108. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

FONTELLAS

Deialdia, hautaproben bidez izangaien zerrenda bat osatzeko, Musika Eskolako irakasle lanpostuan aldi baterako kontratudun gisa aritzeko, biolin, tronboi, perkusio, zeharkako txirula, klarinete, akordeoi, piano, gitarra eta saxofoi espezialitateetan

Fontellasko Udaleko alkate udalburuak deialdia onetsi zuen 2015eko maiatzaren 7an; hona hemen oinarriak:

OINARRIAK

1.–Hautaproben bidez izangaien zerrenda bat osatzeko deialdia egiten da, Musika Eskolako irakasle lanpostuetan aritzeko, biolin, tronboi, perkusio, zeharkako txirula, klarinete, akordeoi, piano, gitarra eta saxofoi espezialitateetan, Fontellasko Udalaren Musika Eskolan sortzen diren aldi baterako beharrei erantzun beharrez.

Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda hori erabiliko da baldin eta ez badago langile finkoen beste zerrendarik, jadanik prestatua edo geroan noizbait osa daitekeena, hala xedatzen baita apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan.

Nolanahi dela ere, kontuan hartuko da inor ote den Musika Eskolako irakasle lanpostuan, behar den espezialitatekoan, lan-kontratudun finko edo funtzionario izateko egin den edo egitekoa den azken deialdi publikoan hautaprobak gainditu eta lanposturik gabe gelditu denik; izan ere, azken deialdi publikoa gainditu eta lanposturik gabe gelditu direnek lehentasuna dute aldi baterako lanpostuak betetzeko.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio.

Espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek ere parte har dezakete; betiere, zuzenbidez bereizita ez badaude. Orobat, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.

c) Musikako erdi mailako titulua, izangaiak aurkezten diren espezialitatekoa, izatea edo hura lortzeko baldintzetan egotea, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira aurreko baldintzak, eta hautapen prozedurak diraueino eta kontratazioak iraun bitartean beharko dira bete.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Fontellasko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren bitartekoetako bat baliatuz.

Eskabideak bete beharko dira I. eranskineko ereduaren arabera, zeina eskuratzen ahalko baita Fontellasko Udalaren bulegoetan, edo, bestela, aldizkari ofizialetik bertatik hartuta, argitaratzen denean. Haietan, zein espezialitatetan hartzen den parte adieraziko da.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, eskatutako tituluaren eta nortasun agiriaren fotokopiak aurkeztu beharko dituzte izangaiek, bai eta lehiaketaldirako alegatutako merezimenduen frogagiriak ere.

3.2. Minusbaliotasuna duten izangaiek, parte hartzeko eskabidearekin batera, minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatu ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, zein ezintasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten adierazi beharko dute.

4.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5.–Behin-behineko zerrenda eta behin betikoa.

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Fontellasko Udaleko alkate udalburuak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta hura Fontellasko Udalaren iragarki oholean argitaratuko da, Udaletxeko beheko solairuan baitago, bai eta haren web orrian ere (Fontellas.info).

Egun horretatik aitzina, izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta haiek ebatzi ondoan, Fontellasko Udaleko alkate udalburuak izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Udalaren iragarki oholean eta web orrian argitaratzeko aginduko, deialdi honetan aipatzen diren hautaprobak egiteko eguna eta tokia adierazita.

Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta Fontellasko Udalaren iragarki oholean eta haren web orrian argitaratuko da, deialdi honetan aipatzen diren hautaprobak egiteko egunarekin eta tokiarekin batera.

6.–Epaimahaia.

6.1. Honako kide hauek osatuko dute epaimahaia, baina izangai onartuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehazten ahalko da behin betiko osaera:

–Mahaiburua: Fontellasko Udaleko alkate udalburua.

–Mahaikidea: Fontellasko Udaleko Hezkuntzako zinegotzia.

–Mahaikidea: Fontellasko Udaleko Kulturako zinegotzia.

–Mahaikidea: José Antonio Íñiguez Arcos, Fontellasko Udalaren Musika Eskolako zuzendaria.

–Mahaikide idazkaria: David Modrego Jiménez, Fontellasko Udaleko idazkari eta kontu-hartzailea.

6.2. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta Udaletxean hala adierazi, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legean horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak suertatzen direnean.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat izaten denean.

Epaimahaia aldatzen bada, mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako kasuak direla-eta, jakinarazi eginen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

6.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe.

Halaber, epaimahaiaren eraketak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak bertan egon beharko dute.

6.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

6.5. Epaimahaiak aholkulari adituei deitzen ahal die probetan laguntzeko. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

7.–Hautaproben nondik-norakoak eta balorazioa.

7.1. Hautaketa eginen da oposizio-lehiaketa bidez, eta bi alditan banatuko da: lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

7.1.1. Lehiaketaldia. Epaimahaiak izangaiek alegatutako merezimenduak, behar bezala frogatuak, baloratuko ditu, ondoko baremoaren arabera. Epaimahaiak noiznahi eska ditzake izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko argibide zein datu osagarriak.

Merezimenduen baremoa:

–Lanbideko esperientzia:

  • edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuengatik, nahi den espezialitateko lanpostuaren kategoria eta eginkizun berberak dituen lanpostu batean: 1 puntu, urte oso bakoitzeko, eta gehienez ere 10 puntu.

7.1.2. Oposizioaldia:

–Lehen proba: dagokion gaiaren programazio didaktikoa defendatzea (gehienez ere 15 minututan).

Proba honetan 0tik 20 puntura bitarte emanen dira. Gainditzeko gutxienez 10 puntu beharko dira.

–Bigarren proba: 20 minutuko saioa izanen da, Musika Eskolan matrikula egina duen ikasle bati eman beharrekoa, zein den ere haren maila. Alderdi hauek baloratuko dira: komunikazioa, ikaslearekiko harremana, aurkikuntza bidezko ikaskuntza, musikako adibideen erabilera, eta baliabide eta estrategia ezberdinen erabilera betiere musikako helburua erdieste aldera, baita izangaiari egokiak iruditzen zaizkion beste batzuk ere. Epaimahaiak egoki juzgatzen dituen argibideak oro eskatzen ahalko ditu.

Proba honetan 0tik 30 puntura bitarte emanen dira. Gainditzeko gutxienez 15 puntu beharko dira.

7.2. Probetarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiak nortasun agiri nazionala aldean dutela azalduko dira. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

7.3. Hautaprobetan, minusbaliotasuna izanik halaxe eskatzen dutenek denbora eta baliabide aldetik zilegi diren egokitzapenak izanen dituzte, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

8.–Hautaprobak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.

8.1. Proben kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Fontellasko Udalaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, probak gainditzen dituzten izangaien zerrenda, lortu duten azken puntuazioaren hurrenkeran, eta Fontellasko Udaleko alkate udalburuari helaraziko dio, baita hautapen prozesuaren espediente osoa ere, onets dezan.

Berdinketarik izanez gero, izangai zaharrenak izanen du lehentasuna.

8.2. Gainditu duten izangaiei Fontellasko Udalaren Musika Eskolan gertatzen diren premien arabera eginen zaie dei, deialdi honetako oinarrietan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraituz.

8.3. Izangaiei dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarrian, 3. idatz-zatian, ezarritakoa (Nafarroako Foru Komunitatean desgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera).

8.4. Kontratudunak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartu eta bertan kidetuko dira; beraz, haien kontu izanen dira dagokien kuota eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipena, bidezko diren kopuruetan. Lanpostuak B mailari dagozkion ordainsariak izanen ditu.

8.5. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta organo eskudunek noiznahi aldatu ahalko dute, zerbitzuko beharrek hori eskatzen dutenean.

Hona hemen lanpostuen lanorduak (astero), guztiak ere lanaldi partzialekoak baitira:

–Biolin espezialitatea: 3 ordu.

–Tronboi espezialitatea: 1:30 ordu.

–Perkusio espezialitatea: 6 ordu.

–Zehar txirula espezialitatea: 2:15 ordu.

–Klarinete espezialitatea: 06:30 ordu.

–Akordeoi espezialitatea: 1:15 ordu.

–Piano espezialitatea: 06:30 ordu.

–Gitarra espezialitatea: 10:45 ordu.

–Saxofoi espezialitatea: 5: 45 ordu.

9.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Fontellasen, 2015eko maiatzaren 7an.–Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

I. ERANSKINA

Izena

NANa/Nortasun agiria:

Jaioteguna (eguna, hilabetea, urtea)

Nazionalitatea

Egungo helbidea (karrika, zenbakia, eskailera, solairua)

Herria

Posta kodea

Sakelako telefonoa

Telefono finkoa

ADIERAZTEN DUT:

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.

Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunetarik batere.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua izan eta ez nagoela ezgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

Desgaitasuna dudala eta, beraz, azaltzen den egokitzapena eskatzen dudala, adierazten diren arrazoiengatik. (Beste orri batean azaldu behar dira eskatzen diren egokitzapenak eta haietarako arrazoiak).

Minusbaliotasuna dudala frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.

ESKATZEN DUT:

Hautaproben bidez izangaien zerrenda bat osatzeko deialdian onartua izatea, aldi baterako kontratudun lanpostuetan aritzeko, Fontellasko Udalaren Musika Eskolako irakasle lanpostuan, ........................ espezialitatean. Deialdia .... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ................. datarekin.

Fontellasen, 20......(e)ko ................ (a)ren ................(e)an

(Sinadura)

Datuen babesa.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak hautapen prozeduran Udalak dituen eskumenak erabiltzeko baizik ez direla baliatuko eta Fontellasko Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei batuko zaizkiela. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak Fontellasko Udalari zuzendurik erabiltzen ahalko dituzu, Erregistro Orokorrera joz (Foruen plaza, 1, Fontellas).

Iragarkiaren kodea: L1507092