81

21.162,15

Gidaria

1.410,81

21.162,15

Gidari hasiberria

1.302,51

19.537,65

Kobratzailea

1.283,84

19.257,60

Bideko laguntzailea

1.262,38

18.935,70

Tailerreko langileak

Tailerreko burua

1.684,21

25.263,15

Tailerreko buruordea

1.547,54

23.213,10

Kontramaestrea edo arduraduna

1.488,95

22.334,25

1. mailako ofiziala

1.469,37

22.040,55

2. mailako ofiziala

1.391,26

20.868,90

3. mailako ofiziala

1.293,65

19.404,75

Peoi espezializatua

1.254,52

18.817,80

Peoi arrunta

1.244,78

18.671,70

Mendeko langileak

Garbiketako langileak

9,34

Gaueko zaindaria

1.254,52

18.817,80

Auto-garbitzailea

1.254,52

18.817,80

Ikastunak

16 urtekoak

1.082,67

16.240,05

17 urtekoak

1.125,63

16.884,45

2012KO HITZARMENEKO KONTZEPTUAK

4. artikulua. Aparteko orduak

13,40 euro orduan

6. artikulua. Atseden eguneko lanaren plusa

105 euro egunean

Atseden eguneko lanaren plusa 4 ordu 14,00

60 euro egunean

Igandeko edo jaieguneko lanaren plusa

15 euro egunean

11. artikulua.–Antzinatasun berriaren taula

Lehenengo hirurtekoa

125,65 euro urtean

Bigarren hirurtekoa

251,19 euro urtean

Hirugarren hirurtekoa

439,47 euro urtean

Laugarren hirurtekoa

564,87 euro urtean

Bosgarren hirurtekoa

627,60 euro urtean

Seigarren hirurtekoa

816,24 euro urtean

Zazpigarren hirurtekoa

878,75 euro urtean

Zortzigarren hirurtekoa

941,50 euro urtean

Hurrengo hirurtekoak

65,45 euro urtean

15. artikulua. Dietak

Erregularrak

Diskrezionalak

Bazkaria

14,00 euro

17,18 euro

Afaria

14,00 euro

17,18 euro

Ostatua eta gosaria

34,26 euro

51,39 euro

Guztira

62,26 euro

85,75 euro

Bestelako gastuen ordaina

8,29 euro egunean

16. artikulua. 60 urtetik gorakoen kontratu amaiera

60 urterekin

9.555,39 euro

61 urterekin

8.628,86 euro

62 urterekin

7.210,85 euro

63 urterekin

5.486,71 euro

64 urterekin

3.827,01 euro

18. artikulua. Aseguru kolektiboa

Kalte-ordaina heriotzagatik

25.136,80 euro

Erabateko baliaezintasunaren ordaina

37.705,95 euro

Baliaezintasun osoaren ordaina

37.705,95 euro

14. artikulua. Dirua erabiltzeagatiko kalte-ordaina

Txartel-saltzailea

70,96 euro hilabetean

Faktorea

2,02 euro egunean

Kobratzailea

2,02 euro egunean

Gidaria-hartzailea

0,83 euro orduan

2013KO HITZARMENEKO KONTZEPTUAK

4. artikulua. Aparteko orduak

13,40 euro orduan

6. artikulua. Atseden eguneko lanaren plusa

105 euro egunean

Atseden eguneko lanaren plusa 4 ordu 14,00

60 euro egunean

Igandeko edo jaieguneko lanaren plusa

15 euro egunean

11. artikulua. Antzinatasun berriaren taula

Lehenengo hirurtekoa

125,65 euro urtean

Bigarren hirurtekoa

251,19 euro urtean

Hirugarren hirurtekoa

439,47 euro urtean

Laugarren hirurtekoa

564,87 euro urtean

Bosgarren hirurtekoa

627,60 euro urtean

Seigarren hirurtekoa

816,24 euro urtean

Zazpigarren hirurtekoa

878,75 euro urtean

Zortzigarren hirurtekoa

941,50 euro urtean

Hurrengo hirurtekoak

65,45 euro urtean

15. artikulua. Dietak

Erregularrak

Diskrezionalak

Bazkaria

14,00 euro

17,18 euro

Afaria

14,00 euro

17,18 euro

Ostatua eta gosaria

34,26 euro

51,39 euro

Guztira

62,26 euro

85,75 euro

Bestelako gastuen ordaina

8,29 euro egunean

16. artikulua. 60 urtetik gorakoen kontratu amaiera

60 urterekin

9.555,39 euro

61 urterekin

8.628,86 euro

62 urterekin

7.210,85 euro

63 urterekin

5.486,71 euro

64 urterekin

3.827,01 euro

18. artikulua. Aseguru kolektiboa

Kalte-ordaina heriotzagatik

25.136,80 euro

Erabateko baliaezintasunaren ordaina

37.705,95 euro

Baliaezintasun osoaren ordaina

37.705,95 euro

14. artikulua. Dirua erabiltzeagatiko kalte-ordaina

Txartel-saltzailea

70,96 euro hilabetean

Faktorea

2,02 euro egunean

Kobratzailea

2,02 euro egunean

Gidaria-hartzailea

0,83 euro orduan

2014KO HITZARMENEKO KONTZEPTUAK

4. artikulua. Aparteko orduak

13,40 euro orduan

6. artikulua. Atseden eguneko lanaren plusa

105 euro egunean

Atseden eguneko lanaren plusa 4 ordu 14,00

60 euro egunean

Igandeko edo jaieguneko lanaren plusa

15 euro egunean

11. artikulua. Antzinatasun berriaren taula

Lehenengo hirurtekoa

125,65 euro urtean

Bigarren hirurtekoa

251,19 euro urtean

Hirugarren hirurtekoa

439,47 euro urtean

Laugarren hirurtekoa

564,87 euro urtean

Bosgarren hirurtekoa

627,60 euro urtean

Seigarren hirurtekoa

816,24 euro urtean

Zazpigarren hirurtekoa

878,75 euro urtean

Zortzigarren hirurtekoa

941,50 euro urtean

Hurrengo hirurtekoak

65,45 euro urtean

15. artikulua. Dietak

Erregularrak

Diskrezionalak

Bazkaria

14,00 euro

17,18 euro

Afaria

14,00 euro

17,18 euro

Ostatua eta gosaria

34,26 euro

51,39 euro

Guztira

62,26 euro

85,75 euro

Bestelako gastuen ordaina

8,29 euro/egun

16. artikulua. 60 urtetik gorakoen kontratu amaiera

60 urterekin

9.555,39 euro

61 urterekin

8.628,86 euro

62 urterekin

7.210,85 euro

63 urterekin

5.486,71 euro

64 urterekin

3.827,01 euro

18. artikulua. Aseguru kolektiboa

Kalte-ordaina heriotzagatik

25.136,80 euro

Erabateko baliaezintasunaren ordaina

37.705,95 euro

Baliaezintasun osoaren ordaina

37.705,95 euro

14. artikulua. Dirua erabiltzeagatiko kalte-ordaina

Txartel-saltzailea

70,96 euro hilabetean

Faktorea

2,02 euro egunean

Kobratzailea

2,02 euro egunean

Gidaria-hartzailea

0,83 euro orduan

2015EKO HITZARMENEKO KONTZEPTUAK

4. artikulua. Aparteko orduak

13,40 euro orduan

6. artikulua. Atseden eguneko lanaren plusa

105 euro egunean

Atseden eguneko lanaren plusa 4 ordu 14,00

60 euro egunean

Igandeko edo jaieguneko lanaren plusa

15 euro egunean

11. artikulua. Antzinatasun berriaren taula

Lehenengo hirurtekoa

125,65 euro urtean

Bigarren hirurtekoa

251,19 euro urtean

Hirugarren hirurtekoa

439,47 euro urtean

Laugarren hirurtekoa

564,87 euro urtean

Bosgarren hirurtekoa

627,60 euro urtean

Seigarren hirurtekoa

816,24 euro urtean

Zazpigarren hirurtekoa

878,75 euro urtean

Zortzigarren hirurtekoa

941,50 euro urtean

Hurrengo hirurtekoak

65,45 euro urtean

15. artikulua. Dietak

Erregularrak

Diskrezionalak

Bazkaria

14,00 euro

17,18 euro

Afaria

14,00 euro

17,18 euro

Ostatua eta gosaria

34,26 euro

51,39 euro

Guztira

62,26 euro

85,75 euro

Bestelako gastuen ordaina

8,29 euro egunean

16. artikulua. 60 urtetik gorakoen kontratu amaiera

60 urterekin

9.555,39 euro

61 urterekin

8.628,86 euro

62 urterekin

7.210,85 euro

63 urterekin

5.486,71 euro

64 urterekin

3.827,01 euro

18. artikulua. Aseguru kolektiboa

Kalte-ordaina heriotzagatik

25.136,80 euro

Erabateko baliaezintasunaren ordaina

37.705,95 euro

Baliaezintasun osoaren ordaina

37.705,95 euro

14. artikulua. Dirua erabiltzeagatiko kalte-ordaina

Txartel-saltzailea

70,96 euro hilabete bakoitzeko

Faktorea

2,02 euro egunean

Kobratzailea

2,02 euro egunean

Gidaria-hartzailea

0,83 euro orduan

2016KO HITZARMENEKO KONTZEPTUAK

4. artikulua. Aparteko orduak

13,40 euro orduan

6. artikulua. Atseden eguneko lanaren plusa

105 euro egunean

Atseden eguneko lanaren plusa 4 ordu 14,00

60 euro egunean

Igandeko edo jaieguneko lanaren plusa

15 euro egunean

11. artikulua. Antzinatasun berriaren taula

Lehenengo hirurtekoa

125,65 euro urtean

Bigarren hirurtekoa

251,19 euro urtean

Hirugarren hirurtekoa

439,47 euro urtean

Laugarren hirurtekoa

564,87 euro urtean

Bosgarren hirurtekoa

627,60 euro urtean

Seigarren hirurtekoa

816,24 euro urtean

Zazpigarren hirurtekoa

878,75 euro urtean

Zortzigarren hirurtekoa

941,50 euro urtean

Hurrengo hirurtekoak

65,45 euro urtean

15. artikulua. Dietak

Erregularrak

Diskrezionalak

Bazkaria

14,00 euro

17,18 euro

Afaria

14,00 euro

17,18 euro

Ostatua eta gosaria

34,26 euro

51,39 euro

Guztira

62,26 euro

85,75 euro

Bestelako gastuen ordaina

8,29 euro/egun

16. artikulua. 60 urtetik gorakoen kontratu amaiera

60 urterekin

9.555,39 euro

61 urterekin

8.628,86 euro

62 urterekin

7.210,85 euro

63 urterekin

5.486,71 euro

64 urterekin

3.827,01 euro

18. artikulua. Aseguru kolektiboa

Kalte-ordaina heriotzagatik

25.136,80 euro

Erabateko baliaezintasunaren ordaina

37.705,95 euro

Baliaezintasun osoaren ordaina

37.705,95 euro

14. artikulua. Dirua erabiltzeagatiko kalte-ordaina

Txartel-saltzailea

70,96 euro hilabetean

Faktorea

2,02 euro egunean

Kobratzailea

2,02 euro egunean

Gidaria-hartzailea

0,83 euro orduan

2017KO HITZARMENEKO KONTZEPTUAK

4. artikulua. Aparteko orduak

13,40 euro orduan

6. artikulua. Atseden eguneko lanaren plusa

105 euro egunean

Atseden eguneko lanaren plusa 4 ordu 14,00

60 euro egunean

Igandeko edo jaieguneko lanaren plusa

15 euro egunean

11. artikulua. Antzinatasun berriaren taula

Lehenengo hirurtekoa

125,65 euro urtean

Bigarren hirurtekoa

251,19 euro urtean

Hirugarren hirurtekoa

439,47 euro urtean

Laugarren hirurtekoa

564,87 euro urtean

Bosgarren hirurtekoa

627,60 euro urtean

Seigarren hirurtekoa

816,24 euro urtean

Zazpigarren hirurtekoa

878,75 euro urtean

Zortzigarren hirurtekoa

941,50 euro urtean

Hurrengo hirurtekoak

65,45 euro urtean.

15. artikulua. Dietak

Erregularrak

Diskrezionalak

Bazkaria

14,00 euro

17,18 euro

Afaria

14,00 euro

17,18 euro

Ostatua eta gosaria

34,26 euro

51,39 euro

Guztira

62,26 euro

85,75 euro

Bestelako gastuen ordaina

8,29 euro/egun

16. artikulua. 60 urtetik gorakoen kontratu amaiera

60 urterekin

9.555,39 euro

61 urterekin

8.628,86 euro

62 urterekin

7.210,85 euro

63 urterekin

5.486,71 euro

64 urterekin

3.827,01 euro

18. artikulua. Aseguru kolektiboa

Kalte-ordaina heriotzagatik

25.136,80 euro

Erabateko baliaezintasunaren ordaina

37.705,95 euro

Baliaezintasun osoaren ordaina

37.705,95 euro

14. artikulua. Dirua erabiltzeagatiko kalte-ordaina

Txartel-saltzailea

70,96 euro hilabetean

Faktorea

2,02 euro egunean

Kobratzailea

2,02 euro egunean

Gidaria-hartzailea

0,83 euro orduan

Iragarkiaren kodea: F1508544