140. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1543/2015 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, baimena ematen duena Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 2ko 1404/2015 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzeko.

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 2ko 1404/2015 Ebazpenaren bidez, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 17ko 3013/2013 Ebazpena aldatu zen, zeinak betearazi egin zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2013ko azaroaren 20ko 983 epaia, Eneko Sueskun Muzas jaunak sustatutako 534/2011 prozedura arruntaren ondoriozkoa. Akats material bat atzemanik, bidezkoa da hura zuzentzea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoarekin bat (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak abuztuaren 3an emandako 15/2011 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Akats materiala dela-eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 2ko 1404/2015 Ebazpena, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 17ko 3013/2013 Ebazpena aldatu zuena, ondoren adierazten den moduan zuzentzea. 3013/2013 Ebazpenaren bidez, betearazi egin zen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2013ko azaroaren 20ko 983 epaia, Eneko Sueskun Muzas jaunak sustatutako 534/2011 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Honela dioen tokian: “Hortaz, bidezkoa da Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 17ko 3013/2013 Ebazpena aldatzea, bertan jaso dadin 2009ko irailaren 1ean hasiko direla Elisa Gortari Chamarro andrea praktiketako funtzionario izendatzearen ondorio ekonomiko eta administratiboak.”

Honela behar du: “Hortaz, bidezkoa da Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 17ko 3013/2013 Ebazpena aldatzea, bertan jaso dadin 2009ko irailaren 1ean hasiko direla Eneko Sueskun Muzas jauna praktiketako funtzionario izendatzearen ondorio ekonomiko eta administratiboak.”

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau honako hauei igortzea: Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalari, Langileriaren Plantillarako Bulegoari, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari, Estatuko Klase Pasiboei, Estatuko Administrazio Zibileko Funtzionarioen Mutualitate Orokorrari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko ekainaren 12an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F1509139